euskara

euskararen eguna

Abenduak 3 euskararen egunean Andoni Egaņaren hitzaldiaz gozatzeko aukera izan genuen CAFen. Ordu eta erdi pasatxo iraun zuen saioa izan zen eta bertan izandakoaren laburpentxo bat jartzen dizuegu.




 

bai euskarari

CAFen LABeko egoitzan lan egin eta zerbitzua eskaintzen dugun langileok, euskararen normalizazioaren alde urrats bat gehiago emanez Bai Euskarari ziurtagiria lortu genuen 2006ean.

Ziurtagiria 3 mailatan sailkatzen da:

1.BIDEAN: Euskararen normalizaziorako neurriak hartzen eta garatzen ari direnei zuzenduta.

2.GUK ZERBITZUA EUSKARAZ: Zerbitzua euskaraz eskaintzeko gai eta euskaraz eskaintzen dutenei.

3.GUK ZERBITZU ETA LANA EUSKARAZ: Zerbitzua euskaraz eskaini eta euskara lan hizkuntzatzat dutenei.

 

ZIURTAGIRI ELKARTEArekin harremanetan jarri eta "ziurtagiri osoa" lortzeko eman beharreko urratsak eta baldintzak landu eta ebaluatu ostean jaso genuen Bai Euskarari ziurtagiria: "GUK ZERBITZUA ETA LANA EUSKARAZ"

Bai Euskarari Ziurtagiria urtebeterako ematen da eta urtero Ziurtagiri elkarteak egiten dio jarraipena eta ebaluaketa.

Urtero legez, aurten ere irailean pasa berri dugu urteroko ebaluazio prozesua eta beste urte baterako 2010arte berritu berri dugu ziurtagiria.

CAFen Euskararen egoera normalduko bada, LABen beharrezkoa ikusten dugu denon aldetik pausoak eman eta konpromisoak hartzea.