amiantoa

oraindik zure laguntza behar dugu

zure senideren batek amiantorekin lan egin zuen CAFen?
Beasaingo lantegian iaz hasi ginen amiantoarekin lan egin zuten langileei buruzko informazio bilketa egiten, benetako errealitatea zein den eta gero behar diren erreklamazioak bideratzeko asmoz.

jarri gurekin harremanetan 943-189174 edo lab@caf.net

2010 Apirilak 28

2010 Apirilak 28 lan osasunaren nazioarteko eguna errebindikatuz, CAF-Beasaingo "Amiantorenei" monolitoaren aurrean omenaldi bilkura burutu dugu.

Bertan: CAFeko komiteko Prebentzio Delegatuok, Gipuzkoako ASVIAMIE(asociacion de victimas amianto de Euskadi) elkarteko kideak eta CAFen duela 15 egun hildako azken langilearen alabak (Oihana Benitok) hartu dugu parte. CAF Beasainen jada "ofizialki" 18 langile hil dira amiantoaren eraginez.

Ekitaldi honekin zabaldu nahi izan den mezua da "amiantoaren arazoak hor jarraitzen duela gaixoak eta heriotzak eraginez eta garaia dela, behingoz, bai enpresak zein administrazio ezberdinek, arazoak existitzen duela errekonozitu eta bai afektatuek, senideek zein sindikatuek eskatzen dituzten neurriak aplikatzen hasteko". CAFeko Prebentzio Delegatuok horretan dihardugu.

2010-04-28

amiantoari buruzko bideoa



AMIANTOAK HIL EGITEN DU

CAFeko Enpresa Batzordeak prentsaurreko hau deitu du hainbat hamarkadatan amiantoarekin lan egiteak gure langileen osasuna nola kaltetu duen azaltzeko eta bide batez gaia gizarteratzeko.
Era berean, datozen egunotarako programatu dugun kanpainaren berri, eta Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean, apirilaren 28an, burutuko diren zenbait ekintzen berri emango dizuegu.

AMIANTOA mineral ugaria, merkea eta propiedade honak dituen minerala izan da (beroa ondo aguantatzen zuen, isolatzaile hona zen,etab), hori dela eta, AMIANTOAk 3.600 aplikazio baino gehiago izan ditu, industrian eta eraikuntzan erabili izan da nagusiki isolatzaile edo aislante gisa, eta 1960tik 1990era bitartean erabili izan zen gehien.

Hasierako urteetan inongo kontrolik gabe erabili zen. Geroago lehen arrisku zantzuak agertu zirenean Amiantoarekin lan egiteko babes neurriak hartu behar izan ziren, azkenik 2002. urtean Espainiako estatuan Amiantoaren erabilera erabat debekatu zen arte. (Frantzian adibidez 1996urtean debekatua zegoen jada.) Prebentzio-neurriak hartu gabe aipatu materialaren zuntzak edo fibrak arnasteak ondorio kaltegarriak eragin izan ditu osasunean; horren lekuko dugu jarraian aipatuko ditugun datuok:
Gure enpresan 20 urte pasa dira azkenekoz amiantoa erabili zenetik, baina horrek ez du esan nahi arazoa bertan geratu zenik, guztiz kontrakoa, Amiantoak eragiten duen minbizia (mesotelioma pleural) 20-40 urte beranduago agertu bai daiteke.

Gaur egun, CAF Beasainen dagoeneko 13 langile hil dira beren lanpostuetan aipatu materialarekin kontaktuan egon izanaren ondorioz.
CAF Zaragozan 32 dira hildako langileak, eta kopuru horiei beste hainbat gaixotasunek (asbestosia, kasu) eragindako heriotzak gehitu beharko litzaizkieke.
Hala ere, ziur gaude badirela kalteak pairatu dituzten langile gehiago, baina ezjakintasunagatik eta bestelako arrazoirengatik, ez dute AMIANTOArekin lotu, eta, beraz, horiek ez dira zerrenda ofizialetan jaso.

Okerrena, ordea, iristear dago; izan ere, adituak bat datoz 8.000tik 10.000 lagun bitartean hilko direla Euskal Herrian 2010etik 2025era bitartean.
Gertakari larriak izanik, gure iritziz ezer gutxi egiten ari dira herri-administrazioak eta enpresaburuak.
Lehenik eta behin, AMIANTOAren ondorioz hildakoek eta hauen senitartekoek ez dute sostengurik batere jaso, eta askotan bakarrik daude beren senarrak eta aitak AMIANTOA manipulatu izanagatik hil direla frogatzeko orduan. Epaitegietara iristeko, hamaika traba gainditu behar izaten dute, eta askotan aurrez aurre izaten dituzte enpresako abokatuak, Gizarte Segurantza eta mutuak.

Hasieran esperantza sorrarazi zuen "AMIANTOAri buruzko 396/2006 Errege Dekretuk" ez die arestian aipatutako gaixotasunengatik kaltetutako langileei lanbide-gaixotasuna automatikoki aitortzen.
Zentzu honetan administrazioaren jarrera salatu nahi dugu, garaian garaiko gobernuekin batera ez bai dituzte sindikatu zein amianto afektatuen elkarteetatik egon diren eskaerak atenditu, ala nola; Belgikan eta Frantzian bezala biktimentzat indemnizazio fondo bat sortuz edo eta jubilazioari begira koefiziente-reduktoreak aplikatzeko aukerak aztertuz (hau da amiantoarekin kontaktuan egon direnak aurrejubilatzeko aukera izan dezaten) adibidez, minerian eta beste kolektibo batzuekin egiten den bezala.

Esan beharra dugu, arazoa ez dela soilik CAFeko langileena; izan ere, zonaldeko gainerako enpresetan ere hasiak dira AMIANTOArekin lotura duten minbiziak diagnostikatzen, eta, bestalde, susmoa dugu material horrekin lan egin duten enpresa horien inguruan bizi izan diren eta bizi diren herritarrak ere kaltetuak egon daitezkeela.
Arazo hau salatu eta herritarren aurrean azaltze aldera, CAFeko Prebentzio Ordezkariok, Enpresa Batzordearen sostenguarekin, honako ekitaldiok programatu ditugu:
Apirilaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Usurbe zineman, Ferroleko (Galizia) mediku eta AGAVIDA Elkarteko kide Carlos Pi?eirok, AMIANTOAk kaltetutakoen eskubideen alde borrokan diharduenak, kaltetuek pairatzen dituzten arazo guztiei, gaixotasunen ezaugarriei eta izandako bizipenei buruz hitz egingo du.
Apirilaren 28an, (Lan Osasunaren nazioarteko eguna) lanuztera deituko dugu CAFeko instalazioetan, eta ondoren manifestazioa egingo dugu Beasaingo kaleetan barrena. Bukatu ondoren, "amiantorenei" eskultura inauguratuko dugu, biktimen ohorez. Eskultura Patxi Epelderena da, eta CAFeko porterian jarriko dugu.
Hau guziarekin: administrazioari eskatu nahi diegu beste herrialde batzuetako adibidea eredutzat hartu eta konpentsazio fondo bat osatu dezatela eta kaltetuak izan direnak errekonozitzeko garaian ez diezaietela horrenbesteko traba judizial zein administratibo jarri.
Ekitaldi hauetara pertsona guztiak daude gonbidatuta, eta, bereziki, Goierriko enpresetako Enpresa Batzordeetako ordezkari eta delegatu guziak.
Egunean zehar, CAFeko gainerako zentroetan (Zaragoza, Irun eta Madrid) protesta-ekitaldiak eta biktimekiko oroimen-ekitaldiak egingo dituzte.

CAFeko Enpresa Batzordea

Beasainen 2009ko apirilaren 15ean

 

AMIANTO TRIPTIKOA (PDF) pdf