erabiltzeko informazioa

Albistea irakurtzeko izenburu gainean klikatu.

zabaltzen 45
Bideoa

 

NAZIOARTEA

LAB-EK MAROKOKO ESTATUAREN ERREPRESIO BASATIA SALATU EGITEN DU ETA SAHARAKO HERRIAREKIKOELKARTASUNA ADIERAZTEN DU

LAB sindikatuak, egunotan El Aaiun-en milaka sahararren kontra, Gdeim Izik-eko protesta akanpalekua suntsitzean, Marokoko gobernua erabiltzen ari den errepresioa salatu nahi du.

Errepresio honek dagoeneko hainbat sahararren heriotza (oraindik kopurua zehazteke dago), eta hamarnakaren atxiloketa ekarri du.

Duela egun gutxi, akanpaturiko milaka pertsonekiko gure elkartasuna adierazi genuenean, bukaera trajiko baten arriskuaz ohartu genuen, zoritxarrez azkenean gertatu dena.

Kasu hau, Saharako populazioak egunero nozitzen dituen giza eskubide, eta eskubide zibil eta politikoen urraketa amaigabearen beste adibide bat besterik ez da, latza izan arren. Giza eskubideen urraketa hauek bereziki jasan behar izaten dituzte 1976.urtean Marokok okupatu zituen Saharako lurretan bizi diren sahararrek: torturak, atxiloketa bidegabeak, adierazpen askatasun eza, e.a. etengabeak dira. Halaber, saharar preso politikoek pairatu behar izaten dituzten eskubideen urraketa amaigabea da eta Saharako lurraldea banatzen duen “Apartheid” harresia existitzea guztiz salagarria.

Era berean, salatu beharrekoa da Espainiar Estatuaren jarrera, 1976. urtean Saharako lur kolonizatuak utzi zituenetik bere erantzukizunari kale egin diolako eta, horren erruz, Saharar herriak Maroko eta Mauritaniaren aurkako guda bati aurre egin behar izan zion, eta egun Marokoren aldetik nozitzen ari den okupazio ilegalari ere.

Denbora tarte guzti honetan, gai honetan ere bere jarrera demokratiko eza erakutsiz, Espainiar Estatuak ez dio inoiz Marokori exijitu okupazio ilegalari eta Saharako herriaren aurkako eskubide urraketei bukaera eman diezaien. Justu kontrakoa: Espainiar Estatuak, berdin izanik Moncloa-n zein gobernu egon den, etengabe hazi egin du Marokorekiko kooperazio politiko, ekonomiko eta militarra.

Honekin batera, salatu beharra dago Nazio batuen Erakundeek (NBE) beste aldera begiratu duela beti Marokok NBE-ren ebazpenak bete gabe utzi dituenean.

Guzti honegatik, LABetik gure erabateko elkartasuna adierazten dugu Saharako herriarekin eta bere eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen exijitzen dugu, bereziki Autodeterminazio Eskubidea. NBE-k Saharako lurraldearen osoko deskolonizazio prozesua bururaino eraman dadin bermatu behar du.

Bukatzeko, egunotan Euskal Herrian Saharako herriarekin elkartasunez eta Marokoko gobernuak beraien kontra erabilitako errepresio basatia salatuz burutzen ari diren eta deituak dauden mobilizazio guztiekin bat egiten dugu LABetik.


Euskal Herrian 2010eko azaroaren 9an

 

Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmena

METALEKO HITZARMENAREN inguruan ARGIPEN GEHIAGO (CCOOri erantzunez)

CCOO jendea nahasi nahian dabil, jendea ez ohartzeko zer egin duen, eta, batez ere, zer ez duen egin. Horretarako, 'besteengan' jartzen du erantzukizuna, beraiek garbi-garbi, orbangabe agertzeko.

Esan dute ez dutela hitzarmena sinatzen, eta, koherentziagatik, munduko hitzarmenik onena izanagatik ere, ez lukete sinatu beharko. Izan ere, mahaiaren negoziazioan egon ez balira bezala, egonean egon dira, ez dute ekarpenik egin, areago, negoziazio-mahaitik jaiki dira. Negoziazio-mahaitik kanpo, oso presentzia txikia izan dute, inork gogoan hartzeko modukoa. Beren afiliatuek egindako presioaren ondorioz, bi greba-egun deitu zituzten, maiatzaren 28an eta ekainaren 4an, eta, hortik aurrera, zer egin dute hitzarmenaren alde? EZER. Ez dute negoziazio-mahaiaren bilerarik deitu, ez dute mahaiaren defentsan inolako ekintzarik egin, ezta sinbolikorik ere. Erabat PASIBO egon dira, 'besteek' zer egingo zain. Hori bai, oso aktibo egon dira azken grebak erabaki behar zituzten asanbladak desegiten saiatzen. Ez zuten orri batean jasotako proposamena baizik. Patronalak ez die kasurik egin, eta, CCOOrentzat, hitzarmen on baten aldeko negoziazioa defendatzeko modu bakarra mobilizazioak proposatzen genituen sindikatuon aurka zikin jokatzea izan da. Horri PATRONALAREN LANA EGITEA esaten zaio.

Guztiok dakigu zein izan den CCOOk negoziazio honetan bete duen papera: orrialde batean 8 puntuko plataforma aurkeztea, eta hori hitzarmena aurrera aterako zuen plataforma gisa aurkeztea. Ez zuten inolako eragozpenik izan Patronalak onartuz gero beraiek minorian sinatuko zutela esateko. Argi eta garbi ikus daiteke hor zein den CCOOren benetako asmoa: beraiek sinatzea LAB eta ELA gabe (pentsatzekoa da UGTk sinatuko zuela).

Ez omen dute akordioa sinatuko eskasa eta ez nahikoa delako, eta ez duelako hobekuntza sozialik ekarriko. Argi ditzagun CCOOren gezur interesatu horiek guztiak:

Ez dezala CCOOk jendea nahasi argudio faltsuak erabilita, eta egin dezala gogoeta sakona, langileon interesak patronalarekin hitzartuz defendatzen diren, eta patronalaren aurrez aurre jarriz defendatzen diren argitze aldera. Ez dezala ahaztu hitzarmen hau lortu dela Gipuzkoako metalgintzako milaka langilek parte hartu duten, eta CCOO egon ez den greba eta mobilizazio horiei esker.


Beasain, 2010-11-09

 

Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmena
AKORDIOAREN BALORAZIOA

Gipuzkoako Metaleko milaka langileren esfortzu bereziaren beharra izan dugu Metaleko Hitzarmen Probintziala lortu ahal izateko, eta ezin ahaztu CAFeko langileok egin dugun ekarpena ere. LABek eta ELAk lorturiko aurreakordioaren ondotik, atzo bertan Donostian ofizialki sinatu zen hitzarmen berria, alde batetik LAB, ELA eta UGT sindikatuak  eta bestetik ADEGI patronalak sinatua.

CAFeko langileok ere 10 hilabeteetako borrokaren protagonistak izan gara. Ondorengo lerro hauen bitartez borroka/negoziazio prozesua eta emaitzen inguruko balorazio zabalago bat egin nahi genuke.

EDUKIAK

Hitzarmena berritze aldera ADEGIk aurten izan dituen helburuak oso bistakoak dira: edo edukietan atzerapauso garrantzitsuak lortzea edo hitzarmena desagerraraztea. Egoera honek markatu du negoziazio guztia eta ADEGIk krisi egoera aprobetxatuz izugarrizko atzerapausoak jarri ditu mahaigainean, jakinik onartezinak zirela eta horiek mahaigainean egonda ezinezkoa zela hitzarmena sinatzea. Argi eta garbi zegoen lanaldiaren handitzea, soldaten izoztea, flexibilitaterako orduen gorakada,…eta CAFekoa bezalako enpresa-hitzarmenak negoziatzea mugatzen duen “Bake Laborala” bezalako gaiak inork ez zituela sinatuko. 

Sinatu den akordioak:

  • Oraingo egoerarekiko ez ditu atzerapausorik
  • Soldatetan KPI +%0.5eko igoera jasotzen du.
  • Oporretako atala hobetzen du.
  • Lan Erreformako neurri atzerakoiak ez dira jasotzen.
  • Adegik galzorian jarri nahi zuen herrialdeko
    hitzarmenak bizirik dirau.

Egoeraren hausnarketa hau izanik, atzerapausorik gabeko hitzarmen bat lortzea garaipen bat bezala ikusten genuen. Gipuzkoako metaleko langile guztiontzat hitzarmena sinatzeak klabe bati erantzuten dio: hitzarmena salbatzea. Gainera KPI+%0,5eko soldata igoera lortu da, bajan egoteagatik oporrak gozatu gabe gelditu eta behin urtea pasata gero gozatzeko aukera (CAFen orain dela hilabete batzuk lortu genuen) ere lortu da.   Orduen disponibilitatea eta lan baldintzen funtsezko aldaketak erregulatzen dituzten 9 eta 49. artikuluen moldaketak ez du eragingo gaur egungo egoeran. Gainera lan erreformaren ondoriorik hitzarmenean  ez sartzea lortu dugu.


 
Edukiak ez dira aurreko hitzarmenetakoak bezain nabarmenak, baina ez gaitezen engainatu, langileen eskubideen aurkako erasoak eguneroko ogia direnean, lorturikoa oso garrantzitsua da. Lan erreforma, pentsioen erreforma eta negoziazio kolektiboaren erreformaz gain, hitzarmenen negoziazioak Madrilen zentralizatzearen aldeko jarrerak ere oso nabariak dira. Ezin dugu ahaztu, beste hainbat sektoretan hitzarmenik gabe daudela patronalak planteatzen duen blokeoagatik, tartean eraikuntzakoa (Gipuzkoako bigarren garrantzitsuena) eta arte grafikoetakoa. Metaleko hitzarmenaren sinatzea, hitzarmenik gabe dauden beste sektoreetako langileek ere txalotuko dute.

BORROKA eta NEGOZIAZIO PROZESUA

Prozesu honetan eman diren mugimendu garrantzitsuenen bultzatzaile izan da LAB, azken fasean borroka eta negoziazioa elkar loturik erabili ditugularik. LABek plataforma ezberdinetan proposatu zituen aldaketek, negoziazioa puntu garrantzitsuenetara bideratzea lortu zuten eta elkarrizketen hasiera bermatze aldera bi egunetako grebak bertan behera uztea proposatu zuena ere LAB izan zen. Bestetik, ADEGI mahaian eseri zedin kalera irten eta presio neurriak ere martxan jarri ditugu ELArekin batera denbora tarte guzti honetan.

Beste batzuk aldiz, itxaroteko hautua egin dute eta emaitzen zain egon dira langaren atzean, gainera kalean eta enpresetan borrokan ari zirenak kritikatuz (CCOO eta UGT). LABek, argi eta ozen esan dezake,  bere borondate onenarekin eta tinko lan egin duela hitzarmena salbatzeko. 

CAFen AURRERA ERAMANDAKO BORROKA

Prozesu honetan CAFeko langileok egin dugun aportazioa positibotzat baloratzen dugu: 7 greba egun izan dira, batzarrak, piketeak, manifestazioak, eta mobilizazio guztietan CAFeko langileen presentzia azpimarratzekoa izan da.
 
Hitzarmen probintziala gure oinarria da. Ez gara nekatuko hau errepikatzeaz: honen desagertzeak, izozteak edo eman litezkeen atzerapauso guztiek gure enpresa hitzarmenean ondorioak izango lituzke. Gure gaien gehiengoa probintzialean oinarritzen dira. Adibidez: ADEGIk “BAKE LABORALA” deituriko artikulu berri bat sinatzea eskatzen zuen, horrek dakarren guztiarekin: probintzialean sinaturiko gaiak ezingo lirateke enpresa hitzarmenetan birnegoziatu, gure hitzarmenaren desagertzea ahalbideratuko lukeelarik.

CAFeko LABek nahiago zuen lortutako akordioa baloratu eta azaltzeko batzar bat burutzea, baina akordioaren sinatzeak ez digu denborarik utzi dena nahi genuen bezala egiteko. Gainera, gogorarazi behar dugu batzarretarako ordurik ez dugula eta hauek burutzek oparo berri bat edo lan-orduz kanpo egin beharko liratekeela, jakinik arrazoi horiengatik ez litzatekeela langile asko bertaratuko. Batzordearen barruan egoera hau baloratu zen eta LABetik planteatu genuen akordioaren informazioa tabloien bitartez zabaltzea eta gainontzeko sindikatuek planteamendu hau onartu zuten.

 

ZORIONAK!! DENON ARTEAN LORTU DUGU!!


2010eko azaroa.

 

EZ BERRITZEAK

Azaroaren 2an ESK sindikatuak argitaratu duen oharraren harira, LABetik adierazi nahi dugu erabat lotsagarria iruditzen zaigula sindikatu batek aparteko orduak sartzea defendatzea. Are eta gehiago jakinik maiatzaren 4ko datarekin sinatutako akordioko aurreneko puntuan enpresak berak  IV. sailean aparteko ordurik ez sartzeko konpromisoa hartzen duela, konpromisoa da, ez presio neurria. Akordio honekiko enpresaren berrespena urriaren 21ean, beste batzuen artean ESK bertan zela, burututako bileran jasota geratu zelarik.

ESKren oharrak aipatzen duen idatzia, enpresak  2010eko apirilaren 28an entregatutako aktakoa da, honen ondoren ez zelarik inongo batzarrik egin. Aipagarria da idatzi honen ondoren langileok mobilizazioekin jarraitu genuela, inongo aurrerapausorik ikusi ez genuenez, gogoratu behar dugu aste horretan mobilizazio ezberdinak aurrera eraman zirela, hala nola KUTXAren aurrean elkarretaratzea burutu genuen.

Maiatzaren 4an enpresarekin akordio batetara iritsi ginen eta presio neurriekin zer egin erabakitzeko batzar bat burutu genuen, non bertan neurriok erretiratzearen alde emandako emaitza erabatekoa izan zelarik, modu honetara lortutako akordioa erabat babestuaz.

Halaber gogorarazi, akordioaren akta jasotzerakoan, komiteak eskatu zuela azken parrafoan aipatzen zen ez berrituen bueltatzea argiago azaldu zezala, honen ondoren enpresak  maiatzaren 4ko data duen barne akta bat helarazi zuen, berau batzarrean eta kaleratuei aurkeztua izan zelarik, non zera dioen:


            “…azken parrafoan jasotakoaz, 2011rako lan kargen egoerak, 2010ean ez berrituak izan diren 42 langileen kontratazioa ahalbideratzen duelarik.”

Gezurra dirudi sindikatu batek enpresaren lan zikina egin dezakeenik, egia desitxuratuz, gezurrari indarra emanez eta enpresari, gatazka honen ondoren lortutako konpromisoak  bete ez ditzan ahalbideratuz, jakinik gatazka honetako protagonistak langileak izan zirela enpresak aurrera eraman nahi zuen enplegu politikari aurre egin ziotenak. Gogoratuko dugu ESKak mobilizazioak egitearen aurkako jarrera zuela.

Langileok eskuraturiko lorpenak azpimarratu nahi ditugu LABetik, horregatik enpresa eta langileei eskatzen diegu ez dadila ordu estrarik sartu kaleratuak berriro itzultzen diren arte, aurretik aipatutako aktan adierazten den bezala.

Beasain, 2010-11-02

 

2.011ko LAN EGUTEGIA

Enpresak 2011ko lan egutegiaren zirriborro bat helarazi dio enpresa batzordeari, berau aztertu eta egutegiari buruzko komentarioren bat egiteko epe bat emanez.

Egutegi honek, besteren artean, datorren urteko urriaren 25a jaiegun moduan jasotzen du (Autonomia Estatutuaren ospakizuna). Egun hau Patxi Lopezen gobernuak, PP eta UPyD alderdien laguntzarekin Euskal Autonomia Elkarteko Lan Egutegian ezarri dute.

Inposaketa berri honen aurrean LABek enpresa batzordeari proposatu dio, eska diezaiola enpresari urriaren 12a eta 25a beste bi egunengatik  alda ditzala.

Enpresa batzordea osatzen duten gainerako sindikatuek ez dute gure proposamena babestu. ELA eta CCOO aurka agertu dira eta ESKk zurian bozkatu du.

Ez dugu ulertzen ELAk hartutako aurkako jarrera.

Badira urte dezente ELAk “estatutua hilda dagoela” adierazten duela. Honekin batera urteak dira ELAk  Hispanitatearen eta Guardia Zibilaren egunetan  bere egoitzak irekitzen dituela, egun horiek Euskal Herrian jai izatearen aurkako jarrera irmoa agertzen duelarik.

Baina CAFen gauzak ez dira horrela.

Euskal Herriak bere lan egutegi propioa izateko aurrerabidean urrats garrantzitsuak emateko beste aukera bat galtzen ari gara berriro ere. Aukera honek gainera badu berezitasun bat, ez ELAk, ez LABek ez eta CAFeko langileen gehiengoak ere ez dutela egun hau ospatu nahi.

Baliteke egun hauek beste zein egunek ordezkatu zalantzak egotea, baina  badaude aukera ezberdinak: urtarrileko lehen 3 egunak, abuztuko azken biak, Ordiziako Euskal Jaien eguna, abenduak 3 Euskararen eguna,…Aukera guzti hauek bideragarriak dira egutegia gehiegi aldatu gabe. Gainera ELAk eta LABek honen aldeko apustu serioa egin ezkero enpresak aldaketak onartuko lituzkeenaren uste osoa daukagu.

Ez gaitezen iruzurtiak izan, bi egun hauek ordezkatzearen helburua benetakoa balitz, ez ginateke erotu behar bi egun horien ordezkoak aukeratzeko aitzakiarekin.

Euskal Herria ziklo politiko berri baten aurrean aurkitzen da eta honelako pausoak ezinbestekoak izango dira.

BERTAN LAN EGIN, BERTAN ERABAKI!!

EUSKAL LANGILEOK GURE LAN EGUTEGIA BEHAR DUGU!!!

Beasain 2010-10-28

 

GIPUZKOAKO METALGINTZAKO HITZARMENA

Borrokari esker lortu dugu

Oraingoa da atzera begiratzeko eta gogoeta batzuk egiteko momentua. Hamar hilabeteko ezohizko negoziazio prozesua, ADEGIk luzatutako hitzarmenaren kontrako eraso zuzenarekin, Lan Erreforma onartuarekin, Negoziazio kolektiboaren erreforma negoziatzen, estatu mailako metaleko hitzarmena negoziatzen. Hau guztiak Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena kinka larrian ipintzen.

Gaur harrotasunez esan dezakegu LABek, oraingo negoziazioan eta azken urteetan, izan duen jarrerak, berebiziko garrantzia izan duela hitzarmena mantentzeko. LABek beti defendatu izan du langileentzat gutxieneko baldintzak ezartzen dituen hitzarmena.

Negoziazioa honetan, lehenengo momentutik, LABek, patronalak negoziazioan mententzen zuen blokeo jarreraren arriskuaz abisatu zuen. Negoziazioetatik altxatu ginen protesta gisa eta hori izan zen, 10 hilabete luze hauetan, ibili garen bidearen hasiera.

Metalgintzako langileriak gure mezua ulertu zuen eta, masiboki, ELA eta LABen deialdiari jarraituz, kalera atera zen hitzarmenaren eta etorkizunaren alde burrukatzera. 7 egun greba eta mobilizazio ugari izan dira. MEREZI IZAN DU. BORRUKA IRABAZI DUGU. ADEGIk kendu nahi zizkigun eskubideak eta aurreko 30 urteetan negoziazio bitartez irabazitako lorpenak mantentzea lortu ditugula.

Oso positibotzat jotzen dugu lortutako aurreakordioa, hitzarmena mantentzen da, ez dago atzerapausorik, patronalak ez du lortu hain gogotsu defendatu duen malgutasuna handitzeko neurririk, KPIaren gaineko soldata igoerak lortu dira, lan erreformaren ondoriorik ez da sartzen eta oporren gaian hobekuntza batzuk ere lortu ditugu. Honela, aurreakordioa oso positiboa dela esan dezakegu. Sektoreko 60.000 langileak eta euren familiak etorkizunari begira lasaiago daude.

Negoziazio prozesu honetan zerbait argi gelditu bada, borroka bitartez gure helburuak lor ditzakegula da. ADEGIk neurri atzerakoiez beteriko proposamenaren aurrean langileek, kalean, atzerapausorik gabeko hitzarmena defendatu dute eta borroka horri esker gaur lortu dugula, harrotasunez,
esan dezakegu.

LAB sindikatutik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu gure aldarrikapenekin bat egin duten langilei, mobilizazioa eta grebetan gurekin bat egindutenei, euren etorkizuna garai latz honetan defendatu dutenei, eurei esker aurreakordioa lortu delako.

Ezin dugu gauza bera esan CCOO eta UGT sindikatuei buruz, borroka eta aldarrikapenaren bidea hasieratik alboratu eta gero ez dute ezer eginhitzarmena lortzearen alde, aitzitik, ADEGIren morroien papera jokatu dute enpresetan grebaren kontra. Ez dute ezer eskaintzeko, ez dute ezerproposatzeko eta, gainera, espero dugu lotsagabekeriz zalantzan ez jartzea Gipuzkoako metaleko langileei horrenbeste esfortzu kostatu zaienaurreakordioa.

Borroka egiteak merezi du

2010/10/28

 

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Gipuzkoako Metalaren negoziaketan LAB eta ELA sindikatuek ADEGI patronalarekin lortutako aurreakordioaren aurrean, Enpresa Batzordeak jakinarazten du datorren asterako, Azaroak 2, 3, 4 eta 5erako deituta dauden greba deialdiak bertan behera gelditzen direla.

 

Beasain, 2010-10-28

 

 

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Denongatik ezaguna da aintzinatasunaren inguruan Enpresa Batzordeak daraman ibilbidea. Esate baterako aurreko asteartean, hilaren 05ean goizeko 11:00etan, PRECOn bildu giñen Enpresa Batzordea eta Enpresa. PRECOko inspektorearen aurrean Enpresa Batzordeak bere eskaria helarazi zion Enpresari eta honek negoziatzeko prest zegoela azaldu zuen. Aurre-pauso bezala Batzordeak kaltetuak izan litezkeenen zerrenda eskatu du eta  Enpresak emateko konpromisoa hartu du.

Beraz hau dena kontutan izanda, Enpresa Batzordeak kaltetuak izan zaitezketen guztioi, bizi laborala eskatzeko gomendioa luzatzen dizue (Enpresak aurkeztuko duen zerrenda ondo dagoela baieztatzeko).

Bizitza laborala Internetez eskatzeko ondorengo pausoak segi behar dituzue:

  1. http://www.seg-social.es helbidean sartu
  2. LAN BIZITZA atalean klikatu
  3. INFORME DE VIDA LABORAL atalean klikatu eta ondoren ACCESO AL SERVICIO atalean eta bertan azaltzen den galdera sorta bete.
  4. Bukatzeko ACEPTAR klikatu eta bi edo hiru egunetan etxean izango duzu Bizitza Laborala.

2010/10/19

 

Gipuzkoako metalgintza

Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren defentsan egindako 3 greba egunen inguruan LABen balorazioa

LAB sindikatuak azken hiru egun hauetan Gipuzkoako hitzarmenaren defentsan egindako greba egunak egin dituzten langileak zoriontzen ditu. 3 egunetan zehar enpresa askok  grebarekin bat  egin dute eta eskualdeetan egin diren mobilizazioetan milaka langilek parte hartu dute. Hau da metalgintzako langileon borondatearen adibiderik garbiena.

Negoziaketa prozesua hasi zenetik badira 7 greba egun gure sektorean. Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren defentsan konpromisoz eta duintasunez beteriko 7 egun.

ADEGIren inguruan  ezin dugu berdina esan, 60.000 langileekin jolasteko inongo lotsarik ez duen patronal harroputza. Hitzarmena kendu nahi digu, azken urteetan negoziaketa bidez lortu ditugun hobekuntzak kendu nahi dizkigu, eta egiten ditugun greben aurrean enpresen bideragarritasuna arriskuan jartzea leporatzen digu, beraiek aldiz, 60.000 familien bideragarritasuna arriskuan jartzen duten bitartean. Grebak egiten ditugunoi arduragabetasunez jokatzea leporatzen digute, egoera honetara eraman gaituena beraiek  negoziazio mahaian izan duen jarrera itxia dela esan gabe.

ADEGIk negoziazio mahaian jarrera hori mantentzen duen bitartean, milaka langilek greba egiteko arduradun bakarra bera izango dira, eta beraiek izango dira eskaerak betetzen ez direla eta, enpresen bideragarritasuna arriskuan jarriko dutenak.
ADEGIk negoziatzeko borondatea omen dauka eta bere plataforman neurri atzerakoiak mantentzen ditu. Negoziatu nahi omen du eta irailean mahaitik altxatu egiten da berriro ere blokeo egoera  ezarriz. LABek eta ELAk sektoreko gatazka konponbidean jartzea ahalbideratzen dutenean, arduragabetasuna mahaitik altxa eta atea ixten duenarena da.

ADEGIk atzera pausorik ez duen hitzarmen bat negoziatu nahi badu bidean ikusiko dugu elkar, aldiz, bere jarrera mantentzen badu azaroan berriro ere greba izango dugu.

Ze hitzarmen mota nahi dugun argi daukagu eta lortzeko aurrean dugu erronka era bai, falta ez zaiguna  hau lortzeko borondatea da.

2010/10/19

 

METALGINTZA GIPUZKOA

Gipuzkoako metalgintzan greben aldeko jarrera berretsi dute langileen batzarrek

Gipuzkoako metalgileak babesa ematen ari dira ELAk eta LABek deitu dituzten greba egunei. Gaur arte batzarretan bozkatuz grebaren alde agertu dira honako enpresetako langileak.

CAF Beasain, CAF Irun, Lazpiur, CIE Legazpi, TTT Ejes, Talleres Guibe, Grupo ELAY, Hijos de Juan de Garay, Indar, Salva Industrial, Guerra Hermanos, Ulahi, Talleres Guibe, Metagra, TS Fundiciones, Stadler, STO Olaberria, Guascor, Talleres Bide, TESA Irun, Suguz, Pertusa, Tratamientos térmicos TTT, Montajes Hernani y Astigarraga, Korta, Obe Hettich, Orbinox, Recyde, Fundiciones WEC, Industrias Gol, Txintxurreta, TESA Eskoriatza, Talleres Agui, KSB Itur, Grupo Indaux taldea, Jean y Chaumond, Torunsa, Alfa Deco, Burni, Spool Sistemas, Accesorios Industriales LOAR, Autocentro Igara, Thysesenkrupp elevatores, s.l., Electronica del urumea, Euskabea, Jose Mª Mendiola, Talleres Mendi, Niessen, Talleres ZB, Cadarso, Talleres Bost, Mecansa, eta abar.

Emaitza hauekin Gipuzkoako metalgileek hitzarmena defenditzeko jarrera argia adierazten dute, patronalak behin eta berriz negoziatzeari uko egiten dion artean. ELAk eta LABek ezinbestekotzat jotzen dute egungo hitzarmena aintzat hartzea negoziatzen hasteko. Patronalaren jarrerak, elkarrizketari bide oro itxita, sektorea aspaldian ikusi gabeko gatazkara eramaten ari da. ADEGIk dio aukera egin behar dela: grebak edo hitzarmena. Guk hasieratik argi daukagu erantzuna: HITZARMENA; sektoreko langileek ere hitzarmenaren alde, bere alde borrokarako prest daude. Hala adierazi dute lehen lau greba egunekin eta datozen zazpi egunekin ere.

ADEGIren jarrera arduragabeak behartzen gaitu greba egitera. Proposamen konkreturik egin gabe bederatzi greba egunak bertan behera uztea nahi zuen. Berriro ere agerian utzi dugu negoziatzeko borondatea: lehen bi egunak bertan behera utzi eta negoziazio-mahaiaren bilera deitu genuen, baina ADEGI ez zen agertu. Nork nahi du greba? ADEGIk dauka grebaren ardura, eta berari dagokio negoziaziora itzultzeko erantzukizuna. ADEGIk negoziazioaren alde egin beharko luke, hor topatuko baititu ELA eta LAB.

Bestalde, ELAk eta LABek salatu egin nahi dituzte enpresetan eragiten diren presioak, ugazabak grebarako zilegizko eskubidea eragozten saiatzen baitira. Aldi baterako langileak beldurtu egiten dituzte, plantillari kaleratze mehatxuak botatzen dizkiote, eta langileen batzarrak erabakitakoa ez dute inondik errespetatzen; ustez atzean geratu ziren garaitako jokabide patronalak gogora arazten dizkigute. Haatik, metaleko langileen borondatea eta erabakia tinkoa da: kaleratu egingo dira hitzarmena defenditzeko. ADEGIk negoziazioaren bidea itxi nahi du eta erronka botatzen digu. Oraingoan ere erakutsiko diogu hitzarmen bat nahi dugula: enpresak hustu eta kaleak gure aldarrikapenekin beteko ditugu.

Donostian, 2010eko urriaren 7an

 

URRIAK 13-14-15

GREBA CAFen

MOBILIZAZIOAK

CAFen PIKETEAK: egunero 6:30etan Sarrera Nagusian / PIQUETES EN CAF: (todos los días  a las 6:30 en la entrada principal)

MANIFESTAZIOAK:


ASTEAZKENA 13: 11:30etan Tolosako Trianguloan (a las 11:30 en el Triangulo de Tolosa)
OSTEGUNA 14: 11:30etan Beasaingo Plazan (a las 11:30 en la plaza de Beasain)
OSTIRALA 15: 11:30etan Donostiako Boulebardean (a las 11:30 en el Boulevard-Donostia)


GREBARI IRUZURRIK EZ!!

Enpresa hainbat langileei eskatzen ari zaio datozen aste bukaeretan lanera etortzeko. Honen aurrean Enpresa Batzordetik argi eta garbi utzi nahi dugu gure posizionamendua:

  1. Jai egun hauetan ordu estrak sartzea,  Metaleko hitzarmenaren alde langile batzarrak onartutako erabakiari iruzur egitea da.
  2. Enpresak konpromisoa hartua zuen ordu estrarik ez zela sartuko kaleratutako 42 langileak berriro onartu artean.

OHARRA: Deialdi hau CAFen jarduten duten eta metaleko hitzarmen probintziala oinarri duten  kontratei ere luzatzen diegu, CETEST barne.

Enpresa Batzordetik jendeari esaten diegu 2 asteburu hauetan lanera etortzeko gonbiteari EZezko GARBIA emateko.

Beasain, 2010-10-07

 

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

 

2010-10-06 ean LAB eta ELA sindikatuak eskatutako GIPUZKOAKO METALEKO HITZARMENAREN DEFENTSAN 7 GREBA-EGUN proposatuz batzarretan burututako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza eman da:

BAI

784

EZ

477

ZURIAK

80

BALIOGABEAK

5

DENETARA

1346

 

OHARRAK

Emaitza hauen ondorioz hurrengo egun hauetan GREBA izango da CAF enpresan

 

Beasain, 2010-10-06



 

Udalbiltza

Gaur goizean astelehenak 4, Beasaingo CAFen elkarretaratzea burutu dugu UDALBILTZAko auzipetuei langileen babesa helarazteko.

labcaf

CAFeko langileok gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu Urkori eta gainontzeko inputatu guziei.

7 urte luze, sekula hasi behar ez zuen epaiketa baten zain. 7 urte hauetan, lanean, familiarekin bizimodu normala egin nahian, naiz eta 10 eta 15 urteko akusazio mehatxupean egon.

Pertsona hauek, herritarrek hautatutako alkate zein zinegotziak dira. Publikoki eta demokratikoki lanean aritu diren erakunde publiko bateko langileak.

Epaiketan probatuta geratu den bezala, ez da probarik aurkeztu auzipetuek inongo deliturik egin dutenik eta beraz, Egunkaria kasuan bezala, fiskalari eskatzen diogu orain arteko akusazioak erretiratzeko eta bide batez juezari eskatzen diogu pertsona guzi hauek libre utzi ditzatela.

Besterik gabe,.. eskerrik asko elkarretaratze honetan parte hartu duzuen guzioi.


ESKERRIK ASKO DENORI.

CAFeko Enpresa Batzordea

Beasain 2010-10-04

 

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Hilabete honetan, Entzutegi Nazionalean UDALBILTZAko 22 kideren aurka hasitako epaiketa amaituko da. Auziperatuen artean, gure lankidea den Urko Irastorza dago eta 10 eta 22 urte arteko kartzela-zigorrak eskatzen dizkiete. Horren guztiaren aurrean, CAF-Beasaingo Enpresa Batzordeak:

  1. Irmo salatu nahi dugu Madrilgo Entzutegi Nazionalean Udalbiltzaren eta erakunde horretako langileen eta hautetsien aurka egiten ari diren epaiketa eta tartean gure lankidea den Urkoren aurkakoa. Era berean, Estatuko Gobernuari eskatu nahi diogu Estatuko fiskaltza nagusiak gaur egun bere horretan mantentzen duen salaketa publikoa erretira dezala eta Egunkariko kasuan gertatu zen bezala inputatu hauek libre gera daitezela.
  2. Gure elkartasuna adierazi Urkori eta auzipetu guztiei. Zazpi urte daramatzate sumario honetan sartuta tribunal batek ze erabakiko zain.
  3. Langileei dei egin nahi diegu urriak 4 ASTELEHENA, GOIZEKO 11.00etan CAFeko porterian  egingo den elkarteratzean parte har dezaten.

OHARRA: kontzentrazioa 11:15etatik 11:45arte egingo da eta bertan auzi honetan inputaturik dauden beste pertsonak ere parte hartuko dute. Kontzentrazioan parte hartzen duenak ordubeteko lanuztea apuntatu beharko du 11:00etatik aurrera.

2010-10-01

 

LAB SINDIKATUA
02 LABek estatuaren errepresioa salatu eta larunbatean Bilbon giza eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioan langileriaren parte hartzea eskatu du

Iraila hilabete emankorra izan da. Euskal Herriak behar duen konponbidea eta pakea eraikitzeko urrats esanguratsuak eman ditugu. Hauen artean Gernikan aurkeztutako akordioa nabarmendu nahi dugu LABetik.

Urrats hauen beste mugan errepresioak eman duen gorakada azpimarratu nahi dugu. Adibide garbi bezala hilabete bakarrean estatu espainolak egindako montaia polizialak ditugu.

Batetik AdieraziEH ETArekin lotu dute, herri ekimen horretan parte hartzen duten mota guztietako pertsona eta eragileen jarduera politikoa baldintzatuz eta oztopatuz. Eta are eta larriagoa dena, eskubide zibil eta politikoak mobilizazio sozialaren bidez aldarrikatzea euskal herritarrei debekatuz.

Bestetik 9 militante independentista atxilotu, torturatu eta espetxeratu dituzte.

Eta azkenik, Askapenako 7 kide atxilotu dituzte. Gogoratu behar dugu Askapena antolakunde legal bat dela, normaltasun osoz jarduten zuena gaur arte bai Euskal Herrian baita nazioartean ere. Zergaitik, duela hilabete batzuk egin ahal zena, prozesu bat martxan jartzen ari garenean bihurtzen da Estatu españolarentzat delitua?

Ez da gauza berria Euskal Herrian hitzaren eta elkarrizketaren bidez urrats politikoak ematen direnean Estatuak errepresio gehiagorekin erantzuten duela. Ikusi dugu beste prozesu batzuetan ere , eta hori da sindikatuari ere, lehenengo pertsonan pairatzea tokatu zaiona:

- LABeko egoitza nagusietan indar polizialen espioitza eta jazarpena etengabea da.

- LABeko idazkari nagusiak etengabeko jarraipenak ditu.

- LABeko zuzendaritzako hainbat kideen jarraipena eta jazarpen poliziala iraunkorra da.

Urrutira joan gabe, atzo bilera egin genuen LABek eskatutako ezker abertzalearen hainbat ordezkari politikoekin Gernikako akordioa eta ondorengo urratsetaz eztabaidatzeko. Bertan egon ziren alderdi politiko guztiekin egiteko asmoa dugu. Polizia bertan zen, zertarako? Zergatik oztopatzen da, oztopatu nahi dute bide hau?

PSOEk errepresioak etenik izango ez duela behin eta berriro esaten ari da, montaje berriak iragarri ditu, arrakasta polizial berriak ere. Nola ulertu behar dugu edozein zuzenbide estatuan onartezina den egoera hau? Galdera oso sinplea da Ares jauna: zergatik eta zertarako bidali duzu polizia LAB eta bere zuzendaritza kideak kontrolatzera eta presionatzera? ¡Eta halakorik ez badago, ukatu ezazu!

Errepresioa indartzeak bi helburu ditu: bata urrats berriak eragoztea, egoera bere horretan mantentzea Euskal Herriak Estatuak nahi duen bidea egin arte. Bigarrena, jendeari gauzak ez direla aldatu eta ez direla aldatuko adieraztea, prozesu honen alde mugitzea ez duela merezi adieraztea.

Prozesuak arau batzuk behar ditu aurrera egiteko, minimo demokratiko batzuk behar ditu. Beharrezkoa da errepresioa gelditzea eta prozesuaren aldeko konpromisoak hartzea guztion aldetik. Prozesuaren kontrako montaje eta eraso hauek dira momentu honetan prozesuan aurrera egiteko oztopo nagusia eta horren aurrean argi adierazi nahi dugu ez gaudela prest Estatuari bide hau zapuzten uzteko.

Elkarrizketa eta negoziazioaren bidez gatazka konpotzea eta bakea lortzea erabaki dugu eta hala egingo dugu. Herritarrek babestu eta bultzatuko dituzten urratsekin aldaketa politikoak lortzea erabaki dugu eta horretan jarraituko dugu.

Euskal langileei dei egiten diegu, bide honekin bat egitera eta bere alde lan egitera. Larunbatean manifestazio erraldoia egingo dugu Bilboko kaleetan, eskubide zibil eta politikoen alde, prozesuak ezinbestez behar dituen minimo demokratikoen alde. Euskal jendarteari dei egiten diegu bertan parte hartzera.

2010/09/30

 

GIPUZKOAKO METALA

LABen BALORAZIOA IRAILAK 28KO GIPUZKOAKO METALEKO NEGOZIAZIO MAHAIAREN GAINEAN

Gaur, Irailak 28, Gipuzkoako metaleko mahaiaren bilera deitua zegoen ELA eta LAB sindikatuen eskutik. Aipatu bi sindikatuok eta UGT sindikatuko partaidea bilerara agertu dira eta CCOO sindikatua ez da bertaratu.  ADEGI ere, aurreko egunetan bere prentsa oharrean iragarri zuen bezala, ez da agertu bilerara.

ADEGIk beste behin ere negoziatzeko borondate falta erakutsi du eta negoziazio mahaira ez da agertu. Bere arduragabekeria estaltzeko asmoz ez du egi osoa esaten, 9 egunetako greba bere horretan ez delako mantentzen.

Irailaren 22ko bileran, ADEGIk bere orain arteko jarreran aldaketa zantzuak erakutsi zituen. Negoziazioa egungo hitzarmena abiapuntutzat hartuta hasteko prestutasuna erakutsi zuen nahiz eta ez zuen proposamen zehatzik ekarri.

LABentzat guztiz askieza da atzo patronalaren aldetik mahai gainean jarritakoa akordioa erdiesteari begira. Honela, beharrezko ikusten dugu greba eta mobilizazioekin jarraitzea.

Langileen borrokari esker lortu dugu Adegiren jarrera aldatzea. Aurtengo negoziazioari (patronalaren proposamen guztiz atzerakoia dela eta) minus egoera batetik ekin genion eta orain puntu 0 batean gaudela esan genezake. Oraindik akordioren inolako zantzurik ez dago.

Adegirengan egondako jarrera aldaketari balioa eman genion eta negoziatzen jarraitzeko borondateari eutsiz, LABek 9 egunetako lehen bi greba egunak bertan behera uzteko aukera proposatu genuen negoziazio mahaian.

Adegik borondate horri eutsi ordez, ordago berri bat bota zuen mahai gainean, sindikatuok greba egun guztiak deskonbokatu ezean negoziazio mahaia utziko zuela mehatxu eginez. Bere jarrera guztiz onartezina da, negoziazioari bidea zabaltzeko prest azaldu gara LABetik eta horretarako lehen bi greba egunak bertan behera utzi genituen  eta enpresariek berriro ere negoziazioari ateak ixtea erabaki zuten.

Beste behin ere enpresarien jarrera arduragabearen aurrean sindikatuok arduraz jokatzea erabaki genuen. Grebak deitu ditugun gehiengo sindikalaren partetik irailaren 27 eta 28ko greba egunak bertan behera utzi genituen.

Hurrengo grebak Urriak 13,14,15 eta Azaroak 2,3,4,5 dira eta indar guztia jarriko dugu greba horietan baldin eta bitartean Adegik ez badu proposamen egoki bat egiten. Gure borondatea, akordio batetara iristea da baina ADEGIk bere jarrera aldatzen ez badu, konfrontazio zuzena izango da geratzen zaigun aukera bakarra.

pdfLABen BALORAZIOA

Donostia 2010-09-29

 

ASKAPENAREN AURKAKO OPERAZIO POLIZIALA

ASKAPENA ERAKUNDE INTERNAZIONALISTAREN AURKAKO POLIZIA OPERAZIOA SALATZEN DU LAB SINDIKATUAK

Bart gauean ezker abertzaleko militanteen aurkako beste polizia operazio bat izan da. Oraingoan errepresioak Askapena erakundeko 7 kide izan ditu jopuntuan.

LABetik, beste behin, atxilotuek inkomunikazio aldian jaso dezaketen tratuaren gainean erabateko kezka azaltzearekin batera, lehenbailehen aske uzteko eskatzen dugu. Askapenaren "delitu" bakarra 20 urte baino gehiagoan Herrien arteko elkartasunaren eta internazionalismoaren alde lan egitea izan da, ez besterik. Berekoikeria eta indibidualismoa baloretzat bultzatzen dituen jendarte neoliberal honetan, konpromisoa, elkarlana eta elkartasun internazionalista euskal jendartean sustatzeko lanetan dihardu Askapenak. Atxilotuak izan diren 7 lagunek eta Askapenako militantziak beti norabide horretan egin dute lan, eta hori ondo baino hobeto daki Euskal Herriak.

Catalunyak, Galizak, Palestinak, Kurdistanek, Korsikak eta Eskoziak bezala, Euskal Herriak ere bere etorkizuna erabakitzearen alde borroka egiten du. Horregatik, euskal herritar ezkertiarrak beti solidarioak izan gara beste nazioekin; solidarioak, baita, ezkerreko militante gisa, Latinoamerikan bizitzen ari diren gizarte eraldatze prozesuekin ere. Arrazoi horrek eraman du euskal internazionalismoa orohar, eta Askapena zehazki, urteak joan urteak etorri brigada solidarioak antolatzera. Hamarnaka pertsonak hartu izan du parte aipatu brigadetan, duten arrakastaren adierazgarri.

Bart gauekoaren gisako errepresio operazioekin, euskal independentisten militantzia lana zigortu eta gure herriak bere etorkizuna erabaki dezan bideak irekitzeko helburuarekin abian jarri den prozesu demokratiboa saboteatu nahi dute. Egoera honen aurrean, Euskal Herriko alderdi politikoak eta erakunde sindikal eta sozialak planteamenduak egiten ari gara, euskal jendartea bere etorkizunaren jabe izan dadin, pasa den larunbatean Gernikan erakutsi zen moduan. Alta, Estatu espainiarrak, Rubalkaba buru duela, jarrera inmobilista mantentzen du, eta bide errepresiboen aldeko apustuari eusten dio.

LABetik Espainiako Gobernuari exijitzen diogu errepresioan oinarritutako zurrunbilo eroari amaiera emateko; halaber, euskal jendarteari dei egiten diogu indarberritu eta mobilizazioei ekiteko, eskubide zibilen defentsan, besteak beste, parte hartze politikorako nahiz biltze eta elkatze eskubideen alde. Gaurko sarekadarekin euskal langile klaseak badu beste arrazoi bat urriaren 2an, Bilbon eskubide zibil eta politikoen alde egingo den manifestazioan masiboki parte hartzeko. Halaber, azken atxiloketen aurka deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu.

pdfASKAPENAREN AURKAKO OPERAZIO POLIZIALA

Euskal Herrian, 2010eko irailaren 28an

 

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

2010-09-28an “ERREFORMAK PIKUTARA” LELOPEAN ESK SINDIKATUAREN IRAILAK 29rako GREBA OROKORRERAKO DEIALDIAren inguruan burututako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza eman da:

ZENTSO

2482

BAI

164

EZ

858

ZURIAK

74

BALIOGABEAK

2

DENERA

1098

Emaitza hauen ondorioz :

IRAILAK 29an EZ DA GREBARIK IZANGO.

 

 

Beasain, 2010-09-28

 

METALGINTZA

ADEGIREN PRENTSAURREKOAREN AURREAN ARGIPEN BATZUK

Metaleko hitzarmenaren negoziazioa nola doan baloratzeko eskubide osoa du ADEGIk. Baina ezin ditu gauzak berak nahi duen modura kontatu bere aurpegia zuritzeko eta metaleko hitzarmenean erakutsi duen errespontsabilitate falta justifikatzeko.

LABek argi dauka, hitzarmena nahi dugu eta negoziazioen hasieratik norabide horretan goaz.

Irailaren 21eko goizeko bileran, ADEGIren proposamen berriaren aurrean (hainbat puntu atzerakoiekin), LABek negoziazioa desblokeatzeko asmoz apustu bat egin zuen. Plataforma guztiak alde batera utzi eta oinarri bezala gaur egungo hitzarmena hartuz, LAB eta ELAren plataforman aldatu ditugun hiru puntuetan negoziatzea proposatu genuen: soldatak, hitzarmenaren iraupena eta lanaldia, arazo gehien egon daitezkeen puntuak.

Egunean bertan, arratsaldez, modu egokian erantzun zion ADEGIk negoziazioa enfokatzeko modu honi, baina ez zuen proposamen konkreturik ekarri. LABentzat patronalaren proposamena ezta nahikoa akordio batetara iristeko baina baloratu egiten dugu ADEGIren postura aldaketa eta negoziatzeko helburuarekin, irailaren 22an, lehenengo bi greba egunak kentzea proposatu genuen.

ADEGIk ez du jakin edo ez du nahi izan aukera hau aprobetxatu, eta 9 greba egunak kentzeko baldintza mahaigaineratu zuen. LAB negoziazioari bidea irekitzeko prest agertu zen baina patronalak negoziazioari ateak ixteko erabakia hartu zuen eta mahaitik altxatu zen.

Hala eta guztiz ere, LABek (ELArekin batera) irailaren 27 eta 28ko grebak deskonbokatzea erabaki zuen eta datorren astearterako mahaiaren beste bilera bat deitu genuen.

ADEGIk oraingoan aukera aprobetxatzen jakitea espero dugu gatazka konpontzeko. Horrela ez bada, datozen greba egunak prestatzeko lanean hasiko gara.

Donostian, 2010eko irailaren 28ean.

 

METALGINTZA

Gipuzkoako metal arloko hitzarmenaren negoziazioaz

ADEGIk beste behin ere negoziatzeko borondate falta erakutsi du eta negoziazio mahaia utzi. Bere arduragabekeria estaltzeko asmoz ez du egia osoa esaten, 9 egunetako greba bere horretan mantentzen dugula dionean, hori ez baita horrela.

Atzoko bileran ADEGIk bere orain arteko jarreran aldaketa zantzuak erakutsi zituen. Negoziazioa egungo hitzarmena abiapuntutzat hartuta hasteko prestutasuna erakutsi zuen eta ez zuen proposamen zehatzik ekarri. Gaur goizean beste bilera baterako hitzordua jarri genuen.

LABentzat guztiz askieza da atzo patronalaren aldetik mahai gainean jarritakoa, akordioa erdiesteari begira. Honela, beharrezko ikusten dugu greba eta mobilizazioekin jarraitzea.

Langileen borrokari esker lortu dugu Adegiren jarrera aldatzea. Aurtengo negoziazioari (patronalaren proposamen guztiz atzerakoia dela eta) minus egoera batetik ekin genion eta orain 0 puntuan gaudela esan genezake. Oraindik ez dago akordioren inolako zantzurik.

Adegirengan egondako jarrera aldaketari balioa ematen diogu eta negoziatzen jarraitzeko borondateari eutsiz, LABek 9 egunetako lehen bi greba egunak bertan behera uzteko aukera proposatu du gaur goizeko negoziazio mahaian.

Adegik borondate horri eutsi ordez, hordago berri bat bota du mahai gainean, sindikatuok greba egun guztiak deskonbokatu ezean negoziazio mahaia utziko zuela. Bere jarrera guztiz onartezina da, negoziazioari bidea zabaltzeko prest azaldu gara LABetik eta horretarako lehen bi greba egunak bertan behera uzteko asmoa azaldu dugu eta enpresariek berriro ere negozaziazioari ateak ixtea erabaki dute.

Beste behin ere enpresarien jarrera arduragabearen aurrean sindikatuok arduraz jokatzea erabaki dugu. Grebak deitu ditugun gehiengo sindikalaren partetik irailaren 27 eta 28ko greba egunak bertan behera utzi ditugu.

Hurrengo grebak urriaren 13, 14 eta 15ean eta azaroaren 2, 3, 4 eta 5ean izango dira eta indar guztia jarriko dugu greba horietan baldin eta bitartean Adegik ez badu proposamen egoki bat egiten. Badago nahiko denbora Adegiren borondatea neurtzeko benetan hitzarmena nahi duen edo ez arakatzeko.

Gaurko bileran Adegik negoziazio mahaia utzi du eta harreman bilateralen bidez aurrera jarraitzeko asmoa azaldu du. Modu honetan negoziazio mahaia desituxuratzen du eta LABen ustez mahaia da proposamenak egiteko markoa. Hori dela eta LABek eta ELAk datorren asteartean negoziazio mahaiaren bilera berri batera deitu dugu.

Donostian, 2010eko irailaren 22an


Negoziazio kolektiboa zentralizatzeari ez

Gaur Madrilen CONFEMETAL (Espainiako Metal arloko Enpresa Erakundeen Konfederazioa) eta sindikatuen arteko bilera egin da, eta bertan izan da LAB.

CONFEMETAL, CCOO eta UGT ados agertu dira egungo Metal arloko Estatuko Akordioaren baitan negoziatutako gaien edukia zabaltzeko orduan. Gaur egun akordio honen baitan negoziatzen diren gaiak estatu mailakoak dira soilik.

Estatuko Akordian gai berriak sartzea probintzia mailako hitzarmenen kalterako izango da. Egungo negoziazio kolektiboaren ereduaren aurka doa.

Estatu mailako esparruari indar handiagoa eman nahi diote. Patronala eta sindikatu espainolen asmoen aurka dago LAB, guztiz aurka egon ere, Euskal Herriko metalgintzako langileen aurkako eraso larria bailitzateke. Estatu mailako hitzarmenek hemengoek baino askoz baldintza kaskarragoak jasotzen dituzte, eta beraz, lan baldintzetan atzera egitea dakarte.

Bestalde, Madrilen negoziatzen ari diren negoziazio kolektiboren erreforma zertan geratuko den adi jarraitzen dugu. Badirudi erreforma honek ere negoziazio kolektiboa zentralizatzea ekarriko duela.

LABek ez du bilera horietan parte hartuko. Ez du bere parte hartzearekin estatuko negoziazio esparrua bermatzen lagunduko. Lan Harremanetarako eta negoziazio kolektiborako Euskal Esparrua defendatu behar da.

Hemen lan egin, hemen erabaki. LABek negoziazio kolektiborako esparrua propioa errespeta dadin lanean jarraituko du. Lanean jarraituko du oraingo egitura mantenduz probintzia mailako hitzarmenak errespeta daitezen, horretarako negoziazio mahaietan proposamenak eginez.

Euskal Herrian, 2010eko irailaren 17an

 

 

LABEK PROPOSAMEN BERRIAK EGIN DITU!

Gaur, Irailak 14, Gipuzkoako metaleko negoziazio mahaia bildu da, LAB eta ELA sindikatuen eskariz.

LAB eta ELAk, ADEGIrekin bildu baino lehenago, UGT eta CCOOekin bilera bat deituta genuen sindikatu hauei gure plataformetan egin ditugun aldaketen berri emateko eta patronalaren aurrera jarrera bateratu batekin joateko. CCOO, aurretik abisatuta egon arren, ez da azaldu sindikatuon arteko bilera honetara. Sindikatu honen jarrera gogor salatu nahi dugu, sindikatuen arteko bilerara inongo azalpenik eman gabe ez azaltzea erabaki baitu eta ondoren ADEGIrekin genuen bilerara ezer gertatuko ez balitz bezala azaldu baita. UGT, ordez, bai bildu da gurekin nahiz eta gure proposamena ez konpartitu.

LAB eta ELA sindikatuok gure plataformetan genituen eskaera batzuk gutxitu egin ditugu egoera desblokeatu eta akordio duin bat lortzeko asmoz. Adostu ditugun aldaketak honako hauek dira:

Patronalak, LAB eta ELAk egindako aldaketak positiboki baloratu ditu,  negoziazio mahaira inolako proposamenik ekarri ez duen arren, hurrengo bilerarako proposamen bat ekartzeko konpromezua hartuz. Hemendik aurrera Gipuzkoako metaleko hitzarmenean benetako negoziazioa eman ahal izateko  ADEGI erantzule bakarra izango da.

ADEGIren jarrera erabat arduragabea eta probokatzailea iruditzen zaigun arren, esan behar dugu, hurrengo bilerarako proposamen bat ekartzeko konpromezua hartu duela. Jarrera aldaketa hau, inongo zalantzarik gabe, LAB eta ELA sindikatuek erakutsitako borroka eta jarrera irmoaren ondorioa da. Honek erakusten digu, bide egokian goazela. Metalgintzako langileok mobilizaio eta grebekin eman dugun erantzunak, behartu du ADEGI bere estrategia birplanteatzera.

Bukatzeko, LAB sindikatutik honako hau adierazi nahi dugu: konbenioaren aldeko borroka zintzo eta irmoan aurrera jarraitu behar dugu, mobilizaziotarako deialdiak mantenduz eta ADEGIren jarrera aldatzeko eta konbenio duin bat lortzeko BORROKA bide bakarra baita.

Hurrengo metaleko mahaiaren bilera Irailaren 21ean izango da.

 

JO TA KE, METALEKO HITZARMEN DUINA LORTU ARTE!

Beasain, 2010-09-15

 

GIPUZKOAKO METALGINTZA
ELA ETA LAB SINDIKATUEN PROPOSAMENA GIPUZKOAKO METALEKO HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA BULTZATZEKO

Gipuzkoako metaleko negoziazioan, ADEGIk sortutako 9 hilabeteko blokeo luzearen ostean eta 4 greba egun arrakastatsu eta gero, berriro ere ikusten dugu ADEGIren jarrera atzerakoia jarraitzen duela, negoziazioari inongo aukerarik eman gabe eta sektoreak jasaten ari den egoerari jaramonik egin gabe.

ADEGI izan da, azken urteotan hitzarmenaren negoziazioaren aktore nagusi bat. Hitzarmenak azken 30 urteetan sektoreari egonkortasuna eman dio, nahiz eta negoziazioak ere gatazkatsuak izan diren. Baina ADEGIk atzera pauso haundi bat eman du, eta azken urteotan ezezaguna izan den egoera batera eraman gaitu. Gipuzkoako Metaleko kideek urte luzeetako borroken ostean lortutako eskubide guztiak ezabatu nahi ditu. Lan baldintzak sortu ez duten krisi bat erabili nahi dute, Gipuzkoako negoziazio kolektiboaren eredua aldatzeko.

DEGIk erabaki duen estrategia aldaketari Madrilen negoziatzen ari den negoziazio kolektiboaren erreforma gehitu behar diogu. Etengabe jadotzen ditugun albisteek arduratu egiten gaituzte. Estatu mailako hitzarmenak bultzatu behar direla aipatzen da eta ultraktibitatea mugatu edo guztiz ezabatu nahi da. Erreformaren edukiak aipatutakoak izaten badira, metaleko hitzarmenaren desagerpena suposatuko luke.

Kontextu honetan larria da, Madrildik jaso dugun deia, estatu mailako akordio berresteko eta honen bidez estatu mailako lehen hitzarmena negoziatzeko asmoz. Geroz eta argiago agertzen da ADEGIren helburua: Gipuzkoako hitzarmena desagertarazi eta hitzarmen estatal bategatik ordeztu. Guzti honen ondorioa, soldata txikiagoak, lanordu gehiago eta urteetan lortutako lorpen sozialen ezabapena.

ELAk eta LABek hitzarmen duin bat lortuko duen negoziazio bat hasteko garaia dela uste dugu. ADEGIren jarrera arduragabearen aurrean, ELAk eta LABk irailaren 14rako metaleko mahairako deialdia egiten dugu.

Deialdi honek helburu nagusi bat dauka: Negoziazioa bultzatzea. Horregaitik, gure plataforma erreibindikatiboetan aldaketak egingo ditugu, horren bitartez negoziazioari hasiera emanez eta indarrean dagoen hitzarmena hobetzeko helburuarekin.

Hilabete luzeen ostean non ADEGIren jarrerak, Gipuzkoako metaleko kideak gutxietsi egin dituen, irailaren 14an aldaketa sakon bat gertatzea exijitzen dugu.

Mahaian ELAk eta LABek egingo ditugun proposamenak ez badute sortarazten ADEGIren aldetik, inongo aldaketarik eta bilerak inongo edukirik izaten jarraitzen badute, metalgintzan langileen borrokak jarraituko du. Horregaitik ELAk eta LABek 9 greba eta mobilizazio egunerako deialdia luzatzen dugu: irailaren 27 eta 28a, urriaren 13, 14 eta 15a eta azaroaren 2,3,4 eta 5a.

Horregaitik, metaleko langile guztiak greba eta mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaltzen dugu eta horrekin batera beste sindikatuei borrokarekin bat egiteko gonbidapena luzatzen diegu.

 

2010/09/07

 

Irailak 11 manifestazio nazionala bilbon

“DENONTZAKO ESKUBIDE GUZTIAK EUSKAL HERRI OSOAN”

DEI EGITEN DITUGU HERRITARRAK, EUSKAL HERRI OSOAN, DATORREN LARUNBATEAN, IRAILAK 11 , BILBON EGINGO DUGUN MANIFESTAZIO HANDIAN PARTE HARTZERA, HELBURU HONEN ATZETIK: “ESKUBIDE  GUZTIAK DENONTZAT EUSKAL HERRI OSOAN”.
ETA HORREKIN BATERA, HONAKO NEURRIAK BEREHALA BETETZEA ESKATZEN DUGU:

1.Eskubide guztiak pertsona guztientzat Euskal Herri osoan indarrean jarriko dituen egoera berria: Salbuespenezko eta bortxakeriazko egoera zein egintza oro gaindituz eta eskubide gabezia, urratze edota murrizketa guztiak geldituz.

2.Eskubide zibil eta politikoen, giza eskubideen, eskubide indibidual eta kolektiboen bermea, eta zehazki:

Bizitza eta askatasuna

Euskal presoak Euskal Herrira. Kondena bete dutenak eta gaixorik daudenak kalera.

Inkomunikazioa eta torturak gelditu

Adierazpen askatasuna: pertsona guztiak, proiektu guztiak, aukera guztiak.

Alderdi eta erakundeen legalizazioa, eta ondoriozko auzi eta sententzia guztiak indargabetzea.

Beasain, 2010-09-07

 

 

2010eko IRAILAK 7: NAZIOARTEKO EKINTZA-EGUNA

SINDIKALISTA TALDE BATEK IRUÑEKO "BANCO SANTANDER" OKUPATU DU

Sindikatuen Munduko Federazioak (FSM) ekintza-eguna antolatu du gaurko, IRAILAK 7. Bost kontinenteetako sindikatu borrokalariek osatzen dute FSM, tartean LAB.

Testuinguru honetan, LABeko hainbat sindikalistek BANCO SANTANDER-ek Iruñeko Gaztelu Plazan duen egoitza okupatu dute, Banka eta Patronala langileriak ekoiztutako aberastasunaz jabetzen ari direla salatzeko.

7 lagunek banketxearen barruan kateatu dute euren burua, barruan nahiz kanpoan 150 lagunek euren babesa adierazten zuten bitartean. Polizia Nazionaleko 6 dotazio bertaratu dira, kontzentratutako jendea dispertsatuz eta kateatutako 7 lagunak atxilotuz. (uneotan komisaldegian daude). Ekintza 11:15etan hasi eta 13:15etan amaitu da.

Ez dagoela dirurik esaten digute eta aitzakia horrekin inposatu digute lan erreforma atzerakoia, zerbitzu publikoak murriztu, geure pentsioak edota langabezia prestazioak mehatxatu. Ez da aberastasunik falta, LAPURRAK DAUDE SOBERAN! Banco Santander-ek 2.215 milioi euro irabazi ditu urteko lehenengo hiru hilabeteetan.

Espainiar kapitalismoarekin kokoteraino gaude: Botinek agindu, Zapaterok dekretatu eta Sanz nahiz Lopezen Gobernuek onartu. Aski da! Euskal Herrian enplegu duina, pentsioak eta zerbitzu publikoak denontzat bermatzeko nahikoa aberastasun sortzen da. Aberastasun hori banatzea, horixe da behar dena.

Nazioarteko ekintza-egun honetan parte hartuz, FSM-k egiten duen borroka planteamenduarekin bat egin nahi dugu, argitaratutako agiria ezagutu araziz.

- Agiria PDF

2010/09/07

 

LABen BALORAZIOA ETAren ADIERAZPENAREN HARIRA
Eskenatoki demokratikoa lortzeko bidean konprometitzeko garaia da

ETAk atzo, igandea, argitara emandako agiria, non prozesu demokratikoa eraikitzeko bidean eraso ekintza armaturik ez egiteko erabakia jakinarazten zuen, Euskal Herrian agertoki berria zabaltzeko urrats garrantzitsua eta positiboa da bere horretan. Zalantzarik gabe, ETAren erabakiak, ekintza armaturik gabeko bermearekin, Ezker Abertzalearen apustu politikoari bultzada erabakigarria ematen dio eta inplikatutako eragileak beren jarrerak argitzera behartzen ditu.

Euskal Herriak behar eta eskatzen duen ziklo politikoaren aldaketa martxan dago, estatuek mugitu gabe eta bere guda eta errepresio estrategiei egoskorki loturik jarraitzen badute ere. Prozesu hau burutzeko ardura Euskal Herriko eragile sozial, sindikal eta politikoen gain dago, eta bada garaia besteen mugimenduen zain egon gabe nork bereari ekiteko. Gure esku dago.

Ezin dugu ahantzi, ETAren agiriak eta erabakiak izan dituen erantzunen harira, espainiar Estatuaren eta bere estrategian inplikatutako eragileen ezezko jarrerak, elkarrizketa eta negoziazioaren bidetik eraikitako soluziobiderantz bideratutako ekimen oro suntsitzeko, urte osoko balantze okaztagarrian bat gehiago izan direla. Oker dabiltza. Euskal jendarteak soluziobideak eskatzen ditu, gure etorkizuna erabakitzeko askatasuna eskatzen du, negoziazio eta akordioa eskatzen du. Estatuek ezin dute entzungor iraun aldarrikapen honen aurrean eta, beraz, bide hau egiteko ezinbestekoak diren gutxiengo demokratikoak errespeta ditzaten exijitzen diegu.

Ezker Abertzaleak, bere osotasunean, euskal Estatua modu demokratikoan eratzea baimenduko duen marko politiko berria lortzeko dagozkion eta beharrezkoak diren urrats guztiak egingo ditu.

LABek bere ekimena eta indarra konprometitzen du xede horretan eta langileriari dei egiten diogu denok eskenatoki demokratikoa lortzeko aktiboki konprometitu gaitezen. Euskal langileok behar dugun aldaketa politiko eta soziala posible da, eta gauzatzeko unea da.

Euskal Herrian, 2010eko irailaren 6an

 

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOAREN ERREFORMA, ERASO BERRI BAT

Ekainean onartutako lan-erreformak, greba orokor arrakastatsuaren bidez erantzundakoa, gogor erasotzen du negoziazio kolektiboa. Erraztu egiten du enpresek hitzarmenetan adostutakoa ez betetzea, soldata zein lan baldintzei dagokienez.

Zoritxarrez ez da izango negoziazio kolektiboaren kontrako eraso bakarra. Beste behin erreforma berria prestatzen ari dira Madrilen, kasu honetan negoziazio kolektiboarena, Euskal Herriko langileentzat eraso larria ekar dezakeena.

Apurka-apurka eta komunikabideen bidez ari gara izaten erreforma berriaren berri. Atzo bildu ziren Madrilen CEOE, CEPYME, CCOO eta UGT jarraitu beharreko egutegia adosteko. Dirudienez hitzarmen probintzial eta autonomikoen desagertzeari buruz ari dira hitz egiten.

Honek lan harremanak are gehiago prekarizatzea dakar eta gogor erasotzen du negoziazio kolektiborako esparru propioa. Hitzarmenak Madrilen negoziatuko lirateke, hitzarmen estatalek sektorekoak ordezkatuko lituzketelarik. Soldata urriagoak izango lituzketen hitzarmenak, lan-eskubideen inguruan berme gutxiago emanez. Negoziazioaren egungo egitura goitik behera aldatzen da honela.

Egunetik egunera gero eta kezkagarriagoa da lan-munduan dagoen errealitatea. Euskal Herriko langileei erreforma bat bestearen ondoren inposatzen zaigu Madriletik. Denak norabide berean, patronalari botere gehiago ematea eta lan-baldintzak prekarizatzea.

Lan harremanen eredua zentralizatu edo/eta prekarizatzeko helburuarekin Madriletik ematen den edozein urratsek bere erantzuna izango du. Negoziazio kolektiboaren erreforma honela onartzen bada, beharrezkoa da erantzun indartsua; beste behin ere Euskal Herriko langileak kalera aterako gara.

Euskal Herriak negoziazio kolektiboa, lan-harremanak eta babes sozialeko esparru berria eraikitzea ahalbidetuko diguten tresna politiko eta juridikoak behar ditu.

Borrokan oinarritutako ekintza sindikal ereduaren bidez enpresei ematen zaizkien erraztasunak neutralizatuko ditugu, erreforma ezberdinen ondorio negatiboak ahalik eta txikienak izan daitezen langileentzat.

Euskal Herrian, 2010eko uztailaren 29an

 

URTEA PASA ONDOREN OPORRAK GOZATZEKO ESKUBIDEA

Bajan egoteagatik 2009ko oporrak oraindik gozatu gabe zeuzkan langile bati opor-egun horiek gozatzeko zuen eskubidea onartzeko eskakizun bat egin genion LABetik enpresari joan den otsailean.

Azkenaldian egoera honetan aurkitu diren langile batzuk Europatik datorren lege berriari eutsirik, opor-egun hauek gozatzeko aukera lortu dute, eta sententzia horietan izan du oinarria gure eskakizunak ere. CAFen ere bide hori ireki izana oso garrantzitsutzat baloratzen dugu.

Enpresarekin eginiko lehenengo hartu-emanetan ezezkoa jaso genuen eta gai hau bide juridikotik argitzeko hautua egin genuen. Azkenean, elkarrizketek aurrera jarraitu zuten eta enpresak langile honi oporrak gozatzeko aukera onartu dio eta Batzordeari proposamen bat egin dio aurrera begira horrelako egoerak nola argitu erabakitzeko.

  • Oporren aurretik baja hartuz gero: alta hartu ondoren, segidan oporrak gozatzeko aukera planteatzen du enpresak, baita hurrengo urtean gertatzen bada ere alta hori.

 

2009 urteko oporrak gozatu gabe dauden langileek egun horiek gozatzeko eskaria egin beharko lukete eta bere area edo departamentuko arduradunarekin adostu beharko ditu datak.

pdfkartela

 Beasain, 2010-07-14

 

METALGINTZA GIPUZKOA

Gipuzkoako metalgintzako langileek oso positiboki erantzun diote ELA eta LABek astebetean deitutako mobilizazioei

ELA eta LAB sindikatuok iritzi publikoari ezagutarazi nahi diogu gure iritzia Gipuzkoako metalgintza sektorean egin astebeteko mobilizazioez. Sektorean egin ditugun bost greba egunek metalurgian diharduten langileen partaidetza handia izan dute, oso argi adierazi dute langileek beren eskubideei murrizketa ekar diezaiekeen hitzarmenik ez dutela nahi. Hori dela eta, ADEGIri adierazi diogu negoziazio mahaia blokeatzeko estrategia bazter dezala eta bertara jo dezala akordioa lortzeko jarrerak hurbiltzeari bide emango dioten proposamenekin. Eskubideen murrizte-estrategiari eusteak sektoreari gatazka gehiago, greba eta mobilizazio berriak ekar diezazkioke bakarrik.

Egoera honen arduradunak ADEGI eta honen buruak dira; enpresaburu hauek izen deiturak dituzte. Mobilizazio kanpainaren bidez aipatutako horiek, langileriaren etsaiak direnak salatzen ari gara jendartean. Aste honetan enpresaburu hauen enpresa aurrean hainbat bilkura egin ditugu, informatzeko kotxe-karabanak egin ditugu eta propaganda banatu dugu enpresetan. Aipatu mobilizazioetan ehunka ordezkari jardun dira; horrek balorazio positiboa egitera garamatza eta indarberritu egiten gaitu, etorkizunean mobilizazio berriak egiteko.

Badakigu Gipuzkoako metalgintzako enpresari guztiek ez dutela bat egiten ADEGIk darabilen estrategiarekin, eta iraganean bezala, egun ere berriro eskatzen diegu, metalgintzan hitzarmen duina lor dezagun, bide berriak zabaltzeko inplikatu daitezen: hitzarmen berria lortzea guztion ardura da eta ADEGIk, bost egunetako greba aldia egin ondoren, sektorean hobetze proposamenak egiteari uko egiten badio, mobilizazio gogorragoak egingo ditugu; egoeraren ardura ADEGIren buruen izango da, ez beste inorena.

ELAk eta LABek erakutsi dugu metalgintzako langile gehienek sostengatu egiten gaituztela eta hauen eskubideen aldeko mobilizazio berriak antolatzeko gertu gaudela. Dena den, negoziatzeko prest ere bagaude. Egoera hau askatzeko, ADEGIri eskatzen diogu demagogiak bazter ditzala, aski ongi dakielako zertaz ari garen, abiapuntu gisa, egungo hitzarmena hartuz negoziatzeaz hitz egiten dugunean. ADEGI gertu balego, ELA eta LAB gertu geundeke negoziazioan aurrera egin asmoz mugimenduak egiteko. Aitzitik, ADEGIk harrotasun horrekin iraungo balu, hura izango litzateke datozen hiletan biziko dugu egoera gatazkatsuaren eta sektoreari ekarriko dizkion ondorio kaltegarrien arduradun bakarra.

Donostian, 2010eko uztailaren 16an

 

Udalbiltza aske!

caf01

 

LABek dei egiten du Udalbiltzaren alde larunbateak Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera

Hasi da Madrilen, Audientzia Nazionalean, Udalbitza auziko epaiketa. Lerro hauen bidez, lehenik, geure elkartasuna helarazi nahi diegu inputatuak dauden 21 euskal herritarrei.

Euskal Herriko lehen Instituzio naziolaren aurkako erasoa kategebi bat gehiago da, Madrildik herri honen aurka jarritako estrategiaren baitan. Batasunaren legez kanporatzea, gazte erakundeen aurkako prozesuak, 1898 makrosumarioa, edota Egunkaria Auzia... Amaierarik gabeko eraso andanaren ostean, orain, 7 urte luze eta gero, Udalbiltzako hautetsi eta langile ohien aurkako epaiketa iritsi da.

Espainiako Auzitegi Nazionalak martxan jarritako auzibidea irmoki salatu eta auzipetu guztien absoluzioa eskatzen du LABek. Udalbitza auzia Euskal Herriaren aurkako eraso larria izan zen eta da. Euskal Herritarron aurkakoa,Euskal langileriaren kontrakoa.

Beraz, larunbat honetan Bilbon egingo den manifestazioari atxikimendua adierazten diogu LABetik, eta deia luzatzen diogu Euskal langileriari, Euskal herritar orori, bertan parte hartzeko.

 

Donostian, 2010eko uztailaren 15ean

 

BAI UDALBILTZARI, BAI EUSKAL HERRIARI!!!

UdalbiltzaUDALBILTZA, Euskal Herriko Udal eta Udal hautetsien Biltzarra da. 1999ko irailaren 18an, Euskal Herria osatzen duten zazpi lurraldeetako ia 1.800 hautetsik, Bilboko Euskalduna Jauregian bildurik sortu zen.

Egun hartan, UDALBILTZA izeneko Instituzio Nazionala sortzeaz gain, bost helburu hauek zehaztu eta onartu ziren:

  1. Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea.
  2. Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzeari laguntza ematea.
  3. Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea.
  4. Herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea.
  5. Nazioartean Euskal Herria nazio berezkoa eta desberdindua dela adieraztea.

Ordutik aurrera, UDALBILTZAK egitasmo ugari gauzatu ditu: Nazio Eztabaida Gunea sortzeko proposamena, Euskal Herriaren Eskubideen Karta idaztea, etab. Lan hauek delitu ez izan arren, 2.003ko apirilaren 29an, Espainiar Entzutegi Nazionaleko epaile den Baltasar Garzonek aginduta, Espainiako Poliziak, Udalbiltzak Astigarragan, Iruñean eta Bilbon zituen egoitzak miatu eta prezintatu zituen, UDALBITZAko hautetsi eta langileak, atxilotuz.

Ordutik 7 urte igaro dira, eta epaiketa uztailaren 15ean hasiko da. Bertan instituzioa bera epaitzeaz gain, 22 pertsona prozesatzen dira; horietako bat CAFeko lankidea den Urko Irastorzarentzat 10 urteko kartzela zigorra eskatzen da.

Honen aurrean, LAB-CAF Sail sindikaletik diogu:

  • Uztailak 15, Osteguna, arratsaldean bilkurak herrietan.
  • Uztailak 17, Larunbata, 17:30etan:  MANIFA BILBON

pdf BAI UDALBILTZARI, BAI EUSKAL HERRIARI!!!

 

EGITURAK TAILERRA

Apirilak 28 “lan osasunaren nazioarteko eguna” aitzaki hartuta, CAFeko Prebentzio Ordezkariok, batzar lokalizatuak burutu genituen enpresa guzian  lan taldeak dauden  tailerretan. Batzar hauen helburua 2008an martxan jarri ziren lan-talde hauen aurkezpena egitea zen.

Batzar hauetan, tailerrean jorratutako gaiak eta pendiente zeuden gaiak aipatu ziren eta langileei hitza eman zitzaien beren iritzia agertzeko.

Egituratako tailerrean langileek egin zuten balantzea ezkorra izan zen, bertan lan osasuneko bete behar asko ez zirela betetzen aipatzen zutelarik:

 

pdfinforme hau 2010-07-12  lan segurtasun eta osasun batzorde nagusiko bileran entregatuta

informe entregado  el 2010-07-12 en la  reunión  del comité general de seguridad y salud laboral 

Apirilak 28

Apirilak 28ko astean (Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna) burutu ziren batzar lokalizatuetako ondorioak.

Conclusiones de las asanbleas localizadas celebradas en la semana del 28 abril (Dia internacional salud laboral)

 

pdfTAILERRETAKO BATZARRETAN ATERA ZIREN GAI GUZIETATIK, KONPONTZEKO LEHENTASUNA DUTENAK

CUESTIONES URGENTES A RESOLVER PLANTEADAS EN LAS ASAMBLEAS DE TALLERES:

 

METALGINTZA GIPUZKOA

GIPUZKOAKO METALGINTZAN MOBILIZAZIO ASTEA

Aurreko astean Gipuzkoako metalgintzan mobilizazio berriak iragarri genituen, sektoreak bizi duen egoera ezagutzera emateko. Hain zuzen ere gaur, astelehena, mobilizazio horietan lehena izan da Bergaran, Miguel Lazpiur, Confebask-eko presidentearen enpresa aurrean. ELA eta LABeko 200 delegatu inguru elkartu dira bertan, metaleko hitzarmen duin bat aldarrikatu eta erantzuleei interpelazio zuzena egiteko asmoz, izan ere, abian jarritako ekimen hauen baitan izen-abizenak jarriko zaizkie metalgintzako langileon lan baldintzen aurkako estrategiaren arduradun nagusiei, gaurkoan egin den moduan.

Aste honetako hurrengo ekimenak hauek dira:

2010-07-12

 


NEGOZIAZIORIK EZ BADAGO GATAZKA AREAGOTU EGINGO DA GIPUZKOAKO METALGINTZAN

Uztailaren 12tik 16ra ELA eta LABek hainbat ekimen egingo ditugu egoeraren gaineko gogoeta jendarteratzeko

Metalgintzako sektorean egin diren 4 greba egunak (5 egun, greba orokorra ere kontutan hartzen badugu) langileon partetik babes zabala jaso dutela ezin uka daiteke (ADEGI komunikabideen aurrean bestelako irudia ematen saiatu arren). Beraz, Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak, mobilizazio hauen arrakasta onartu eta aurrera begira benetako negoziazio bati heldu beharko dio, akordio duin bat lortze aldera. ADEGIk, horrela egin ezean (hau da, enpresaburuen plataformak jasotzen dituen lan baldintzen murrizketak modu tematian defendatzen jarraituz gero), badaki metalgintzako enpresetan gatazka areagotu egingo dela. info +

2010eko uztailaren 9an

 

MANIFESTAZIO NAZIONALA

LABek euskal langileriari, euskal herritarrei dei egiten die larunbatean Donostian Nazioa gara, autodeterminazioa lelopean egingo den manifestazioan parte hartzera

10

LAB sindikatuak bere atxikimendua adierazi nahi die larunbat honetan, uztailak 10, Euskal Herrian zein Catalunyan autodeterminazioaren alde deitutako bi manifestazioei.

Nazioa gara, autodeterminazioa. Nolastres decidim, som una nació. Lelo bi, aldarrikapen bera, erabakitzeko eskubidea, nazio izaeraren aitortza. Catalunyar Estatutaren aurkako sententziarekin Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren izaera begibistan geratu da beste behin. Burujabetzaren, autodeterminazioaren, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriek ez dute tokirik Espainiar konstituzioan, eta ukazioaren bidetik, eskubideon aldarrikapena isilarazi nahi digute bai Euskal Herrian, bai Catalunyan. Hara hor paradoxa, eskubideen berme izan beharko lukeen zuzenbide estatua bera, eskubide zapaltzaile; ez da berria, Espainiak duen kultura demokratikoaren adibide bat gehiago baizik.

Herrien Europan geure tokia nahi dugu, nazio gisa, aurretik Eskozia, Irlanda edota Groenlandia bezalako herrialdeek urratutako bideari jarraiki. Ukazioen gainetik, herri, nazio horiek abiarazitako bidea geldiezina da, horretan ziur gaude; orain, eragile politiko, sozial eta sindikaloi, bakoitzari bere esparruan lan egitea dagokigu, bidean jarri dizkiguten eta jarriko dizkiguten zangotraba guztiak gainditzeko. Gaur gaurkoz beharrezkoak ditugun aldaketa ekonomiko eta sozialak gauzatzeko aldaketa politikoak behar ditugu, eta aldaketa horiek erabakitzeko eskubidearen aitortza behar dugu euskal herritarrok.

Ausardiaz eta erantzukizunez jokatzeko unea da, eragileen arteko elkarlanean sakonduz, aurrerapausoak emateko garaia. Geure eskubideen aitortza eskatzen dugu, geure hitza eta erabakia errespetatzea, izan bagaren hori guk geuk libreki definitu eta eraikitzeko eskubidea, nazio gisa, subjektu gisa, geure erabakien jabe eta erantzule bakar moduan.

Zentzu horretan, hitzordu bikoitza dugu larunbatean, Donostian bata eta Bartzelonan bestea. Herritarrei, langileriari dei egiten diegu manifestazioekin bat egiten eta aldarrikapena lau haizetara zabaltzeko, nazioa garelako, autodeterminazioa!

Euskal Herrian, 2010eko uztailaren 8an

 

 

ELAk eta LABek eten egin dute Osalanen zuten parte hartzea

ELAk eta LABek Osalanen zuten parte hartzea etetea erabaki dute, honako arrazoiak direla eta:

  1. Eusko Jaurlaritzak batertu egin du lan-osasunaren arloan zinezko politikarik egiteko aukera. Laneko istripu eta gaixotasunen benetako zergatiei, hots, enplegu- eta lan-baldintzei, ez die ekin nahi, horrela patronalaren interesen aurka jo beharko bailuke (prekarietatea, kontrolik gabeko azpikontratazioa eta arau bihurtutako aldi baterako enplegua borrokatuz). Ondorioz, erakundeek ez dute aintzat hartzen gai honetan gertatzen diren arauhausteak behatu, kontrolatu eta zigortzeko betebeharra: ez Lan agintzaritzak, ez Lan-ikuskaritzak, ezta Osalanek ere.
  2. Osalan erakunde burokratizatu eta ezgauza bihurtu da; soilik patronalaren esanetara dago, eta bere egitekoak betetzeko adina bitartekorik ez dauka. 2010ean bere aurrekontua aurreko urtearekiko %43 jaitsiko da. Murrizketa eskandaluzkoa da, berez aurrekontua barregarria baitzen, BPGaren %0,02ra ere iristen ez zelarik. Politikarik ez, eta ezertarako balio ez duen propagandaz estali nahi dute gabezia.
  3. Osalango Kontseilu Nagusia antzezpen formal hutsa da (organo honek besteak beste erakundearen urteko aurrekontuak onartzen ditu). Batzordean ematen den informazioa ez da nahikoa, ez osoa, eta zenbait punturen inguruko datuak ezkutatzen dira (ikuskaritzari, arauhauste-aktei edota zigorren zenbatekoari buruzkoak...). Bilerak gero eta okerrago joan dira; gehiengo sindikalak egindako galdera eta eskariak erantzunik gabe geratu dira. info +

2010eko uztailaren 5ean

 

METALA GIPUZKOA

Gatazka gainditzeko prestutasuna adierazi eta negoziatzera eser dadin dei egin dio LABen Adegiri

Lau egunez sektorean greba arrakastatsuak burutzeko gaitasuna izan dugu, eta greben emaitza oso ona izan da. Adegiri argi utzi diogu metaleko langileek ez dutela beraien lan baldintza eta soldatetan atzerapausorik onartuko.

Ziur gaude Adegik ere bere irakasgaiak atera dituela, nahiz eta formalki ez duen bere jarrera aldatu.

Jarrera aldaketarik ez dago, beraz, herrialdeko hitzarmenaren alde borrokan jarraitu behar da eta horregatik manifestazioa egin dugu gaur Eibarren, Adegiko lehendakaria den Eduardo Zubiaurreren enpresa atariraino.

Langileok borrokarako dugun tresnarik nagusiena greba da eta egoerak horrela jarraitzen badu greba berriak etorriko dira, oporren aurretik edota oporren ondoren. Borrokaldia hitzarmen duin batekin bukatuko da.

LABen ikuspegitik, grebak bestelako mobilizazio eredu batzuekin uztartu behar dira eta gaurko konzentrazio honek gogoeta horri erantzuten dio.

Egoeraren arduradun nagusienak direnek izen abizenak dituzte. Nagusiena Zubiaurre bera. Sektorean egiten diren grebek enpresari guztiei berdin eragiten diete, guztiei min berdina egiten diete, guztiek ordaintzen dute kostu berdina baina erantzukizuna ez da berdina. Jakitun gara enpresari guztiak ez datozela bat Adegiren jarrerarekin eta zatiketak daudela.

Adegik egindako proposamenak eskubide gutxiago izango dituen hitzarmen berri bat indarrean jartzea zuen helburu, orain arteko negoziazio kolektibo eredua auzitan jarriz.

LABetik esan izan dugu oinarria egungo hitzarmena dela. Hortik behera ez dago negoziaziorik eta negoziazioa egotekotan egungo hitzarmena hobetzearen parametroetan izango da. testu osoa +

Industriako enpresen %65a, itxita
29 greba

Hamarna milaka langilek hartu du parte manifestazioetan Gaurko deituta zegoen grebak oihartzun handia izan du Hego Euskal Herriko sektore eta enpresetan. Horrek esan nahi du EAE mailan greba orokor handi bat izan dela, eta Nafarroan emaitza zabala lortu duela.

Greba egin duen enpresa kopurua eta lanuztea zenbatekoa izan den kontutan izanik, greba orokorrak arrakasta izan du sektore honetan.

Izan den lanuzte mailari buruzko informazioa ERANSKINean zehaztu dugu; EAEko 50etik gora langile duten enpresen zerrenda bat jaso dugu, lantoki bakoitzean zenbateko lanuztea izan den adieraziz.

Enpresa guztien artean, %30etik gorako lanuztea %81,25ean izan da. Bestalde, jarraipen txikiagoa izan da enpresen %13,75ean.

Eranskinak dioen legez, erabateko lanuztea -%70etik gorakoa- 311 enpresatan izan da, hots, enpresen %64,79an.

Greba %30etik gora egin den enpresa industrialak 79 dira, %16,46.

Lanuztea oso txikia izan da edo eguneroko jarduera bete dute 66 enpresatan (%13,75).

Informazio hau egiteko unean 24 enpresaren berririk ez daukagu (%5).

Nafarroan lanuztea erabatekoa izan da hainbat enpresatan; eragina oso handia izan da Sakanan eta Erkidegoko iparraldean. Iruñerrian eta honen inguruko industrian grebak nahikoa oihartzun izan du, eta grebari emandako babesa ikusteko moduan adierazi dute langileek.

Bestalde, ehundaka enpresa txiki eta ertainetan ere lanuztea erabatekoa izan da; horrek deitutako grebari langileek eman dioten erantzun orokorra nabarmendu du.

Beraz, industria-sektoreko datuak ikusirik, grebak oihartzun handia izan du, eta jarraipena orokorra izan da. Hau ez da harritzekoa, kontutan izanik industrian jasaten direla krisi egoeraren ondoriorik larrienak, eta ugazabek lantegi hauetan egiten dutela xantaiarik gordinena.

ZERBITZU PRIBATUAK

Grebak zerbitzu-sektorean ere eragin oso handia izan du.

Hain zuzen, merkataritzan langileen gehiengoak egin du greba. Oihalgintza eta elikagaietako saltoki ezagunenetan greba ia erabatekoa izan da. Adibidez, Inditex taldean (Zara, Bershka, Masimo Dutti, Pull and Bear, Oysho, etab.); H & Mn, Marionnaud lurrindegietan, eta elikagai dendetan (Sabeco, Lidl, Dia, BM).

Hainbat saltoki handi (Olaberriko eta Oiartzungo Carrefour, Alcampo, Abadiñoko Hiper Eroski) itxita egon da.

Denda txikietan eta ostalaritzan grebaren jarraipena aski zabala izan da. Nabarmentzekoa da lanuztea ia erabatekoa izan dela Gipuzkoan Kaleetako eta eraikin zein lokalen garbitasun zerbitzuetan lanuztea oso handia izan da, kirol-zerbitzu eta hainbat hiritako TAOan bezalaxe.

Finantza-sektorean, berriz, grebak eragin partziala izan du; ez da lanegun normala izan, eta banketxe eta kutxetako bulego asko itxita egon da.

Nafarroan elikagaien industriako sektorean langileen gehiengoak bat egin du lanuztearekin. Tuterako udaleko azpikontratek greba egin dute.

Merkataritzan ere jarraipen

zabala izan du grebak.

ZERBITZU PUBLIKOAK

Toki- eta Foru-administrazioan lanuztea handia izan da, batik bat udal gehienetan.

Aipatzeko modukoak dira, besteak beste, Tolosa, Ordizia, Beasain, Legazpi, Hernani, Usurbil, Bergara, Hondarribia, Pasaia, Oiartzun eta Zarautz, Gipuzkoan; Durango, Gernika, Galdakao, Urduña, Erandio, Leioa eta Muskiz, Bizkaian, eta Agurain eta Dulantzi, Araban; oro har Arabako lautadan lanuztea erabatekoa izan da. Ezkerraldeko udal handietan (Barakaldo, Santurtzi edo Portugalete), lanuztea nabarmena izan da.

Hiriburuetako udaletan grebak oihartzun handia izan du; Gasteiz eta Donostian, %60etik gora, eta Bilbon, %70ekoa. Aldundietan, berriz, jarraipena txikiagoa izan da, baina Arabako eta Bizkaiko gizarte-ekintza erakundeetan (IFBS eta IFAS) lanuztea erabatekoa izan da, eta gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira eman.

Gizarte-zerbitzuen sektorean aipatzekoak dira adinekoen egoitzak; hauetan aurrez egindako batzarretan bozketak lanuztearen aldekoak izan ziren, eta gaur hala ikusi da; oro har gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira izan. Honako egoitzak nabarmen ditzakegu: Aldakonea, eta Villa Sacramento Donostian; San Jose Ordizian eta Iurreamendi Tolosan; Ariznavarra Gasteizen, Nafarroa eguneko zentroa Zornotzan eta Caser Bilbon, Loramendi Erandion eta Gurena egoitza Derion.

EAEko administrazio orokorrean, berriz, lanuztea zabala izan da, %55 inguru.

EAEko Justizia administrazioan grebak jarraipen desberdina lortu du; Gipuzkoa da aipagarria, %75etik gora; horrek epaitegietako jarduera normalari eragin dio.

Grebak Osakidetzako esparru guztietan izan du eragina, bai ospitaleetan, bai lehen arretako zentroetan ere; esan beharra dago, halere, esparru honetako langileen %80tik gora dagoela gutxieneko zerbitzuak ematera behartuta.

Nafarroan, lanuztea arlo publikoan zabala izan da; greba partziala egin dute Nafarroako Gobernuan (Administrazio orokorra), Osasunbidean, Gizarte-Ekintza, Kirol eta Gazteriaren Institutu nafarrean, Larrialdietan, INAPen... Tokiko administrazioan, udal askotan egin da greba partziala, batik bat Iruñerrian, Sakanan eta Nafarroako iparraldean.

Irakaskuntzan, ikastetxe publikoetan, ikastoletan eta gizarte-ekimeneko eskoletan ikasturtea amaituta dago, baina nabarmen dezakegu sektoreko langile askok eta askok hartu duela parte lau hiriburuetako mobilizazioetan. Bestalde, EHUn lanuzteak erantzun handia izan du; ia eskaini den zerbitzu bakarra, azterketetarako gutxieneko zerbitzuak. Haurreskoletan lanuztea oso handia izan da, langileen %80 inguruk jarraitu baitute.

Garraioen sektorean gutxieneko zerbitzuak bete dira. Trenbideetako bidaiarien garraioan, EuskoTrenen, tranbietan eta Bilboko Metroan lanuztearen jarraipena handia izan da. Errepideko bidaiarien garraioan ere jarraipena handia izan da, eta gutxieneko zerbitzuak normaltasunez bete dira, gehiegizkoak agindu diren arren. Salgaien garraioan grebak babes garrantzitsua izan du.

Bilboko eta Pasaiako portuetan lanuztea izan da nagusi, eta oinarrizko zerbitzuak besterik ez dira eman.

Eraikuntzan, grebak obra handietan eragin du, batik bat Gipuzkoan; grebaren eragina desberdina izan da, baina garrantzitsua, Bizkaia, Araba eta Nafarroan. Gainera, porlanaren industria eta hormigoi ekoizle eta banatzaileetan greba nagusi izan da (Lemona Industrial, Añorga eta Arrigorriagako Financiera y Minera, Portland Valderrivas, Hormigones Lazkano, Altuna y Uria, Hormigones Azkune...).

Energia-gaien produkzio eta banaketa sektorean, Petronorreko findegian greba egin da eta gasolindegietan erantzuna desberdina izan da.

Komunikabideetan, prentsa idatzian grebarekin bat egin dute Garak, Berriak, hainbat eskualdetako HITZA egunkariek, baita Deia eta Diario Vasco egunkarietako errotatibek ere. Ikus-entzunezko hedabideetan gutxieneko zerbitzuak eman ditu EITB taldeak (ETB, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Radio Vitoria...), eta lanuzteak eragina izan du hainbat irratitan.

Aipagarria da ere politikako eta gizarteko sektore eta talde ugarik deialdi honi eman dioten babesa.

Azkenik, esan beharra dago hamarna milaka langilek hartu duela parte eguerdian Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Bilbon izan diren manifestazioetan. Jende gehien Bilbon elkartu da; berton hitz egin dute greba deitu zuten sindikatuetako buruzagiek. 

Bilbo, 2010eko ekainaren 29a

 

 


ENPRESA BAI EZ TXURI NULO
ARTEKA BAI
AUTOWANG BAI
CADINOX 40 2
C.A.F 929 257 55 9
CALCOSA 8 2 0
CARREFUR 49 10 4 0
CASA ECEIZA BAI
CENIA BAI
ECHESA 77 19 2 0
EMUSI BAI
GH 63 8 5 0
INDAR 350 70 19 9
INOXIMEK BAI
IRUR. IKASTOLA BAI
JASO Itsasondo 72 17 6 0
KATEA BAI
LANTIER 20 5 1 0
MAN 13 4 1 0
RES. ORDIZIA BAI
SAM BAI
T. EITZA BAI
VOITH 36 11 2 0
YURRAMENDI BAI
ZIZUR UDALA BAI

5:00 PIKETEAK, Beasaingo anbulategitik.
9:00 PIKETEAK Komertzioetara, Beasaingo anbulategitik.
11:15 DONOSTIAN MANIFESTAZIOA, Anoeta futbol zelaitik.
18:00 MANIFESTAZIOA, Beasaingo Udaletxetik

 

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

2010-06-23an ERREFORMA LABORALAREN  gehiengo Sindikalak deitutako GREBA OROKORRERAKO deialdiaren inguruan burututako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza eman da:

BAI

929

EZ

257

ZURIAK

55

BALIOGABEAK

9

DENERA

1250

Emaitza hauen ondorioz EKAINAK 29anGREBA OROKORRA.

 

OHARRA:

Beasain, 2010-06-24

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Enpresa Batzordeak dei egiten die langile guztiei, BILTEGI ZAHARREAN datorren ASTEAZKENA hilak 23, goizeko 10:00etan (goizeko errelebo eta lanaldi normala dutenei) eta 14:00etan (arratsaldeko eta gaueko errelebokoei) egingo diren ASANBLADETARA.

GAI ZERRENDA

Oharrak:

2010-06-21

 

06

20Metaleko langileok sektoreko hitzarmenaren alde borroka eredugarria burutu dugu. Lau egunez greba arrakastatsuak izan dira eta milaka langile mobilizatu dira.

Ekainaren 29a ez dago borroka horretatik isolatua. Lan erreformaren aurka kalera ateratzea sektoreko hitzarmenaren aldeko borrokan jarraitzea ere bada. Krisia hasi zenetik hartu diren neurrietatik, bakar bat ere ez da izan langileen mesedetan. Murrizketak bata bestearen atzetik etorri dira eta gehiago etorriko dira. Langileok sortu ez dugun krisiaren ondorioak pairatzen ari gara.

Lan legedia eta instituzioetatik burutzen diren politika publikoak erabat kapitalaren mesedetan izaten ari dira azken urte luzeetan. Botere politikoa erabatlerrokatu da botere ekonomikoaren alde. Patronalak gobernu desberdinen aldetik paregabeko laguntza du eta berriro euren neurrira eginiko erreforma onartuko dute.

PDFAteratako kartela

EKAINAK 29 GREBA OROKORRA

greba

 

Milaka langilek bat egin dugu gaur euskal gehiengo sindikalak deitutako manifestazio deialdiarekin. "¡No más recortes! Euskal langileok gure etorkizunaren jabe" lelopean, espainiar estatuak iragarri berri dituen murrizketen kontra eta marko propio baten aldeko aldarrikapenarekin irten gara Bilboko kaleetara.

 

Ekitaldiaren amaieran LAB eta ELAko idazkari nagusiek, euskal gehiengo sindikalaren izenean, murrizketei aurre egiteko ekainaren 29an Hego Euskal Herrian izango den GREBA OROKORRA iragarri dute.

 

 

 

 

OSALAN

JAURLARITZAK OSALANGO AURREKONTUA %43 MURRIZTUKO DU

Gaur Osalango Batzorde Orokorra bildu da, eta berriro geratu da agerian Jaurlaritza honek laneko segurtasun eta osasunari dagokionez egiten duen kudeaketa ezin okerragoa. Argi geratu da baita ere Jaurlaritzak CCOO eta UGTren lagunatza daukala nahi duen guztirako.

ELA eta LABek bereziki bi puntu nabarmendu nahi ditugu.

1.- Jaurlaritzak Osalanen aurrekontu erreala %43 murriztuko du 2009 ekitaldiarekiko. Hasieran onartu zen aurrekontuaren arabera %8,6ko jaitsiera aurreikusita bazegoen ere, gaurko bileran gobernuak murrizketa berriak jakinarazi ditu, 4,5 milioitik gorakoak izan daitezkenak. Honek suposatuko du azkenean aurrekontua 2009koa baino %43 txikiagoa izango dela. info+

GIPUZKOAKO METALA

%85eko jarraipenarekin, greba egun arrakastatsua gaur ere Gipuzkoako metalgintzan

LAB eta ELA sindikatuok deituta, Gipuzkoako metalgintzan hirugarren greba eguna ari da izaten gaur, eta LABetik oso positiboki baloratazen dugu izaten ari den jarraipena. Langileek emandako erantzuna handia izan da, baieztatu dezakegu sektorearen %85ak bat egin duela grebarekin. Datu hori are eta positiboagoa da kontuan izanik gaurko eta biharko greba deialdiak LAB eta ELA sindikatuok bakarrik egin ditugula.

Langileek bikain erantzun dute, berriro, neurri atzerakoiekin inongo hitzarmenik ez dutela nahi agerian utziz. Hirugarren aldiz esan dezakegu sektorea gelditu dugula. Mobilizazioak oso jendetsuak izan dira ere eta horrek erakusten digu langileen eskubideen defentsan ondo dihardugula.

Honekin nahikoa izan beharko luke ADEGIk bere jarrera aldatzeko eta, askotan eskatu diogun bezala, neurri atzerakoiak kendu eta egungo hitzarmena abiapuntutzat harturik benetako negoziazioari ekiteko.

ADEGIk ez badu bere jarrera aldatzen mobilizazioekin jarraitu beharko dugu, Gipuzkoako metalgintzako langileentzako hitzarmen duina lortu arte. Norabide horretan, biharko greba gaurkoa bezain arrakastatsua izango delakoan gaude. Biharkoan manifestazio bakarra egingo dugu: Donostian, 11:30ean, Bulebarretik abiatuta.

Donostian, 2010eko ekainaren 10an

 

METAL GIPUZKOA

LABen balorazioa, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazioan atzo izandako bileraren gainean

Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazioan, gaur CRLen izandako bilera egin eta gero, LABek egiten duen balorazioa hauxe da:

CCOOk, deitzailea izanda, ez du inongo proposamenik ekarri, bere interbentzioa ADEGIri negoziatzeko jarrera duen eta proposamenik bazeukan galdetzera zuzendu da batez ere. Guretzat CCOOk arduragabekeriaz jokatu du sektorean deiturik dauden greba egunen aurrean.

ADEGIk, bere aldetik, negoziatzeko borondatea badaukala esan eta gero, soldata ez izoztea onartuko lukeela edo lanaldia 58 orduz gehitzea baino ordu kopuru gitxiago onartuko lukeela esanda, beste neurri atzerakoiak mantentzen dituela argi eta garbi utzi du.

Horren aurrean atsedenaldi bat eskatuta, saiatu gara sindikatu guztien artean adosten ADEGIri eskatzea bere proposamena zehaztuta eta idatziz ekar dezala, baina CCOOentzat nahikoa izan da ADEGIk ahoz esandakoarekin. Hala eta guztiz ere, bilerara bueltaturik, ADEGIri eskatu diogu bere negoziazio borondate hori plataforma idatziriko batean islatzea eta ezezko borobila eman digu. Ez dagoela prest inongo proposamen zehatzik egiteko edo agian hurrengo bileraren batean.

LAB sindikatuarentzat bileran gertatutakoa oso larria da. Jokoan dagoena hitzarmenaren existentzia bera da eta negoziazioan gauden aldeen jarrera gero eta garbiago azaltzen ari dira:

ADEGI, berriro ere, sindikatuak eta langileak engainatzen saiatu da ematearena eginez ezer eman gabe, blokeoa mantenduz. Grebak indargabetzeko asmoarekin joko zikina egiten ari da.

CCOO eta UGT, arduragabekeri haundiz jokatuz, ez dute ADEGIri aurre egin nahi, ez dute konfrontatu nahi. CCOO greban izandako gure indarrez baliatu da abantaila ateratzen saiatzeko eta, orain, patronalaren mesedetan kokatzen da. Espero dezagun greba indargatzeko saiakerarik ez egitea enpresetan, espero dezagun langilen etorkizunarekin ez jokatzea bere interesen gauzatzeko. Langileen interesen alde egin beharreko momentu hontan LABek ez du onartuko sindikatu hauek kontran egitea. Berriro ere, galdetu behar dugu: Zer aldatu da ADEGIren jarreran? Non ireki da negoziatzeko aukera?

Berriro ere, blokeo hau gainditzeko eta ADEGI, negoziazioan egungo hitzarmena abiapuntu moduan onartzeko mobilizazioen beharra baino ez dugu ikusten eta, horregaitik, aurreko bi greba egunetan erantzun paregabea errepikatuz datozen bi egunetan parte hartzera gonbidatzen ditugu Gipuzkoako metaleko langileak.

Donostian, 2010eko ekainaren 8an

 

EKAINAK 12 MANIFESTAZIOA BILBON

EUSKAL LANGILEOK GEURE ETORKIZUNAREN JABE
¡Basta ya de recortes! 32

Euskal gehiengo sindikalak prentsaurrekoa eskaini du gaur datorren ekainaren 12an burutuko den manifestantaldian parte hartzearen garrantzia azpimarratuz. Espainiar estatuak krisiaren aurrean jarri nahi dituzten neurriei aurre egin behar zaiela adierazi dute; denak langileon kaltetan eta patronalaren mesedetan eginak baitaude: "batetik publikoa murriztea merkatu pribatuaren mesedetan, eta beraz, merkatuaren jabe direnen mesedetan eta bestetik, langileon eskubide sozial eta laboralak murriztea, langilerian eskubide gutxiago patronalaren beti botere gehiago dela jakinik".

Honekin batera langileok politikak aldatzea behar dugula adierazi dute, horretarako hori ziurtatuko duen marko berria ezinbesteko dugula aipatu dutelarik. "Partidu politikoei dei egiten diegu langileon egoeraren aurrean konpromisoak bereganatu ditzaten, iniziatiba har dezaten langileon eskubideak ziurtatuko dituzten politikak bultzatzeko, politika horiek hemen finkatu eta erabaki daitezen markoa bultzatzeko."


  · CARTEL 12 de JUNIO pdf
  · LECTURA DE LA MAYORÍA SINDICAL VASCA pdf

2010/06/07


GIPUZKOAKO METALGINTZAKO LANGILEEK LAN EGITEARI UTZI DIO BERRIRO GAURKO EGUNEAN
20

Gaur -ekainak 4- bigarren greba-eguna izan da Gipuzkoako Metalgintzan, eta joan den asteko egun gogoangarria berriz ikusteko aukera izan dugu. %90etik gora batzordedun enpresek eta %85etik gora ETEek (Pyme) egin dute greba.

Gaur ere manifestazio ugari egin dira hainbat herritan, besteak beste, Beasainen, Azpeitian, Errenterian, Bergaran eta Hernanin. Horietan guztietan metal arloko milaka langile ikusi ahal izan dira.

Metaleko langileek berriro erakutsi dute ez daudela prest eskubide murrizketa gehiago onartzeko. Langileen erabateko erantzun hori ikusita, ADEGIri zuhur jokatzeko eskatzen diogu, eta baita -oraingo hitzarmena oinarri hartuz- hitzarmen berri eta duin bat negoziatzeko ahaleginak egiteko ere.

Errealitateari bizkarra ematen dion patronala, probokazioa ezaugarritzat hartzen duen patronala kaltegarria da Gipuzkoako industriarako. Gipuzkoako enpresen errealitatearen aurrean ez-ikusiarena egiten dutela egiaztatzeko, begiratu besterik ez dago lehen greba-egunari buruz egin duten balioespena. Gipuzkoako enpresetan itxierak ugari-ugariak izan ziren, eta ADEGIk "porrot" gisa jo du deialdia. Oraingo honetan ELA eta LAB ADEGIk zer esango duen zain gaude, ea berriz barregarri geratzen den begien bistakoa denari uko eginez.

ADEGIk ez dio utzi gu zirikatzeari, ez baitu aldatu bere eskakizunetako bat ere: urteko lanaldia luzatu, indarraldia, aurrera-eragina, soldata-jaitsierak, eta negoziazio-mahaia geldirik utzi. Horregatik, ez dugu beste biderik mobilizazioa eta borroka baino.

Horrela ulertu dute metaleko langile gehienek, eta horregatik datorren asteko bi greba-egunak arrakastatsuak izango dira, maiatzaren 28ko lanuztea eta gaurkoa arrakastatsuak izan diren bezalaxe. Espero dugu Gipuzkoako enpresarien artean sen ona nagusitzea, gutxienezko maila batean baino ez bada ere, eta berriz negoziatzeari benetan ekitea, orain arteko irmotasuna alde batera utzita.

Patronalak bere horretan jarraituz gero, Gipuzkoako metalgintzako langileak kalera aterako dira berriz ere ekainaren 10ean eta 11n.

2010/06/04

 

EKAINAK 5ean Denok Anaitasunara

GAURDANIK ERABAKI DEZAGUN! LABen Nazio Biltzarraren Adierazpena

01Euskal Herrian bizi dugun egoera politiko eta sozialak eragile politiko, sindikal eta sozialen gogoeta sosegatu bezain sakona eskatzen du, euskal nazioaren garapenaren bidean gehiengo sozial langilearen interesak bermatuko dituzten egiturazko neurriak kokatze aldera.

Eredu neoliberal kapitalistak eta patriarkalak bultzatzen duen jokabide espekulatzaile eta esplotatzaileak krisi ekonomiko larria sortu du. Horren ondorioz, langabeziak neurri gabe egin du gora, langile eta herri eskubideen higatze nabarmena ematen ari da, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak gero eta gehiago zabalduz eta krisiaren faktura herri sektoreen bizkar utzi nahi dute.

Gobernuen hipokrisiak ez du mugarik. Krisiaren eragileek Gobernuen laguntza ekonomikoa jaso dute, altxor publikotik ordaindua eta ekonomia kontrolatzeko eta esplotatzeko eredu bera lehenera ekartzeko xedearekin. Halaber, finantza entitate handiek eta multinazionalek diru kopuru erraldoiak irabaziz eta aldi berean "legeztatutako" paradisu fiskalen bidez zerga ordainketa saihestuz jarraitzen dute. Testuinguru horretan, langileoi "ahalegin kolektiboa" eta "gerrikoa estutu" beharraz azaltzen digute soldata, pentsio eta eskubide sozio-laboralen murrizketa. Esan bezala, mugarik gabeko itxurakeria. info+

Euskal Herrian, 2010eko ekainaren 1ean

 

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Eskirolik EZ!!!

Pasa den ostiralean, maiatzak 28, metaleko hitzarmenaren grebaren barnean, beti bezala,enpresaren ateetan kontzentratu ginen, balizko eskiroleei asanbladan erabakitakoa errespetatzeko eskatzeko. Goizean zehar eta konkretuki titulatudunen autobusetik jendea jaisterakoan eta hor kontzentraturik geunden jendearen aurrean pasatzerakoan ahozko enfrentamenduez gain ukalondo-kada nahiz bultzakadak egon ziren enpresako arduradun baten partetik. Enpresak egoera hau magnifikatu nahi izan du, ez dakigu ze asmoz.

Komitetik  hor geunden langileei gure babes osoa emateaz gain, eskirolen jarrera salatu nahiko genuke. Langileon batzarrean ateratako emaitzak (285 ezezko eta 1098 baiezko) ez errespetatzeaz gain, mobilizazioetan parte hartzen hari ginen langileon aurka oldartu zirelako.

Eskirol hauek guztiak, hausnarketa batzuk egitera ere gonbidatu nahiko genituzke:

Komitetik  Metaleko hitzarmenean gure aurretik borrokatu duten langile jenerazioei zor diegun errespetuarengatik, gure etorkizuna eta gerora etorriko diren langileei utziko diegun etorkizuna bermatze aldera borrokatzen jarraituko dugu.

Hainbat titulatuk, jarrera indibidualistaz interes kolektiboei erreparatu gabe, norbereen interesei bakarrik erreparatuz  daramaten eskirol jarrera salatzen segituko dugu. 

Bestalde, berriro ere, langile guztioi antolatzen diren pikete informatiboetara etorri eta parte hartzeko deia luzatu nahiko genizueke.

 


Beasain, 2010.06.03

 

METALGINTZAKO HITZARMENAREN ALDEKO II.GREBA eguna CAFen eta GIPUZKOA OSOAN

EKAINAK 04 OSTIRALA

OHARRAK:
Enpresa batzordetik batzarrean erabakitakoa errespetatua izan dadin eskatzen dugu eta dauden ekintza ezberdinetan parte hartzera deitzen dizuegu
                        

 

Beasain, 2010-06-01

 

Jarraipena ia erabatekoa izanda, balorazio oso positiboa egiten du LAB sindikatuak

istorikotzat jotzen dugu LABetik.

Metalgintzako langileek argi eta garbi utzi dute neurri atzerakoirik gabeko hitzarmena nahi dutela eta prest daudela horren alde borrakatzeko datozen egunetan ere. LABetik galdera egiten diogu ADEGIri ea prest dagoen neurri atzerakoiak erretiratuz sektoreko langileen etorkizuna bermatuko lukeen hitzarmena ohiko parametrotan negoziatzeko.

Txalotzekoa da langileek hitzarmenaren aldeko eman duten erantzuna; ADEGIk jarrera aldatuko ez balu hurrengo greba egunetan ere gogo eta grina berbera mantentzera animatzen ditugu.

Jokoan dagoena hitzarmenaren existentzia bera izanik, langileen batasuna lortu eta gero, CCOO eta UGT sindikatuei hitarmenaren defentsaren aldeko behar bezalako gogoeta egin dezatela eskatzen diegu.

LAB sindikatutik ADEGiri mezu bat luzatu nahi diogu, hau da, Gipuzkoako metaleko langileek emandako erantzuna eta euren etorkizuna defendatzeko erakutsi duten gogoa kontutan har dezala. bideoa

Euskal Herrian, 2010eko maiatzaren 28an

 

Grebara atxikitzen diren beste enpresak


METALGINTZAKO GREBAKO DATUAK
ENPRESA BAI EZ TXURIAK  NULOAK
GKM 96 13    
GH 65 16 2 1
ARRANO 9 1  
STO 29 3 3  
JASO IZAL 34 9 2  
CAF 1098 285  
T. KEREJETA BAI  
LETAG 24 7  
INDAR 402 35 29 5
ROJO Y ZALDUA BAI  
T. EITZA 8 0  
ALUMINOX 14 6 1  
OLABE 12 1  
ESTANDA 120 6 2  
JASO ITSAS.  BAI  
T.T.YURRE 15 1 1  
T. JUAN LASA BAI  
BELLOTA BAI  
LANTIER 18 4 2  
ECHESA 89 7 3 1
GUIBE BAI      
EMUSI BAI      
PASABAN BAI      
CIE BAI      


CAFeko langileok batzarrean erabaki dugu maiatzaren 28an, ekainaren 4an eta 10-11n greba egingo dugula.
 
Gaur, CAFeko tailer guztiak eta Goierriko enpresa gehienak ari dira greba egiten.

Zu ere CAFeko langilea zara, eta batzarretan hartutako erabakiek plantillari eragiten digute. Ez da bidezkoa interesatzen zaigunean batzarrean hartutako erabakiei jaramonik ez egitea. Ados al zaude jarrera horrekin? Greba egunean lanera joateko erabakiak ez du kolektiboen arteko desberdintasuna sakondu besterik egiten.

Baliteke ingeniaria izateagatik eta, agian, aldi baterako langilea izategatik, lanera etortzera behartuta zaudela pentsatzea, baina ez da hala. Zure eskubidea da greba egin ahal izatea, eta harekin ados egon ez arren ere, kolektiboaren erabakia errespetatzea, demokratikoki hartutakoa izan baita.

ERRESPETATU BATZARRAREN ERABAKIA
DEFENDATU GREBA EGITEKO ZURE ESKUBIDEA
DEFENDATU CAF-EKO LANGILEEN KOLEKTIBOKO KIDE IZATEKO ESKUBIDEA

METALEKO HITZARMENA DEFENDATZEKO
Hilak 28, GREBA CAFen

 

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

2010-05-25ean GIPUZKOAKO METALEKO HITZARMENAREN DEFENTSAN 4 GREBA-EGUN proposatuz batzarretan burututako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza eman da:

BAI

1098

EZ

285

ZURIAK

62

BALIOGABEAK

0

DENETARA

1445

 

OHARRAK

Emaitza hauen ondorioz hurrengo egun hauetan GREBA izango da CAF enpresan

 

Beasain, 2010-05-26



ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Enpresa Batzordeak dei egiten die langile guztiei, ohizko lekuan (MANTENIMENDUKO ZENTRALEAN) datorren MAIATZAK 25, ASTEARTEA, goizeko 10:00etan (goizeko errelebo eta lanaldi normala dutenei) eta 14:00etan (arratsaldeko eta gaueko errelebokoei) egingo diren ASANBLADETARA.

GAI ZERRENDA:

Oharrak:

Beasainen, 2010eko maiatzaren  20a

 

BASES ZABALA JASOTZEN ARI DA
GIPUZKOAKO METALGINTZAN DEITUTAKO GREBA DEIALDIAK

20

ELA eta LAB sindikatuek Gipuzkoako METALGINTZAn maiatzaren 28rako egindako greba deialdia jasotzen ari den atxikimenduen berri emateko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Donostian. Bertan, grebarekin bat egingo duten enpresen zerrenda luzatu eta jasotako babesa oso zabala dela adierazi dute. Gogoratu dute ere, aste honetan izandako negoziazio mahaiaren bederatzigarren bilerak ere ez duela aurrerapenik ekarri.

 

atxikimenduak pdf

ADEGIK, URTEETAN IRABAZITAKO ESKUBIDEAK MURRIZTU NAHI DITU

Metaleko hitzarmena negoziatzeko burutu diren orain arteko bileretan, Adegi patronalak berean jarraitzen du. Hasieratik mahai gainean jarri zuen plataforma atzerakoia mantentzen du, eta beraz, aurreko hitzarmenetan, urteetako borroketan langileok lortutako eskubideak desagerrarazi nahi ditu. 

Adegik aurkeztutako plataforman, orain arte jasota zeuden hainbat puntu kentzen ditu, eta besteak-beste puntu horietan oinarritzen gara CAFeko hitzarmen-paktua lortzeko garaitan. Hitzarmen probintzialetik puntu hauek murriztu edo desagertzen badira, CAFeko datozen urteetako hitzarmenak babesik gabe uztea suposatuko zuen. 

Harrigarria dirudien arren, Adegik beren proposamenarekin 2 aukera planteatzen ditu: bere plataforma atzerakoia negoziatu murrizketak onartuz edo ez berritu hitzarmen probintziala eta hiltzen utzi desagertzeraino. Ez du hitzarmena negoziatu nahi historikoki egin den moduan: hau da, aurreko hitzarmenaren gainean hobekuntzak eta proposamenak negoziatuz. Adegik nahi duena da, puntuak edo edukiak kendu, soldatak izoztu, lanaldia igo eta malgutasun edo flexibilidadean irabazi. Hori gutxi balitz, planteatzen dute sinatzen dena dagokion epealdirako bakarrik izango dela eta EZ dela luzatuko hurrengo negoziaketa burutu arte (orain arte egiten zen bezala).

Ohar honekin batera LABen egin dugun lantxo bat publikatzen dugu. Bertan orain artean Hitzarmen probintzialean jasotakoaren eta Adegik proposatzen duenaren arteko konparatibo bat egiten dugu. LAB sindikatuak egoera honi buruz egiten duen balorazioa ere publikatzen dugu.

Egoera honi erantzuteko LAB eta ELAk 4 egunetako greba konbokatu dute. UGTk bat egin du protesta hauekin eta CCOO oraindik ez da posizionatu, baina gonbitea luzaturik dauka borrokarekin bat egin eta horrela erantzun bateratu bat eman ahal izateko.

Kontziente gara azken hilabeteetan egin dugun esfortzua handia izan dela (kaleratzeen aurkako paroak, Arantxa lankidearen heriotza salatzeko burututako protesta eguna) baina beharrezkoa ikusten dugu Gipuzkoako metalurgiko guziekin bat egin eta patronalari aurre egitea. Hitzarmen probintziala zein gure CAFeko etorkizuneko hitzarmenak jokoan daude.

ADEGIri ERANTZUN BEHAR DIOGU:
MAIATZAK 28, EKAINAK 4,10 eta 11
DENOK GREBARA

Beasain,2010-05-21

 

BADAKIZU ADEGIk zer kendu nahi dizun?.pdf PDF
9 REUNION CONVENIO PROVINCIAL DEL METAL DE GIPUZKOA
ADEGI INSISTE EN BLOQUEAR LA NEGOCIACION

Hoy día 18 de mayo, a instancias de UGT, se ha realizado una nueva reunión de la Mesa del Convenio Provincial del Metal de Gipuzkoa, en la cual, se ha vuelto a constatar que ADEGI sigue manteniendo una posición radical de retroceso de las condiciones actuales del Convenio, insistiendo en plantear una negociación que implica un brutal recorte de derechos y la eliminación de la mayor parte del articulado.

Desde ELA y LAB, hemos vuelto a manifestar, nuestra intención de que se inicie una negociación basada en el respeto y mejora de las actuales y vigentes condiciones laborales. Pero la actitud prepotente de la representante de ADEGI en la reunión, ha vuelto a desaprovechar una oportunidad de desbloquear la negociación, al mantener e insistir en que las condiciones laborales de los trabajadores y trabajadoras guipuzcoanas se parezcan cada vez más a los del sudeste asiático.

La conclusión que ELA y LAB, sacamos de la reunión mantenida, es muy clara; no hay avances en la negociación, se mantiene el bloqueo por parte de ADEGI, dejando como único camino posible para la obtención de un Convenio digno, el de la movilización.

ELA y LAB, realízanos un llamamiento a todos y todas las metalúrgicas a secundar y participar activamente en los días de huelga convocados, así como en todas las movilizaciones que se irán realizando en estos días.

Desde ELA y LAB, ante la situación actual, consideramos muy importante la unidad sindical y entenderíamos incomprensible que algún sindicato abandonara la defensa del Convenio del Metal de Gipuzkoa.      <<prentsaurreko bideoa>>

Donostia, a 18 de mayo de 2010.

ELA-LAB

LAN ISTRIPUA

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Gure lankide Arantxa Mintegi Goikoetxearen heriotza dela eta, Batzordetik CAFeko langile guztiei gonbidapena egin nahi diegu Legorretako elkarte eta erakunde ugarik antolatuta Legorretan 19:00etan izango den kontzentrazioan parte har dezaten.

Hileta-elizkizuna 18:00etan izango da Legorretako Salbatore Deunaren parrokian.

Beasainen, 2010eko maitzaren 11an

 


Gaur emandako prentsaurrekoaren textua

2010/05AMORRUA eta IMPOTENTZIA,….. ez delako JUSTOA gertatu dena.

RABIA E IMPOTENCIA que canalizamos mediante este PARO de 24H en un ABRAZO SOLIDARIO para toda la familia de Arantxa.
Zuei denoi: lankide eta lagun, familia, guraso, arreba eta batez ere mutil lagun Xabiri eta 3 urteko IREBER semetxoari, bizi duzuen momentu gogor hauetan, BESARKADA bero-bero bat hemen bildu garen denon partetik.

Gertaera:

Goizeko 6.50ak aldera KE tailerraren parean, karretilloentzako gas hornidura deposituaren alboan gertatu da istripua. Maria Aranzazu Mintegui Goikoetxea CAFeko langilea bere lanpostura zihoala fabrikako karretillo batek harrapatu du.
Karretilloaren gidariak ez du langilea ikusi eta bertan harrapatu du.

Istripuaren analisia

Lehenbizi esan istripu honetan parte izan zuen karretilleroa, oso gaizki pasatzen ari dela, lur jota dagoela eta besarkada eta animoak hemendik berarentzat.

Istripua analizatu ondoren, ikusi dezakegu ze zirkunstantzi eman diren istrupua gertarazi dutenak. Ez gara zirkunstantzi horiek aipatzen hasiko…………(horretaz atestaduak, inspektoreen informek arduratuko dira).

Bai esan behar da, Istripua gertatu zen gunean ez dagoela oinezkoentzako zehazten duen biderik eta bertan karretillo mugimendua eta oinezkoen pasoa ohikoa dela.

Prebentzio Delegatuok behin baino gehiagotan salatu izan dugu Lan Osasuneko komiteetan, lanpostura joateko oinezkoentzako akzesoak zehaztu gabe-delimitatu gabe daudela.

Bukaera

Paroa eta gero LAN OSASUNEKO KOMITEA bilduko gara urgentzia moduan……..Bertan enpresarekin jorratuko dugu sortu den egoera.

CAFeko langileen izenean koroa eta telegrama bat bidali zaie familiari.

Irungo CAFeko lankideek ere 24 orduko protesta burutu dute.

Gaur 18.00 hileta izango da Legorretan eta ondoren 19.00 Legorretako hainbat eragileek deituta kontzentrazioa burutuko da herriko plazan.

Euskal Herrian lan istripuek eragindako 30 hildako daramatzagu 2010 honetan.
4 egunez behin langile bat hiltzen da. Estatistika gogorra. Azken urteetan mantentzen diren zorigaiztozko datuak dira. Lanpostu duin eta seguru bat errebindikatze aldera, borroka, errebindikazioa eta lana, langileoi beste biderik ez zaigu geratzen.

Osasuna!!

Beasain 2010-05-12

 


Gaur maiatzak 11, goizeko 7:00ak aldera, lan istripu bat gertatu da Beasaingo CAF lantegian. CAFeko langilea zen ARANTZA M. G. istripua izan du, eta istripuaren ondorioz bertan hil da. 

Istripua gertatu den modua:

Arantza, Biltegi Nagusiko bere lanpostura zihoala, “karretillo” edo “orgatila” batek harrapatu du. Honen ondorioz bertan zendu da. 

Prebentzio delegatuok eta mugikortasun batzordeko kideek esan nahi dugu askotan zenbait tailerretako oinezkoentzako sarbideen egoera salatuak izan direla.  

Gertakari larri honen aurrean, enpresa batzordeak urgentziazko asanblada batera deitu du goizeko 10etan. Egindako asanbladan 24 orduko lanuztea egitea erabaki da eta enpresako bulego orokorren aurrean kontzentrazio bat burutu da. Bihar goizeko 8:30etan sarrera nagusiaren aurrean egingo dugun kontzentrazio berri batetarako deialdia egin da baita ere. 

 Bestalde, oraindik zehaztu gabe dago baina, Legorretan bihar, funeralaren ondoren kontzentrazio bat egiteko asmoa agertu dute zenbait bertako eragile, udaletxeko babesarekin.

IRUNgo CAFeko LANGILEEK ere 24 orduko lanuztea egingo dute

Beasaingo CAFen izandako heriotz istripuaren aurrean, Irungo langileek erabaki dute Beasaingoekin bat eginez 24 orduko lanuztea egitea, gaur goizeko 10:00etatik bihar goizeko 10:00etara. Gertaeren harira LANGILE ASANBLADA egin dute gaur goizean eta bertan onartu dute enpresa batzordearen proposamena. Era berean, bihar goizean Beasainen egingo den elkarretaratzearekin bat egiten dute.

Hildako langilearen familiari eta Beasaingo lantegiko lankideei euren elkartasuna adierazi nahi diete Irungo CAFeko langileek.

Beasainen, 2010eko maitzaren 11an

BULEGO TEKNIKOAN (INGENIERITZA ETA TEKNOLOGIAN) AZPIKONTRATATUTAKO ORDUAK

20Industri politika denon ahoetan dabilen honetan, departamendu hauetako azpikontratazio datuak kaleratzea gatozkizue denok informatuak egon eta honen salaketa egin nahian.

Pasa den urtean sinatutako hitzarmenean, enpresak delineazioan  kontratazioak burutzeko bere konpromisoa agertu zuen eta honek 4 delineatzaile berriren kontratazioa ekarri du, gaur egun 86 dira, gara, lan horietan lanean gabiltzanak. Hau honela, sinatutako hitzarmenaren ondorioz delineatzaile kopurua mantentzea lortu da, egon diren sarrerak eta jubilatutako pertsona kopurua berdinak izan direlako. Ala ere,   arduraturik aztertzen ditugu azpikontratatzen diren ordu kopurua. Datu hauek, bulego teknikoan bertako langileak delineazioan burutzen den lanaren %32  bakarrik egiten dugula erakusten digute.

Azpikontratatutako orduak CAFek sortutako filialetan (%23) eta azpikontratazio enpresetan (%45) banatzen dira, salatzen hari garen emaitzak emanez:

LABetik honen salaketa egiteaz gain gure kezkak agertu nahi ditugu eta gure buruari behin baino gehiagotan egiten dizkiogun galderak kaleratu nahiko genituzke:

LABetik, berriro ere, bulego teknikoan delineatzaile lanetarako langile gehiago kontratatu eta Beasaingo lantegi osoko enpleguaren aldeko politika egin dezala eskatu nahiko genioke enpresari.

21

kartela PDF PDF

Beasain. 2010-05-07

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

2010-05-05ean MOBILIZAZIOAK BERTAN BEHERA gelditzeko proposatuz batzarretan burututako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza eman da:

BAI

949

EZ

111

ZURIAK

49

BALIOGABEAK

10

DENETARA

1119

OHARRAK:

Emaitza hauen ondorioz presio neurriak bertan behera gelditu dira.

 

 

Beasain, 2010-05-06

ASANBLADA

CAFeko LANGILEEK LANUZTEAK BERTAN BEHERA UZTEN DITUZTE, ENPRESAK KALERATUTAKO LANGILEAK BERRESKURATZEKO KONPROMISOA HARTU DUELAKO.

10

CAFeko langileek (Komitearen proposamenarekin bat eginez) aste honetako zeuden lanuzteak bertan behera uztea onartu dute batzarrean.

Batzarretako emaitzak:

Enpresak konpromisoa hartu du 42 langile kaleratuak 2011ko marxoa-uztaila tarte horretan berriro hartuko dituela.

CAFeko Komiteak balorazio positiboa egiten du langileek ia bi hilabeteko borroka honetan izan duten jarreragatik eta (manifestazio, lanuzte, suge, batzar, prentsaurreko, enkartelada, akanpada ....eta abarretan) izan duten parte hartze aktiboarengatik.

2010-05-05

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

09Gaurko batzarrean aurkeztu bezala enpresak gaur goizean agiri berri bat eman digu, idatzi honekin publikatzen duguna. Informazio honen arabera, enpresak 2011ko lan kargen inguruan aldaketak daude. Aldaketa hauek 35/40 langileen inkorporazioa ekarriko lukete.

Enpresa batzordearen eskariz, idatzizko barne dokumentu batean, enpresak bere konpromisoa aurkezten du kontratua berritu ez eta kaleratuak izan edo izango diren 42 langileak berreskuratzeko. info +

Beasain, 2010-05-04

 

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Enpresa Batzordeak dei egiten die langile guztiei, ohizko lekuan (MANTENIMENDUKO ZENTRALEAN) datorren maiatzak 05, ASTEAZKENA, goizeko 10:00etan (goizeko errelebo eta lanaldi normala dutenei) eta 14:00etan (arratsaldeko eta gaueko errelebokoei) egingo diren ASANBLADETARA.

GAI ZERRENDA:

Oharrak:

Beasainen, 2010eko maiatzaren  04a

KUTXAko Batzar Nagusia

03
Pasa den ostiralean Enpresa Batzordea eta CAFeko zenbait langile KUTXAko Batzar Nagusiaren aurrean elkarretaratze bat burutu genuen (KUTXAk CAFeko akzioen %20 du). Bertan KUTXAko batzar kideei orri bat banatu zitzaien, ondoan publikatzen duguna.

Aipagarria iruditzen zaigu, esku-orri hau Batzar-kide guztiek jaso zutela inongo eragozpenik jarri gabe, pertsona bat izan ezik, CAFeko zuzendaritzaren aldetik Gizarte Karteran ordezkaria den eta jubilatua dagoen Josetxo Arresek, hain zuzen ere. info +

 

Beasain, 2010-05-03

 

MAIATZAREN LEHENA
Milaka langile kalean LABek aldarrikatzen duen ALDAKETAren alde MAIATZAREN LEHENEAN

02

Maiatzaren lehena iruditan

Milaka langile atera dira Euskal Herriko kaleetara Maiatzaren Lehenean LABek aldarrikatzen duen aldaketaren alde. "Langileon borroka, aldaketaren indarra" lemapean eta patronalak eta gobernuek sortutako krisiaren errealidade ezberdinak kaleratzeko aurtengo maiatzaren lehena eskualdeka antolatu du LAB sindikatuak.

 

Donostian, 2010eko maiatzaren 2an

 

LAN-OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA

2010Apirilak 28 lan osasunaren nazioarteko eguna errebindikatuz, CAF-Beasaingo "Amiantorenei" monolitoaren aurrean omenaldi bilkura burutu dugu.

Bertan: CAFeko komiteko Prebentzio Delegatuok, Gipuzkoako ASVIAMIE (asociacion de victimas amianto de Euskadi) elkarteko kideak eta CAFen duela 15 egun hildako azken langilearen alabak (Oihana Benitok) hartu dugu parte. CAF Beasainen jada "ofizialki" 18 langile hil dira amiantoaren eraginez.

Ekitaldi honekin zabaldu nahi izan den mezua da "amiantoaren arazoak hor jarraitzen duela gaixoak eta heriotzak eraginez eta garaia dela, behingoz, bai enpresak zein administrazio ezberdinek, arazoak existitzen duela errekonozitu eta bai afektatuek, senideek zein sindikatuek eskatzen dituzten neurriak aplikatzen hasteko". CAFeko Prebentzio Delegatuok horretan dihardugu.

2010-04-28

 


LAN-OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA

2010/04/28

LAB SINDIKATUAREN IRITZIA URRIAREN 25A JAI-EGUN IZENDATZEAREN AURREAN

LABetik gure kontrakotasuna adierazi nahi dugu urriaren 25a jai-egun izendatzeagatik, honek dituen konnotazio politikoengatik eta euskal langileriaren sektore zabaletan sor lezakeen gaitzespenagatik.

Zentzugabekeria iruditzen zaigu Estatutua onartu zeneko eguna jai-egun izendatzea, berau bete ere egin ez denean. Neurri berean, onartezina iruditzen zaigu herri honen gehiengoak aldaketa politikoaren aldeko apustua egiten duenean Estatutua goraipatu nahi izatea. Erabat agortuta dagoen markoa, gehiengoaren gogoak inola ere asebetetzen ez dituena.

Lan-egutegi propio alternatiboa osatzea eskatzen dugu. Bertan, ez dute lekurik izango Estatu espainolak inposatutako jaiek ezta gaur Parlamentuak jai-egun moduan aldarrikatutako egunak.

2010/04/23

 

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

2010-04-22an EBENTUALEN KALERATZEAK gelditzeko proposatu diren presio neurrien inguruan burututako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza eman da:

Realizado el escrutinio de las votaciones llevadas a cabo en las asambleas en torno a la propuesta de medidas de presión para impedir que se echen a los y las eventuales, celebradas el 22-04-2010, han dado el siguiente resultado:

BAI

734

EZ

554

ZURIAK

97

BALIOGABEAK

5

DENETARA

1.390

OHARRAK:

Emaitza hauen ondorioz presio neurriak onartuak izan dira.

Con estos resultados las medidas de presión propuestas han sido aceptadas.

Arratsaldeko langileek lanaldiaren azken orduetan burutuko dituzte lanuzteak.  El relevo de tarde realizará los paros en las últimas horas de su jornada.

Gauekoek lanaldi hasieran edo amaieran, tailer bakoitzean egiten den ohitura jarraituz, lanuzteak burutuko dituzte. El personal de noche realizará los paros al inicio o final de la jornada según sea costumbre en el taller.

Beasain, 2010-04-23

 

2010eko ABERRI EGUNAren harira LABen adierazpena

Aberri Egunaren ospakizuna gure nazioaren egoeraren isla nagusia izan ohi da. Bere existentzia eta nortasuna ukatua, lurraldea zatitua eta etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea ezabatua duen herriak, derrigorrez Aberri Egunari izaera aldarrikatzailea eman behar dio, izan ere, ospakizun batetik haratago, egun hau nortasun baten adierazle da eta, batez ere, etorkizunean nazio bezala bizitzeko gogoaren erakusle.

Halaber, Aberri Eguna ospatzeko modua, bertan egingo dugun aldarrikapenari eusteko jarraian marraztu nahi dugun bidearen erakusgarri ere bada. Lankidetza izpirituz, alderdikerien gainetik eta herritarrengan gure herriaren eraikuntzarako zutoin berrien diseinua egiteko konfiantza jarriaz burutuko dugu aurtengoa. Horrek alderdi interesen aurretik nazioaren interesak jartzea esan nahi du. Horrek helburu komun nagusien inguruan desberdin pentsatzen dugun abertzaleen artean zubiak eraiki eta horiei lehentasuna ematea esan nahi du. Horrek, finean, independentziaren alde gauden herritar,guztien arteko aliantzaren bideari beldurrik gabe eta ilusio osoz ateak zabaltzen dizkiogula esan nahi du.

Euskal Herriak bere existentzia oztopatzen eta mugatzen duten egiturazko arazoei aurre egin behar die. Gure etorkizuna askatasunez erabakitzeko eskubidea eskuratu behar dugu. Erabaki politikoak, juridikoak, sozialak, ekonomikoak... gure bizitza kolektiboa baldintzatzen duten esparru guztietako erabakiak hartzeko eta gauzatzeko baliabideak eraiki behar ditugu. Euskal Herriak estatu propioa behar du, XXI. mendeko munduan geure izaeraz egoteko eta bizitzeko.

Baina koordenada orokor eta egiturazko horietaz gain, 2010eko Aberri Egunak berez du garrantzia. Hain zuzen ere, koordenada horiek errotik aldatzeko, azken hamarkada hauetan Euskal Herriari inposatu zaion ukazio eta zapalkuntza egoera gainditzeko atea zabaltzen hasi behar dugulako.

Aberri Egunaren hitzordua azken urteotako blokeo politikoa gainditzeko ahaleginean ari garen eragile politiko eta sozialek Euskal Herrian aldaketa politikoa gauzatzeko urrats berri bat egiteko abagune bezala baliatu behar dugu, Aberri Eguna abertzaleontzat erantzukizun unea baita, hots, gure herrian eta munduaren aurrean garen bezala agertzeko eta nazioak dituen erronkei herri gisa aurre egiteko moduaz gogoeta egiteko parada.

Blokeoa gainditzeko eta gatazka politikoa konponduz, aldaketa politikoa gauzatzeko Euskal Herriak prozesu demokratikoa eraiki eta burutu behar du. Eragileon erantzukizuna da konpromisoak hartzea eta urratsak egitea, herritarrei esku hartzeko aukerak eskaintzea. gehiago LAB orrian.

Euskal Herrian, 2010eko martxoaren 30ean


. DOKUMENTUA PDF FORMATUAN PDF

hitzarmen probintziala 2010 -5 orria5

LAB SINDIKATUAK GIPUZKOAKO METALEKO HITZARMENEAN BERE PARTE HARTZEA ETEN DU

Gaur, Martxoak 9an, LAB sindikatuak metaleko hitzarmenaren negoziazio mahaian, bere parte hartzea etetea erabaki du. Honek ez du esan nahi negoziazio prozesua  bertan behera uzten dugunik. Erabaki hau hartzeko arrazoi honako hauek dira:

  1. Aurreko bileretan adierazi dugun bezala, ADEGIk aurkeztu duen plataforma onartezina da, orain arte izan dugun metaleko hitzarmena goitik behera aldatu  eta ezerezean utzi nahi baitu.
  2. Negoziazio mahaia osatzen dugun sindikatu guztiok ADEGIri bere plataforma atzerakoia erretiratu dezala eskatu diogu eta negoziazioak aurrera jarrai dezan, gaur egungo hitzarmena abiapuntu izatea galdatu diogu.
  3. Ikusirik, ADEGIk negoziazio prozesua bere plataformatik abiatuta bideratu nahi duela, momentuz, LABek ez du ikusten akordiorako aukerarik. Akordiorik egotekotan gaur egungo hitzarmena abiapuntutzat hartuta izan beharko du.
  4. Gure aburuz, negoziazio mahaian jarraitzea, langileen interesei iruzur egitea eta ADEGIk aurkezturiko plataforma atzerakoiari zilegitasuna ematea da. Gogoratu behar dugu ADEGIk, Gipuzkoako metaleko langileek urtetako borrokaren poderioz lorturiko hainbat eskubide suntsitu nahi dituela langileen kalterako.
  5. Ez dugu ulertzen gainontzeko sindikatuen jarrera; ADEGIri bere plataforma erretiratzea eskatu eta aldi berean bere edukiak eztabaidatzen eta negoziatzen jarraitzea kontraesan bat dela deritzogu.

Hau guztia ikusirik, gainontzeko sindikatuei, negoziazio mahaiak suposatzen duen antzerkia bertan behera uzteko gonbita luzatzen diegu eta haatik,  ADEGIren jarrera inposatzaileari aurre egiteko mobilizazio egutegi adostu eta bateratua proposatzen dugu.
Bukatzeko, herrialdeko hitzarmenaren aldeko hautuan berresten gara eta metaleko langile guztiei burutuko ditugun mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen diegu.

GIPUZKOAKO HITZARMENAREN DEFENTSAN INPOSAKETARIK EZ!


Donostia, 2010eko Martxoak 10

HITZARMEN PROBINTZIALA 5 KARTELA PDF

Gipuzkoako Metalgintza Sektoreko hitzarmenaren negoziazioaren balantzea

Gaur egun Gipuzkoako Metalgintzako hitzarmena inoiz baino beharrezkotzat jotzen dugu eta LABek hitzarmen duin bat negoziatu nahi du, baina ADEGIren harrokeriak eta proposaturiko plataformak ez dute laguntzen helburu hori lortzen.

ADEGIk negoziazioko arau berriak inposatu nahi ditu, hau da, bakarrik bere plataformaren gaineko negoziazio eredua: lanaldia handitu, eskubideak murriztu, soldata bere horretan utzi, etab. ADEGIk nahi du bere plataforma atzerakoia onartzea eta sindikatuen plataformak paperontzira botatzea, aurreko negoziazioen parametroak hankaz gora jarriz.

LABek ez du ADEGIren txantaia onartuko eta erabateko negusikeriaz portatzen ari dela salatzen du.

Lau bilera egin ostean, mahaiaren egungo egoerak bereak eman dituela uste dugu eta hitzarmen duin bat izan nahi badugu, lehenengo eta behin, ADEGIk, bere harrokeria utziz eta plataforma atzerakoi hori erretiratuz, onartu beharko du adostasunerako dagoen aukera bakarra egungo hitzarmenetik abiatzea dela. Beraz, inposatu nahi dituen negoziazio parametroak aldatu behar dira eta egun dugun hitzarmena hartu behar da erreferentzia bezala negoziatzen hasteko.

Hortik behera, LABek ez du ezer adostuko, neurri atzerakoiak ez ditu onartuko ez soldatetan, ez lanaldian, ez eskubide sindikaletan, ez malgutasun handiagoan,... Neurri atzerakoietan ez dago akordiorako aukerarik eta negoziatzen hasteko ADEGIren plataforma ezin da oinarri moduan hartu ELAk, CCOOek eta UGTek egin duten moduan. Akordiorik egotekotan egungo hitzarmetik abiatuta lortuko da. Negoziazio hasiera honetan, negoziaziorako joku arauak normalizatu beharko dira eta, ondoren, hitzarmenaren balizko edukiez hitz egiten hasi.

ADEGI indartsu sentitzen da eta "ordago" handia bota digu sindikatuei, negoziazio mahai desberdinetara planteamendu berdina eramanez.

Egoera honek mobilizatzearen beharra agerian uzten du eta, zentzu honetan, elkarlan sindikala bilatuko dugu, edukietan eta burutu beharreko dinamika sindikalean LABekin bat egiten duten sindikatuekin.

Egoeraren irakurketa eta erabakiak hartzeko datorren astean delegatuen batzarra egingo dugu eta hartutako erabakien berri prentsaurreko bidez jakitera emango dugu.

Donostian, 2010eko martxoaren 5ean

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA
(Laguntzeko baimena)

Laguntzeko baimenari dagokionez, Berdintasun Batzordeak proposamena (Batzordearen izenean) egin zion Enpresari 2010/02/01ean. Hau jartzen zuen proposamen hark hitzez hitz:

“Haurdunaldian ekografiak egiteko, bikotekideari ekografia horiek egitera lagunduko dion langileak espezialistak emandako bolantearen zigilua eta kopia entregatzea nahikoa izango da; agiri horren bidez, adierazitako data horretan ekografia egitera benetan joan dela egiaztatu beharko da”.

Gaur, astelehena, hilak 1, Enpresak proposamen honi ezezkoa eman dio, Enpresako Hitzarmeneko testuak zehaztutakora mugatuko dela argudiatuta. Puntu hori aldatzeko beharrik ez duela ikusten adierazi du eta, gainera, laguntzeko behar hori justifikatzen duen dokumentua, baliozkoa izan dadin, mediku fakultatiboak, eta ez Ginekologia Zerbitzuak, sinatu behar duela jakinarazi digu.


NOTA DEL COMITÉ DE EMPRESA
(Licencia por acompañamiento)

Respecto a la licencia por acompañamiento, desde la Comisión de Igualdad se hizo una propuesta (por parte del comité) el 1/02/10, a la Empresa, que textualmente decía:

“Para los casos de la realización de ecografías durante el embarazo, será suficiente que el trabajador que acompañe a su compañera a dichas ecografías, presente el sello y una copia del volante del especialista, en el que se pueda demostrar, que efectivamente se ha acudido a la realización de la ecografía en la fecha que se indica”.

Hoy lunes dia 1, la Empresa ha rechazado esta propuesta, argumentando que se  ciñé al texto del pacto de empresa, y que no ve la necesidad de modificar tal punto,  trasladándonos además que, el documento que justifica la necesidad de acompañamiento, para que sea válido, ha de estar firmado por el facultativo/a médico/a, y no por el Servicio de Ginecologia

Beasain, 2010-03-02

 

kartela: ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA (Laguntzeko baimena) PDF

PRENTSA OHARRA

 

CAFeko eskaera zorroa 4.335,6 milioi eurokoa zen 2008ko abenduaren 31n. Egun indarrean dagoen zorroa kontuan izanda, horietatik % 55 nazioarteko merkatuko proiektuen ingurukoak dira.

TALDEKO DATU BATERATUAK

2009ko abenduaren 31n, negozio zifraren zenbateko garbia 1.258 milioi eurokoa da; hau da, 2008. urteko itxieran (kanpoko merkatuari zegokiona % 42koa zen) zegoen zenbatekoa baino 253 milioi euro gehiagokoa (% 25).

2009ko abenduko itxieran, EBITDA marjina 162,6 milioi eurokoa izan da. Beste era batera esanda, 2008ko abenduko itxierako zenbatekoa baino % 32 handiagoa izan da (ordukoa 123 milioi eurokoa zen).

Sozietate menderatzaileari esleitutako ekitaldiko irabazia 124,3 milioi eurokoa izan da 2009ko abenduaren 31n; hau da, 2008ko ekitaldiko esleitutako irabazia baino % 17,5 gehiagokoa. Hori dela eta, azken urteotan ikusi dugun hazteko joera sendotu egin dela esan dezakegu.

Gaur egun CAF lanean ari den proiektu nagusietako batzuk hauek dira: Izmirrerako (Turkia) aldiriko trenen unitateen hornikuntza; abiadura handiko eta zabalera aldakorreko AVR trenak RENFE enpresarentzat; Saudi Arabiarako eta Ipar Irlandarako trenak; aldiriko trenen unitateak eta metroa Brasilgo Sao Paulo hirirako; tranbia unitateak Zaragozarako; Antalya trena Turkian, Edinburgon eta Houston-en; FESURerako Bitrac tren makinen fabrikazioa; eta metroko unitateak hiri hauetarako: Mexiko DF, Istanbul, Aljer, Txileko Santiago, Madril, Erroma, Brusela eta New Delhi.

Azkenik, nabarmendu beharrekoak dira duela gutxi jakinarazi dituzten esleipen batzuk: metroko unitateak Mexiko DF eta Kolonbiako Medellin hirietarako; tranbiak eta 20 urteko iraupena izango duen fabrikaziorako eta mantentze lanetarako kontratua Belgrad hirirako; aldiriko trenen 36 unitate Brasilgo CPTM enpresarako (Companhia Paulista de Trens Metropolitanos). Azken horri esker, CAFek herrialde hartan duen presentzia sendotuko da.

2010eko otsailak 24

 

ADEGIK BERE PLATAFORMA EZARRI NAHI DIGU

Horren ondorioz, ADEGIK negoziazio mahaia uztera gonbidatu gaitu, beren proposamena onartu ez dugulako.

 

23/02/2010

 

kartela: ADEGIK BERE PLATAFORMA EZARRI NAHI DIGU PDF

 

ERRODAJEETAN AZPIKONTRATAZIOA

GurpilaAzken egun hauetan ikusi izan dugu enpresak nola erabakitzen duen hainbat lanen azpikontratazioa:

PARTIKULA MAGNETIKOEN INSTALAZIOA. Azpikontrata bateko pertsona bat ekartzen dute errelebo bat betetzeko. Instalazio honetan 300 ardatzeko atzerapena dago eman den planifikazio faltagatik.

ARDATZ, GURPIL ETA KOKRADURA EDO ENGANTXEETAKO PINTURA. Azpikontratatutako pertsona bat ekartzen dute noiz behinka lan hauek egiteko.

MADRILGO METROAREN 300 KROKADURA EDO ENGANTXEKO MUNTAIA. Informazio hau ofiziala ez den arren, jakin izan dugu KROKAGAILU edo ENGANTXE hauen muntai-lana Lazkaoko enpresa bati eman zaiola.

Aurreko 3 kasu hauetan Enpresa Batzordeak ez du lan hauen azpikontratazioari buruzko inongo informaziorik jaso. Modu honetan langileen ordezkariek informazio eta kontsultarako dugun eskubidea urratzen du enpresak.

Posible da antzeko kasu gehiago egotea enpresa barruan, baina oraingo honetan Errodajeetako Unitatean eman diren hauek azpimarratu nahi ditugu, hain zuzen ere, badirudielako Unitate honetan bertako arduradunek azpikontratazioen inguruan hartzen dituzten erabakiak enpresako zuzendaritzarekin konpartitu gabe hartzen dituztela. “Gehiegizko autonomia”  daukate bertako arduradunek horrelako erabakiak hartzeko?

Arduradun hauek jakin behar dute, gai hauen inguruan Hitzarmen Probintzialak eta CAFeko Enpresa Hitzarmenak jasotzen dituzten hainbat bete-behar daudela.

Nahiz eta arduradun hauetako batzuk berriak izan, CAFen azpikontratazioaren aurka eman den  borroka, borroka luzea dela jakin beharko lukete eta aipatutako azpikontratazio kasuak nekez onartuko direla,  azken batean, CAFen urteetan emandako borrokak errespetu bat merezi duelako.

Espero dugu zuzendaritzak jakingo duela gauzak behar diren tokian jartzen.  Aurrerantzean, behar den denborarekin eta behar den foroan planteatu behar dira gai hauek. Hau horrela ez bada,  gatazka sortarazten arituko dira.

Beasain, 2010-02-22

 

kartela: ERRODAJEETAN AZPIKONTRATAZIOAPDF

 

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA
(LAB eta ESKren aldeko botoekin, ELAn ezezko botoarekin eta CCOOen boto txuriarekin)

Astelehenean Guardia zibilak, berriro ere, beste 4 pertsona atxilotu zituen. Horien artean enpresako batzordeko kidea.
Enpresa batzordetik gure kezka plazaratu nahi dugu inkomunikazioaren babespean atxilotuei eman diezaieketen tratuaren inguruan.

BATZORDEAREN OHARRA inkomunikazioaren babespean atxilotuei eman diezaieketen tratuaren inguruan.PDF

NAZIO BILTZARRAk ohiko bilkuran onartutako ebazpena

LAB sindikatuaren Nazio Biltzarraren ohiko bilkura izan da Donostian. Bertan, lan harremanetarako euskal esparruaren aldarrikapenen eta Ezker Abertzalearen barne eztabaidak utzitako ondorioen gaineko ebazpena onartu da.

NAZIO BILTZARRAk ohiko bilkuran onartutako ebazpena PDF

 

hitzarmen probintziala 01 3

ADEGIK ETORKIZUNEKO LAN ERREFORMAREKIN BAT LETORKEEN HITZARMENA NAHI DU GIPUZKOAKO METALGINTZAN

Negoziazio mahaiaren hirugarren bilera egin ostean hori dugu baieztatzeko LABetik: Adegik, empresan malgutasun eta ahalmen handiagoa emango dion erabateko erreforma nahi du, langileen eskubideak eta sindikatuen zeregina murriztearen kontura.

GIPUZKOAKO HITZARMENA, ADEGIK ETORKIZUNEKO LAN ERREFORMAREKIN BAT NAHI DU PDF

 

Donostian, 2010eko otsailaren 16an

Manifestación para denunciar la situación de la negociación colectiva y la actitud de ADEGI

LAB se ha manifestado hoy en Donostia para denunciar la situación en la que se encuentra la negociación colectiva, así como la actitud de Adegi. Para ello las y los delegados de LAB han marchado, partiendo desde el Amara Plaza hasta la plaza Trinidad, donde Garbiñe Aranburu, Secretaria de la Federación de Industria, ha dado a conocer las reivindicaciones del sindicato y ha exigido responsabilidades.

El su intervención, entre otras cosas, Aranburu a recordado que la mayoría de los convenios de Gipuzkoa están sin renovar o toca negociarlos este año y viendo las propuestas de ADEGI presagia una negociación colectiva muy complicada por la nula voluntad que presentan. Ante esto reconoce que "no va a ser fácil, pero no vamos a dar por buena la estrategia de la patronal, Adegi en este caso. Lucharemos por unos convenios dignos, lucha y movilización, no nos dejan otra alternativa. Hay que confrontar con la patronal, mejorar en correlación de fuerzas y activar a las y los trabajadores en defensa de los convenios". +info

05/02/2010

 

hitzarmen probintziala 01 2

ADEGIK ESKUBIDEAK MURRIZTU NAHI DITU

kartela: ADEGIK ESKUBIDEAK MURRIZTU NAHI DITU.pdf pdf

ENPLEGU POLITIKA ETA LANGILEAK FINKO EGITEA

2009-2011 enpresa-itunaren enplegu-politikaren ondorioz langileak finko egiteko ereduek aldaketa txiki bat izan dute, txanda-kontratuaren lege-eskakizunak direla medio.

kartela: ENPLEGU POLITIKA ETA LANGILEAK FINKO EGITEA.pdf PDF

ESPAINIAKO GOBERNUAK IRAGARRI BERI DITUEN LANEKO ESKUBIDEEN ETA ESKUBIDE SOZIALEN MURRIZKETA DELA ETA, LABen BALORAZIOA

Espainiako Gobernuak erretiroa hartzeko adina 65 urtetik 67ra luzatzeko asmoa onartezina da, eta sindikatuok egiten ditugun eskakizunekiko guztiz aurkakoa, inolako justifikaziorik ez duena, ez ekonomiaren aldetikoa, ezta gizarte arlotik begiratuta ere.


kartela: LANEKO ESKUBIDEEN ETA ESKUBIDE SOZIALEN MURRIZKETA,LABen BALORAZIOA.pdf pdf

Nazioartetik Rafa Diezen askatasuna aldarrikatuz
Aste honetan Munduko Sindikatuen Federazioaren Europako Idazkaritzak aho batez ebazpena onartu du iazko urriaren 13tik espetxean den LABeko Idazkari Nagusi ohi Rafa Diezen kaleratzea eskatzeko. Agiri hau Europa guztiko hainbat hedabideri eta sindikaturi bidali zaio. info+
ETXEBIZITZA MAILEGUAK

2009-2011ko Enpresa Hitzarmenean onartutako etxebizitza-maileguak entregatu ditu enpresak.

Hitzarmen honek aurrekoekin alderatuta hobekuntza batzuk biltzen ditu:

kartela: ETXEBIZITZA MAILEGUAK PDF

SOLDATA TAULAK 2010

2009ko KPI-ak jakinarazi dituzte eta, ondorioz 2010eko soldata taulak kalkulatu ditugu.

2009an KPIak hauek izan dira:

GIPUZKOA BIZKAIA ARABA NAFARROA E.A.E. - C.A.V.
%0,8 %1,2 %0,8 %0,5 %1,00


Gure hitzarmenean E.A.E. - C.A.V.ko KPIa da aplikagarria eta ondorioz hau da igoera:

Bataz-besteko soldata masa 2009: 37.228,21€
igoera 2010: KPI + %2,2 (%45 lineala)

Igoera guztira: %3,2
Igoera portzentuala: %1,760

Igoera lineala: %1,4400 (387,17€)
Gratifikazioak: 74,46€ * 2

HONEN ONDORIOZ HAUEK DIRA TAULAK:

2010eko soldata taulak

 

2010 eko soldata taulak deskargatzeko hitzarmenean

 

hitzarmen probintziala 01 1

METALGINTZAKO GIPUZKOAKO HITZARMENAREN LEHENBIZIKO BILERAREN BALORAZIOA.

Kartela: METALGINTZAKO GIPUZKOAKO HITZARMENAREN LEHENBIZIKO BILERAREN BALORAZIOA. PDF
DELEGATUEN ASANBLADA DONOSTIAN
delegatuen asanblada
"Langileon indarrak bilduz aberastasuna banatu" info + LAB orrialdean
2010 EGUTEGIA NORMALA

2010 egutegia

 

2010 EGUTEGIA NORMALA.pdf pdf

EUSKARAREN EGUNA
ANDONI EGAÑA CAFen
egaña

HITZALDIA:
“Euskararen apustuak”

ABENDUAren 3an, OSTEGUNA
arratsaldeko 15:30etan

TXINDOKI Aretoan

Zatoz eta gozatu aukera honetaz!!

GAZTEEN KONTRAKO SAREKADA

konzentrazioa

 

 

 

Aste honetan izandako gazteen atxiloketak salatzeko (tartean CAFeko bi langileen senideak), LABeko sail sindikal deituta ordu bateko lanuzte-kontzentrazioa burutu dugu CAFeko langileok Beasaingo egoitzan.

GAZTEEN KONTRAKO SAREKADA

Asteartean gertatutako 34 gazte independentisten atxiloketak salatzeko (tartean gure bi lankideen alaba eta anaia daudelarik),... LANUZTEA SARRERA NAGUSIAN ELKARTUKO GARA

Kartela: 34 gazte independentisten atxiloketak lanuztea(2009-11-26).pdfpdf

GAZTEEN KONTRAKO SAREKADAREN AURREAN

Euskal gazteen kontra bart gauean burutu sarekada zabala salatu nahi dugu LAB sindikatutik, eta bertan atxilotuak izan diren gazteei gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu, lehenik eta behin. Askotan hitz egin eta kritikatu da gazteriaren ardura eskasa eta inplikazio falta jendartean, euren etorkizuna marrazten duten erabakietan. Gazte hauen konpromisoak erakusten du irakurketa horrek ñabardura asko behar dituela. LABetik euskal gazteek euren arazoen aurrean duten inplikazioa, egiten duten lan politiko eta soziala azpimarratu eta goraipatu nahi dugu operazio berri honen aurrean, eredu bat delako jendartearen aktibazioan eta parte hartzean gauzak aldatzeko bidea ikusten dugunontzat.

Independentziaren alde borroka egitea erabakitzen duten gazteen kriminalizazio estrategia zaharra da eta ondorio larri eta bortitzak izan ditu: ehunka gazte atxilotu eta espetxeratu dituzte, hamaika tortura salaketa ezagutu ditugu, gazte erakundeak legez kanporatu dituzte eta, orohar, euskal gazteriak bere burua antolatzeko duen gaitasuna zapuztea estrategia errepresiboaren helburu nagusietariko batean bihurtu dute.

Sarekada bat bestearen atzetik egiteak adierazten du ondoen errepresioan oinarritzen den bide honek ez duela bere helburua betetzea lortzen. Aitzitik, gazteak atxilotzen jarraitzen dute, hain zuzen ere, gazte askok eta askok antolatzen eta euren eskubideen alde borroka egiten jarraitzen dutelako, errepresioari aurre eginez, errepresioak hor jarraitzen baitu.

Atxiloketa hauek, baina, errepresioaren bidearen mugak erakusten dituzte, baita azken 30 urteetan Euskal Herrian indarrean dagoen markoaren porrota ere. 30 urte eta gero, belaunaldi berriek borroka egitearen beharra ikusten jarraitzen dute, marko honetan ez dituzte ikusten aseturik euren eskubide eta beharrak, finkatutako ereduan euren eskubideak benetan defendatzen direnik ere ikusten ez duten moduan.

Euskal Herrian ireki behar den ziklo politikoak ezinbestean begiratu behar die belaunaldi berriei, eta ezinbesteztekoa izango du belaunaldi horien ekarpena eta atxikimendua atzean utzi nahi dugun egoera politiko hau gainditu nahi badugu. Independentziaren alde borroka egiten duten gazteei Euskal Herrian egin behar den bidean parte hartzea eragotziz gazteriaren kontra ez ezik, guztion ahaleginez bultzatu behar ditugun aldaketen kontra ere egiten da.

Euskal Herriak aldaketak behar ditu, aldaketa politikoak, herriari hitza ematea eskatzen dutenak, demokratikoki bultzatu eta burutu behar diren aldaketak. Bide hori nagusitu behar delako eta bide hori zapuztea helburu duen erasoa delako, dei egiten diegu langileei azken operazio honen kontra mobilizatzera eta euskal gazte independentistek antolatzeko eta euren etorkizunaren alde borroka egiteko duten eskubidearen alde lan egitera.

Donostia 2009-11-24

 

Kartela: 34 gazte independentisten atxiloketak (2009-11-24).pdf pdf

mugikortasuna
enpresaren oharra

Idatzi honen bidez, langileei jakinarazten zaie ordutegi normalerako autobusen zerbitzua jarriko dela martxan astelehenetik, azaroaren 30etik aurrera, Beasaindik, Ordiziatik eta Lazkaotik.
Autobusen zerbitzu hori (2009-2011 urteetarako Enpresa Hitzarmenean adostutako akordioen ondorioa da) % 60an diruz ... info gehiago mugikortasun orrian.

Dekalogoa

Oraindik ez duzu sinatu?

Orain interneten bitartez ere badaukazu aukera krisia borrokatzeko 10 neurrien alde egin dezazun:

www.sinatudekalogoa.info

Gasteiz eta Iruñako Gobernuek zein Foru Aldundiek patronalaren menpe eta kapitalaren mesedetan burutzen dituzte euren politikak.
Hau errotik aldatzeko eta politika ekonomiko eta sozialak langileriaren eta jendartearen gehiengoaren alde burutu daitezen, SINATU!

Eredu ekonomiko eta sozial berri bat lortzea geure esku dago!

SINATU ETA PASATU!

ELA•LAB•ESK•STEE/EILAS•EHNE•HIRU

 

LANGILEEI OHARRA
2009-11-10an jangela urte osoan jartzearen inguruan burututako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza eman da:

BAI

364

EZ

575

ZURIAK

67

BALIOGABEAK

2

DENETARA

1.008

OHARRAK:

Emaitza hauen ondorioz, proposamena ez zaio enpresari helaraziko.


Beasain, 2009-11-11

 

AFILIATU BATZARRA

LAB-CAF Sail sindikalak, azaroak 5, OSTEGUNA, ARRATSALDEKO 15:30tan Goierriko lokalean burutuko den asanbladara dei egiten die afiliatu guztiei.

 

Merkatal informazioa

CAFek kontratu berri bat sinatu du. Serbiako BELGRADO hirirako 30 tranbia egingo ditu. Negozio zifra 69milioi eurokoa da. Tranbiak 3 urtetan entregatu beharko dira.

Tranbien %100 zoru baxukoak dira eta tranbia bakoitzak 5 kotxe ditu. Tranbia bakoitzak 242 bidaiari jasotzeko gaitasuna dauka. Unitatea direkzio bakarrekoa da eta 6 ate ditu alde batean. Energia pantografo bidez hartzen du (600Vcc) eta teknologia berritzaileena dauka zirkulazioan lagungarri izateko zein bidaiariei informatzeko.

Unitate hauek CAFek garatutako URBOS tranbietan oinarrituta daude, hau da, Bilbo, Sevilla, Málaga, Gasteiz, Antalya (turquía), Edimburgo, Zaragoza eta Houstoneko trenetan hartutako esperientziaz baliatu da.

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA
incineradora ARGI DAGO: GUTAZ BARRE EGITEN ARI DIRA.

ESTA CLARO:
SE ESTAN RIENDO DE NOSOTROS/AS. 
35.000 SINADURAK EZ DUTE BOST MINUTUKO EZTABAIDA ERE MEREZI.
35.000 FIRMAS NO MERECEN CINCO MINUTOS DE DISCUSION.SE ESTAN RIENDO DE NOSOTROS/AS.

Pasa den Martxoan, Enpresa Batzordeak, sindikatu guztion aldeko iritziarekin, Errausketaren Aurkako Herritarren Elkarteak aurrera eramaten are zen sinadura bilketa kanpaina babestu genuen. Kanpaina honetan 30.000 sinadura bildu nahi ziren. CAFen 498 sinadura bildu genituen. Ekimen honek, Eusko Jaurlaritzan, errausketaren sistema baztertuz, zaborraren kudeatzeko lege berri bat eztabaidatzea zuen helburu.

Herritar elkarte hauek, hilabete batzuetako borondatezko lan itzela egin ondoren, 35.000 sinadura biltzea lortu zuten, legeak eskatzen duena baino gehiago lortuz. Sinadurak aurkezterakoan, parlamentuko 3 alderdi nagusien erantzuna guztiz "demokratikoa" izan da: SINADURAK JASO BEZAIN PRONTO ZAKARRONTZIRA BOTA DITUZTE, gaiari buruz eztabaidatzeko aukera guziak itxiz.

¿HAU AL DA JAUNTXO HAUEK DEFENDITZEN DUTEN SISTEMA DEMOKRATIKOA?

Errausketa
El pasado mes de marzo el Comité de Empresa de CAF, con el apoyo de todos sindicatos, llevamos a cabo una recogida de firmas dentro de la campaña que las Asociaciones Ciudadanas Contra la Incineración estaban llevando adelante para conseguir 30.000 firmas. En CAF se recogieron 498 firmas. El objetivo de estas firmas era que se discutiera en el Parlamento Vasco una Ley sobre la Gestión de las Basuras que rechaza la Incineración como método para deshacernos de las mismas.

Estas asociaciones, después de meses de trabajo voluntario, consiguieron reunir y entregar 35.000 firmas que legalmente posibilitan que fuera discutida su propuesta. Pero la respuesta de los 3 partidos mayoritarios del parlamento ha sido del todo "democrática": SEGÚN LAS HAN RECOGIDO HAN IDO A LA PAPELERA, cerrando todas las puertas a un debate sobre el tema.

¿QUÉ TIPO DE DEMOCRACIA ES LA QUE DEFIENDEN ESTOS SEÑORES?

Beasain, 2009-11-04

 

 

BATZORDEAREN OHARRA

Euskal Gehiengo Sindikalak "HAMAR URRATS EREDU BERRI BATERAKO" aurrera eramaten ari den kanpainaren barruan, bertan aurkeztutako DEKALOGOAren aldeko milaka sinadura bildu nahi dira. CAFeko Enpresa Batzordeak (LAB, ELA eta ESKren gehiengoarekin) kanpaina honekin bat egin du, eta langile guztiak animatzen ditu bere sinadurarekin iniziatiba hau babestu dezaten, horretarako gertuen gertatzen zaien mahaira hurbilduz.

 

9:00 - 10:00

10:00 - 11:00

11:00 - 12:00

ASTEAZKENA 21

ELEKTRIKOA

PINTURA - TUBERIA

 

PROBAK

OSTEGUNA    22

6 -7 NABEAK

8 - 9 NABEAK

4. BULEGOAK

OSTIRALA      23

 

"E" NABEA + FORJA

 

MEKANIKOAK

 

MEKANIKOAK

 

ASTELEHENA 26

ALTZAIRUTEGIA + KR

6 - 7 NABEAK

8 - 9 NABEAK

ASTEARTEA   27

BULEGO ZAHARRAK

BULEGO BERRIAK

BULEGO BERRIAK

ASTEAZKENA 28

 

3. saileko NABE HANDIAK

3. saileko BOGIEK + PINTURA +MEK

OSTEGUNA    29 OSTIRALA      30

IBILITAKO LEKUETAN ERREPASOA EGINGO DA


Dentro de la campa?a que la Mayoría sindical de Euskal Herria esta llevando adelante con el lema "HAMAR URRATS EREDU BERRI BATERAKO", ahora se pretende recoger miles de firmas que den aval al DECALOGO de propuestas presentado.

El comité de Empresa de CAF (por mayoría de LAB, ELA y ESK) da su apoyo a esta campa?a y anima a todos y todas a acercarse a cualquiera de las mesas que se encuentren a su alrededor para apoyar con su firma esta iniciativa.

Beasainen, 2009-10-19

DEKALOGOA

dekalogoa


JAITSI DEKALOGOA PDF FORMATOAN (A3)

Jendetza ikaragarria
berria.info

Jendetza ikaragarria

ELAk, LABek, ESK-k, EILASek, EHNEk eta Hiruk egindako deiari erantzunez, milaka lagun batu dira Donostian manifestazioan berretsi dute sindikatuek. berria.info

gara.net

Marcha multitudinaria contra la operación policial en Donostia

Miles de personas han recorrido las calles de Donostia, en respuesta a la convocatoria de ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE e Hiru para protestar por la operación policial contra la izquierda abertzale. En nombre de los sindicatos, Munoz ha considerado "una buena noticia" el hecho de haber sido capaces de manifestarse "para pedir la libertad de los detenidos". gara.net

deia.com

Una marea humana clama que todos los derechos sean para todas las personas

MILES DE PERSONAS SECUNDARON LA MARCHA CONVOCADA POR LOS SINDICATOS ABERTZALES

Los dirigentes del PNV que acudieron a Donostia fueron increpados en varias ocasiones por los propios participantes. deia.com

 

eitb.com

Miles de personas se manifiestan en Donostia

Bajo el lema 'Askatasunaren alde. Eskubide guztiak guztiontzat', la marcha que cuenta con el apoyo de fuerzas nacionalistas, ha partido a las 17:00 horas del túnel de Ondarreta. eitb.com

Azken atxiloketak

Azken atxiloketak direla eta LABek deituta enkartelaratzea burutu da gaur eguardian Beasainen.

konzentrazioa


Enpresa Batzordeak CAFeko langile guztiei dei egiten die bihar "ASKATASUNAREN ALDE - ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT" leloarekin egingo den manifestazioan parte hartzera. enpresa batzordearen oharra PDF


ASKATASUNAREN ALDE - ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT

Hoy en rueda de prensa la mayoría sindical vasca ha reafirmado su compromiso con la solución democrática para el conflicto vasco y ha llamado a la clase trabajadora y a la ciudadania en general a la manifestación nacional convocada para el 17 de octubre en Donostia.

DECLARACIÓN DE LA MAYORÍA SINDICAL VASCA

informazio gehiago labsindikatua.org


 

Gehiengo sindikalak manifestaziora deitu du askatasun eta eskubideen alde


Deiarekin bat egin dute ezker abertzaleak Aralarrek, EAk, Lokarrik, AAMk, gazte independentistek eta Gazte Abertzaleek Manifestazioa Donostian izango da, bihar, 17:00etan, Antiguako tuneletik abiatuta

Ezker abertzalearen kontra egindako polizia operazioa ulertzeko modu bakarra dagoela uste dute ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek: Kezkatuta daude Espainiaren ikusita. Baina, gehiengo sindikala ez dago etsitzeko prest, eta berretsi dute. Konpromiso horri eutsiz, nazio manifestazioa antolatu dute biharko. Polizia operazioak puntu goria izan zuen hirian egingo dute manifestazioa, Donostian. 17:00etan abiatuko da Antiguako tuneletik, Askatasunaren alde, eskubide guztiak guztiontzat lelopean. informazio gehiago berria.info.

LAB sindikatuaren adierazpena Euskal Herrian 2009-10-14
Erasoen gainetik Euskal Herrian ALDAKETA

sarekada

SALAKETARAKO DEIALDIAK Bihar urriak 15: Elkarretaratzeak Hego Euskal Herriko hiriburuetako LABen egoitzetan eguerdiko 12.00etan

  1. Atzokoan berriro ere Garzon eta Rubalcabaren injerentzia eta erasoak izan dira albiste. Euskal Herria ukatzen dutenek eta euren estrategia ukazioaren gainean eraikia dutenek, errepresioaren bidez betikotu nahi dute gure Herrian bizi dugun errealitatea. Ezker abertzaleko militanteen jazarpena eta atxilotze indiskriminatuak dira berriro ere erabili dituzten tresnak. Halabeharrez lehenik eta behin, atzoko guztia salatu behar dugu eta, aldi berean, atxilotu guztiak askatzeko exijitzen dugu. Gure kezka eta elkartasuna agertu nahi ditugu guztiekiko
    Sarekada hau gure egoitzan burutu izana, Rafa Diez Usabiaga, LABeko idazkari nagusi ohia, eta Txelui Moreno LABeko kidea eraman izanak eraso hau LABen kontrako eraso ere bilakatzen du. Estatuaren bere errepresioan uneoro jauziak emateko prest dagoenaren erakusle.
    Baina batez ere, eraso hau, independentzia helburu duen bidean, urrats berriak ahalbidetu behar dituen estrategiaren kontrako eraso moduan kokatzen dugu.
  2. Euskal Herriak inposizioa eta ukazioa besterik ez du jasan urte luzeetan, eta ukazioaren ziklo hori da behingoz gainditu behar duguna aitortzan eta errespetuan oinarritutako ziklo politiko berria irekiz. Horixe dago jokoan eta horixe eskatzen dute euskal herritarrek: Euskal Herriaren aitortza eta errespetuaren ziklo politiko berria irekitzeko urrats sendo eta definitiboak ematea.
  3. Ziklo politiko berri hori irekitzeak eskaintza politikoak egitea, akordio politikoak eraikitzea eta apustu politiko argiak egitea eskatzen du. Ibilbide hori Euskal Herrian eta euskal eragile politiko eta sozialean artean egin behar dugu.
    Horregatik diogu atzoko eraso errepresiboak bide hori zapuztea duela helburu; hain zuzen ere bide horretan ezker abertzaleak egin ditzakeen eta egingo dituen eskaintza politikoak indargabetzea izan duelako helburu. Euskal Herria bere buruaren jabe izan nahi du eta horren beldur da Estatua, burujabetasun horren beldur. Eta Herri hau bide hori egiteko gai denez, bere buruaren jabe egiteko urratsak emateko gai denez, Estatuak ukazioa betikotzeko duen bitarteko bakarrarekin erantzun dio: errepresioa eta arduradun politikoen atxiloketarekin.
  4. Euskal langileontzat berebiziko garrantzia du Euskal Herrian aldaketa politikoak gauzatzeak. Langileok alternatiba estrategiko bat behar dugu enpresarien eta kapital interesen morroi hutsak bihurtzen gaituen gaurko eredu ekonomiko eta sozialaren aurrean. Alternatiba hori guk geuk sortu eta eraiki behar dugu, eta horretarako, ezinbestez, gure etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea errespetatua izango den ziklo politiko berria behar eta bultzatuko dugu.
  5. Gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea emango digun marko demokratikoa osatzeko aukera nahi dugu. Mugarik, injerentziarik eta biolentziarik gabe aldaketa politikoa gauzatzeko aukera izan behar du Euskal Herriak. Hori da LABen aburuz, gaur gaurkoz, euskal eragile politiko eta sozialen indarrak bilduz eraiki behar dugun eszenatokia. Atzoko erasoen gainetik, Estatuak jartzen dizkigun mugen gainetik.
  6. Kalera ateratzea eta bide horretan urratsak emateko borroka egitea. Hori da LABetik euskal langileei egiten diegun deialdia gaurkoan. Hurrengo egunotan izango diren mobilizazio orotan parte hartzera dei egiten dugu. Oraingoz: bihar LABeko 4 hiriburuetako egoitzen aurrean eguerdiko 12etan eta ostiralean eskualdez eskualde eta lantokietan antolatuko diren kontzentrazioetan.

 

Otegi, Diez eta Etxeberria atxilotuak, ezker abertzalearen aurkako erasoan

LAB sindikatuaren Donostiako egoitzan atxilotu dituzte Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxeberria, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez, Baltasar Garzon epilearen aginduz. Miren Zabaleta, Txelui Moreno, Amaia Esnal eta Ma?el Serra ere atxilotu dituzte, Iru?ean eta Hernanin; ezker abertzalearen zuzendaritza osatzea leporatzen diete.

Goizean goizetik Madrilera bidean dira atxilotuak. gehiago berria.info

ERRODAJEAK

SARRERA:

Errodajeetako merkatua krisiaren ondorioz moteldu egin da eta ondorioz lan kargak behera egiten ari dira azken aldian. 2009rako 48.000 gurpil eta 10.000 ardatz produzitu behar dira eta 2010erako momentuz eskaerak 30.000 gurpileko eta 4.500 ardatzekoak dira.

 

kartela: ERRODAJEAK (2009-10-02).pdf pdf

 

bestelako kartelak


PRESOAK. pdf pdf
errepresioa ez da bidea (berria 2009-10-14).gip
errepresioa ez da bidea (gara 2009-10-14).gip
LIZENTZIAK (18-09-2009).pdf pdf
JOSE BLANCO CAFen2009-09-16.pdf pdf
BRASILERA BIDAIAK (2009-09-03).pdf pdf
ZERBITZU_ENPRESAK_(2009-07-17).pdf pdf
ENPLEGUA(2009-07-13).pdf pdf
ETXEBIZITZA MAILEGUAK (2009-07-13).pdf pdf
65 ORDU (2008-07-07).pdf pdf