albisteak
Azken eguneratzea
10/07/30 7:38
Ekainean onartutako lan-erreformak, greba orokor arrakastatsuaren bidez erantzundakoa, gogor erasotzen du negoziazio kolektiboa. Erraztu egiten du enpresek hitzarmenetan adostutakoa ez betetzea, soldata zein lan baldintzei dagokienez.
Zoritxarrez ez da izango negoziazio kolektiboaren kontrako eraso bakarra. Beste behin erreforma berria prestatzen ari dira Madrilen, kasu honetan negoziazio kolektiboarena, Euskal Herriko langileentzat eraso larria ekar dezakeena.
Apurka-apurka eta komunikabideen bidez ari gara izaten erreforma berriaren berri. Atzo bildu ziren Madrilen CEOE, CEPYME, CCOO eta UGT jarraitu beharreko egutegia adosteko. Dirudienez hitzarmen probintzial eta autonomikoen desagertzeari buruz ari dira hitz egiten.
Honek lan harremanak are gehiago prekarizatzea dakar eta gogor erasotzen du negoziazio kolektiborako esparru propioa. Hitzarmenak Madrilen negoziatuko lirateke, hitzarmen estatalek sektorekoak ordezkatuko lituzketelarik. Soldata urriagoak izango lituzketen hitzarmenak, lan-eskubideen inguruan berme gutxiago emanez. Negoziazioaren egungo egitura goitik behera aldatzen da honela.
Egunetik egunera gero eta kezkagarriagoa da lan-munduan dagoen errealitatea. Euskal Herriko langileei erreforma bat bestearen ondoren inposatzen zaigu Madriletik. Denak norabide berean, patronalari botere gehiago ematea eta lan-baldintzak prekarizatzea.
Lan harremanen eredua zentralizatu edo/eta prekarizatzeko helburuarekin Madriletik ematen den edozein urratsek bere erantzuna izango du. Negoziazio kolektiboaren erreforma honela onartzen bada, beharrezkoa da erantzun indartsua; beste behin ere Euskal Herriko langileak kalera aterako gara.
Euskal Herriak negoziazio kolektiboa, lan-harremanak eta babes sozialeko esparru berria eraikitzea ahalbidetuko diguten tresna politiko eta juridikoak behar ditu.
Borrokan oinarritutako ekintza sindikal ereduaren bidez enpresei ematen zaizkien erraztasunak neutralizatuko ditugu, erreforma ezberdinen ondorio negatiboak ahalik eta txikienak izan daitezen langileentzat.
Euskal Herrian, 2010eko uztailaren 29an
Bajan egoteagatik 2009ko oporrak oraindik gozatu gabe zeuzkan langile bati opor-egun horiek gozatzeko zuen eskubidea onartzeko eskakizun bat egin genion LABetik enpresari joan den otsailean.
Azkenaldian egoera honetan aurkitu diren langile batzuk Europatik datorren lege berriari eutsirik, opor-egun hauek gozatzeko aukera lortu dute, eta sententzia horietan izan du oinarria gure eskakizunak ere. CAFen ere bide hori ireki izana oso garrantzitsutzat baloratzen dugu.
Enpresarekin eginiko lehenengo hartu-emanetan ezezkoa jaso genuen eta gai hau bide juridikotik argitzeko hautua egin genuen. Azkenean, elkarrizketek aurrera jarraitu zuten eta enpresak langile honi oporrak gozatzeko aukera onartu dio eta Batzordeari proposamen bat egin dio aurrera begira horrelako egoerak nola argitu erabakitzeko.
|
|---|
2009 urteko oporrak gozatu gabe dauden langileek egun horiek gozatzeko eskaria egin beharko lukete eta bere area edo departamentuko arduradunarekin adostu beharko ditu datak.
Beasain, 2010-07-14
Gipuzkoako metalgintzako langileek oso positiboki erantzun diote ELA eta LABek astebetean deitutako mobilizazioei
ELA eta LAB sindikatuok iritzi publikoari ezagutarazi nahi diogu gure iritzia Gipuzkoako metalgintza sektorean egin astebeteko mobilizazioez. Sektorean egin ditugun bost greba egunek metalurgian diharduten langileen partaidetza handia izan dute, oso argi adierazi dute langileek beren eskubideei murrizketa ekar diezaiekeen hitzarmenik ez dutela nahi. Hori dela eta, ADEGIri adierazi diogu negoziazio mahaia blokeatzeko estrategia bazter dezala eta bertara jo dezala akordioa lortzeko jarrerak hurbiltzeari bide emango dioten proposamenekin. Eskubideen murrizte-estrategiari eusteak sektoreari gatazka gehiago, greba eta mobilizazio berriak ekar diezazkioke bakarrik.
Egoera honen arduradunak ADEGI eta honen buruak dira; enpresaburu hauek izen deiturak dituzte. Mobilizazio kanpainaren bidez aipatutako horiek, langileriaren etsaiak direnak salatzen ari gara jendartean. Aste honetan enpresaburu hauen enpresa aurrean hainbat bilkura egin ditugu, informatzeko kotxe-karabanak egin ditugu eta propaganda banatu dugu enpresetan. Aipatu mobilizazioetan ehunka ordezkari jardun dira; horrek balorazio positiboa egitera garamatza eta indarberritu egiten gaitu, etorkizunean mobilizazio berriak egiteko.
Badakigu Gipuzkoako metalgintzako enpresari guztiek ez dutela bat egiten ADEGIk darabilen estrategiarekin, eta iraganean bezala, egun ere berriro eskatzen diegu, metalgintzan hitzarmen duina lor dezagun, bide berriak zabaltzeko inplikatu daitezen: hitzarmen berria lortzea guztion ardura da eta ADEGIk, bost egunetako greba aldia egin ondoren, sektorean hobetze proposamenak egiteari uko egiten badio, mobilizazio gogorragoak egingo ditugu; egoeraren ardura ADEGIren buruen izango da, ez beste inorena.
ELAk eta LABek erakutsi dugu metalgintzako langile gehienek sostengatu egiten gaituztela eta hauen eskubideen aldeko mobilizazio berriak antolatzeko gertu gaudela. Dena den, negoziatzeko prest ere bagaude. Egoera hau askatzeko, ADEGIri eskatzen diogu demagogiak bazter ditzala, aski ongi dakielako zertaz ari garen, abiapuntu gisa, egungo hitzarmena hartuz negoziatzeaz hitz egiten dugunean. ADEGI gertu balego, ELA eta LAB gertu geundeke negoziazioan aurrera egin asmoz mugimenduak egiteko. Aitzitik, ADEGIk harrotasun horrekin iraungo balu, hura izango litzateke datozen hiletan biziko dugu egoera gatazkatsuaren eta sektoreari ekarriko dizkion ondorio kaltegarrien arduradun bakarra.
Donostian, 2010eko uztailaren 16an

LABek dei egiten du Udalbiltzaren alde larunbateak Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera
Hasi da Madrilen, Audientzia Nazionalean, Udalbitza auziko epaiketa. Lerro hauen bidez, lehenik, geure elkartasuna helarazi nahi diegu inputatuak dauden 21 euskal herritarrei.
Euskal Herriko lehen Instituzio naziolaren aurkako erasoa kategebi bat gehiago da, Madrildik herri honen aurka jarritako estrategiaren baitan. Batasunaren legez kanporatzea, gazte erakundeen aurkako prozesuak, 1898 makrosumarioa, edota Egunkaria Auzia... Amaierarik gabeko eraso andanaren ostean, orain, 7 urte luze eta gero, Udalbiltzako hautetsi eta langile ohien aurkako epaiketa iritsi da.
Espainiako Auzitegi Nazionalak martxan jarritako auzibidea irmoki salatu eta auzipetu guztien absoluzioa eskatzen du LABek. Udalbitza auzia Euskal Herriaren aurkako eraso larria izan zen eta da. Euskal Herritarron aurkakoa,Euskal langileriaren kontrakoa.
Beraz, larunbat honetan Bilbon egingo den manifestazioari atxikimendua adierazten diogu LABetik, eta deia luzatzen diogu Euskal langileriari, Euskal herritar orori, bertan parte hartzeko.
Donostian, 2010eko uztailaren 15ean
BAI UDALBILTZARI,
BAI EUSKAL HERRIARI!!!
UDALBILTZA, Euskal Herriko Udal eta Udal hautetsien Biltzarra da. 1999ko irailaren 18an, Euskal Herria osatzen duten zazpi lurraldeetako ia 1.800 hautetsik, Bilboko Euskalduna Jauregian bildurik sortu zen.
Egun hartan, UDALBILTZA izeneko Instituzio Nazionala sortzeaz gain, bost helburu hauek zehaztu eta onartu ziren:
Ordutik aurrera, UDALBILTZAK egitasmo ugari gauzatu ditu: Nazio Eztabaida Gunea sortzeko proposamena, Euskal Herriaren Eskubideen Karta idaztea, etab. Lan hauek delitu ez izan arren, 2.003ko apirilaren 29an, Espainiar Entzutegi Nazionaleko epaile den Baltasar Garzonek aginduta, Espainiako Poliziak, Udalbiltzak Astigarragan, Iruñean eta Bilbon zituen egoitzak miatu eta prezintatu zituen, UDALBITZAko hautetsi eta langileak, atxilotuz.
Ordutik 7 urte igaro dira, eta epaiketa uztailaren 15ean hasiko da. Bertan instituzioa bera epaitzeaz gain, 22 pertsona prozesatzen dira; horietako bat CAFeko lankidea den Urko Irastorzarentzat 10 urteko kartzela zigorra eskatzen da.
Honen aurrean, LAB-CAF Sail sindikaletik diogu:
|
|---|
BAI UDALBILTZARI,
BAI EUSKAL HERRIARI!!!
Apirilak 28 “lan osasunaren nazioarteko eguna” aitzaki hartuta, CAFeko Prebentzio Ordezkariok, batzar lokalizatuak burutu genituen enpresa guzian lan taldeak dauden tailerretan. Batzar hauen helburua 2008an martxan jarri ziren lan-talde hauen aurkezpena egitea zen.
Batzar hauetan, tailerrean jorratutako gaiak eta pendiente zeuden gaiak aipatu ziren eta langileei hitza eman zitzaien beren iritzia agertzeko.
Egituratako tailerrean langileek egin zuten balantzea ezkorra izan zen, bertan lan osasuneko bete behar asko ez zirela betetzen aipatzen zutelarik:
informe hau 2010-07-12 lan segurtasun eta osasun batzorde nagusiko bileran entregatuta
informe entregado el 2010-07-12 en la reunión del comité general de seguridad y salud laboral
Apirilak 28ko astean (Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna) burutu ziren batzar lokalizatuetako ondorioak.
Conclusiones de las asanbleas localizadas celebradas en la semana del 28 abril (Dia internacional salud laboral)
TAILERRETAKO BATZARRETAN ATERA ZIREN GAI GUZIETATIK, KONPONTZEKO LEHENTASUNA DUTENAK
CUESTIONES URGENTES A RESOLVER PLANTEADAS EN LAS ASAMBLEAS DE TALLERES:
GIPUZKOAKO METALGINTZAN MOBILIZAZIO ASTEA
Aurreko astean Gipuzkoako metalgintzan mobilizazio berriak iragarri genituen, sektoreak bizi duen egoera ezagutzera emateko. Hain zuzen ere gaur, astelehena, mobilizazio horietan lehena izan da Bergaran, Miguel Lazpiur, Confebask-eko presidentearen enpresa aurrean. ELA eta LABeko 200 delegatu inguru elkartu dira bertan, metaleko hitzarmen duin bat aldarrikatu eta erantzuleei interpelazio zuzena egiteko asmoz, izan ere, abian jarritako ekimen hauen baitan izen-abizenak jarriko zaizkie metalgintzako langileon lan baldintzen aurkako estrategiaren arduradun nagusiei, gaurkoan egin den moduan.
Aste honetako hurrengo ekimenak hauek dira:
2010-07-12
NEGOZIAZIORIK EZ BADAGO GATAZKA AREAGOTU EGINGO DA GIPUZKOAKO METALGINTZAN
Uztailaren 12tik 16ra ELA eta LABek hainbat ekimen egingo ditugu egoeraren gaineko gogoeta jendarteratzeko
Metalgintzako sektorean egin diren 4 greba egunak (5 egun, greba orokorra ere kontutan hartzen badugu) langileon partetik babes zabala jaso dutela ezin uka daiteke (ADEGI komunikabideen aurrean bestelako irudia ematen saiatu arren). Beraz, Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak, mobilizazio hauen arrakasta onartu eta aurrera begira benetako negoziazio bati heldu beharko dio, akordio duin bat lortze aldera. ADEGIk, horrela egin ezean (hau da, enpresaburuen plataformak jasotzen dituen lan baldintzen murrizketak modu tematian defendatzen jarraituz gero), badaki metalgintzako enpresetan gatazka areagotu egingo dela. info +
2010eko uztailaren 9an