Ostegunero biltzen gara beste sindikatuekin Lan Osasunari dagozkion gaiak aztertu eta bideratzeko.
Apirilaren 5ean (asteartea), Evencio Descalzo Marcos CAFeko langile erretiratua hil zen amiantoa manipulatu izanaren ondorioz harrapatu zuen gaixotasunaren ondorioz. Duela gutxi CAF-Zaragozako lankide bat ere hil da 55 urte zituela. Horiekin, ofizialki aitortutako heriotzak 18 izan dira CAF Beasainen eta 30 CAF-Zaragozan, baina jakina da gehiago izan direla arrazoi horrengatik hil direnak.
CAFetik kanpoko datuak ez dira askoz ere pozgarriagoak. Gero eta gehiago dira gure inguruko enpresetan eragindakoen kasuak. Zoritxarrez, eragindakoen zerrendak handitzen jarraitzen du eta epe laburrean biktimen kopuruak gora egingo du.
Bien bitartean, eragindakoen senideek epaitegietara jo behar izaten dute, langileen gaitzak gaixotasun profesionaltzat jo ditzaten lortzeko eta, horretarako, enpresak auzitara eraman behar izan dituzte.
Europar Batasuneko estatuen artean Espainia da amiantoa manipulatu izanagatik hartutako gaitzak gaixotasun profesionaltzat automatikoki jotzen ez dituen herrialde bakanetako bat. Eragina jasan dutenei eta haien familiei epaitegietara jo beharrik izan gabe konpentsazio funtsa ezarrita dute, egoera nolabait arindu ahal izateko.
Batzordetik dei egin nahi diegu iraganean amiantoa manipulatu zuten guztiei, eraginak jasan dituztenen senideek hala eskatuta deklaratzera joan daitezen; hau da, biktimei lagundu ahal izateko lekuko izatea onartzea eskatzen diegu.
Amaitzeko, Enpresa Batzordea CAFen amiantoaren ondorioz gertatzen ari diren heriotzen aurrean jarduera protokoloa lantzen ari dela aurreratu nahi dugu.
Beasain 2011-04-07
Apirilak 28 “lan osasunaren nazioarteko eguna” aitzaki hartuta, CAFeko Prebentzio Ordezkariok, batzar lokalizatuak burutu genituen enpresa guzian lan taldeak dauden tailerretan. Batzar hauen helburua 2008an martxan jarri ziren lan-talde hauen aurkezpena egitea zen.
Batzar hauetan, tailerrean jorratutako gaiak eta pendiente zeuden gaiak aipatu ziren eta langileei hitza eman zitzaien beren iritzia agertzeko.
Egituratako tailerrean langileek egin zuten balantzea ezkorra izan zen, bertan lan osasuneko bete behar asko ez zirela betetzen aipatzen zutelarik:
informe hau 2010-07-12 lan segurtasun eta osasun batzorde nagusiko bileran entregatuta
informe entregado el 2010-07-12 en la reunión del comité general de seguridad y salud laboral
Apirilak 28ko astean (Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna) burutu ziren batzar lokalizatuetako ondorioak.
Conclusiones de las asanbleas localizadas celebradas en la semana del 28 abril (Dia internacional salud laboral)
TAILERRETAKO BATZARRETAN ATERA ZIREN GAI GUZIETATIK, KONPONTZEKO LEHENTASUNA DUTENAK
CUESTIONES URGENTES A RESOLVER PLANTEADAS EN LAS ASAMBLEAS DE TALLERES:
ELAk eta LABek Osalanen zuten parte hartzea etetea erabaki dute, honako arrazoiak direla eta:
JAURLARITZAK OSALANGO AURREKONTUA %43 MURRIZTUKO DU
Gaur Osalango Batzorde Orokorra bildu da, eta berriro geratu da agerian Jaurlaritza honek laneko segurtasun eta osasunari dagokionez egiten duen kudeaketa ezin okerragoa. Argi geratu da baita ere Jaurlaritzak CCOO eta UGTren lagunatza daukala nahi duen guztirako.
ELA eta LABek bereziki bi puntu nabarmendu nahi ditugu.
1.- Jaurlaritzak Osalanen aurrekontu erreala %43 murriztuko du 2009 ekitaldiarekiko. Hasieran onartu zen aurrekontuaren arabera %8,6ko jaitsiera aurreikusita bazegoen ere, gaurko bileran gobernuak murrizketa berriak jakinarazi ditu, 4,5 milioitik gorakoak izan daitezkenak. Honek suposatuko du azkenean aurrekontua 2009koa baino %43 txikiagoa izango dela.
Honek adierazten du Jaurlaritza honek laneko segurtasun eta osasunarekiko duen interes eskasa. Nola ekingo zaie 2010erako helburuei baliabideak hainbeste murriztuta? Osalan edukiz husteko beste urrats bat izan da hau.
2.- Gaurko Batzordean bozkatu denez, Osalanek Estatuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Fundazio Laboralari dirua eskatuko dio; honen aldeko botoa eman dute Jaurlaritzak, Confebaskek, CCOOek eta UGTk. ELAk eta LABek, aldiz, kontrako botoa eman dute.
Aipatutako fundazioari eskatzen zaizkion funtsak EAEn dauden Laneko Istripu eta Gaixotasun Profesionaletarako Mutualitateek metatutako soberakinak dira. Orain arte Osalango Batzordeak eta Jaurlaritzak beste jarrera bat zuten: funts horiek zuzenean eskuratu behar ziren, Fundazioko "leihatila" horretara jo gabe. Irizpide hau, gainera, berretsi egin zuen Administrazio-Auzitegi Zentralak 2009ko martxoaren 23ko epaian, diru hori zuzenean autonomia-erkidegoek kudeatu behar dutela esanez.
Gaurko bileraren ondorioz funts publiko horiek banatzeko beste eredu bat ezarriko da, eta horrekin patronala eta estatu mailako sindikatuak finantzatzeko bidea irekita geratuko da.
Halaber, erabaki honekin Jaurlaritzak gai honekiko zeukan irizpide politikoa ere bazter utzi du inongo azalpenik eman gabe. Bere eskumenei uko egin die, estatuko eredura makurtuta. Argi dago hau ere estatua uniformatzeko proiektuaren beste atal bat dela, eta autogobernu mailan atzerapausoa ekarriko duela.
3.- ELAk eta LABek laneko segurtasun eta osasunaren inguruko politika publikoak goitik behera aldatzea exigitzen dugu. Prekarietatea desagertarazteko eta enplegu duina, kalitatezkoa, bultzatzeko borondaterik ez badago, Osalanek bere helburuak ezin izango ditu inondik ere iritsi, eta patronalaren menpeko organo bat besterik ez da izango.
Bilbo, 2010eko ekainaren 10a
Ostiralean Osalanen Batzorde Orokorra bildu zen. Gai-ordenean bi puntu bozkatu behar ziren: 2009ko jardueren memoria eta 2010rako Kudeaketa-Plana. ELAk eta LABek kontrako botoa eman genuen bietan.
Orainarte moduan, aurkeztutako emaitzek porrot nabarmena islatzen dute: prestakuntza langile gutxiagok jaso dute; ikuskaritza eta kontrola ez da eragingarria, eta bere emaitzak ez dira ezagunak; eta laneko gaixotasunak ez dira detektatzen, ezta kudeatzen ere.
Benetako politikarik ezean, hutsunea propaganda, kanpaina eta jardunaldiekin bete nahi dute, baita enpresei diru-laguntzak eta sariak emanez; horrek ez du inondik ere segurtasunaren eta osasunaren egoera hobetzen.
Lehentasuna ematen zaio elkarrizketa sozialaren mahaia delako horri, eta beste urrats bat eman nahi dute Osalan haren menpeko egiteko. Adibidez, Osalanen planean aldaketak sartzeko aukera izatea proposatzen dute, elkarrizketa sozialaren mahaian gutxiengo sindikalarekin adostutako ekintza edo erabakiak ezartzeko. Hartara, zertarako onartzen da plan bat, gero elkarrizketa sozialaren mahaian aldatzeko aukera badago?
Izatez zehaztasunik gabeko plan bat dugu hau, aurreko esperientzia txarrak guztiz alboratzen dituena. Oraingoan ere ez da enpresen ikuskaritza areagotzen; horren ordez, diruz lagundutako motibazio kanpainak egin nahi dituzte, enpresaburuek prebentzioa egin dezaten: legea bete dezaten. Ez dago ere laneko gaixotasunak prebenitzeko eta detektatzeko taxuzko planik.
Bilbon, 2010eko martxoaren 11n
LAB sindikatuak Amiantoaren ezaugarri kaltegarri eta arriskutsuak jendarteratzeko kanpaina abian jarri berri du Euskal Herri osoan.
Pasa den asteazkenean, Goierri, Goierri garaia eta Tolosaldeako metalgintzako prebentzio delegatuek gai honen inguruko informazio-formazio saio bat jaso genuen Ordiziako Barrena jauregian.
LABen helburua da, informazio formazio saio hauen bidez LABeko Prebentzio Delegatuak gai honetan ahalik eta formatuen egotea .
20010/02/11