2010-05-05ean MOBILIZAZIOAK BERTAN BEHERA gelditzeko proposatuz batzarretan burututako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza eman da:
BAI |
949 |
EZ |
111 |
ZURIAK |
49 |
BALIOGABEAK |
10 |
DENETARA |
1119 |
OHARRAK:
Emaitza hauen ondorioz presio neurriak bertan behera gelditu dira.
Beasain, 2010-05-06
CAFeko LANGILEEK LANUZTEAK BERTAN BEHERA UZTEN DITUZTE, ENPRESAK KALERATUTAKO LANGILEAK BERRESKURATZEKO KONPROMISOA HARTU DUELAKO.

CAFeko langileek (Komitearen proposamenarekin bat eginez) aste honetako zeuden lanuzteak bertan behera uztea onartu dute batzarrean.
Batzarretako emaitzak:
Enpresak konpromisoa hartu du 42 langile kaleratuak 2011ko marxoa-uztaila tarte horretan berriro hartuko dituela.
CAFeko Komiteak balorazio positiboa egiten du langileek ia bi hilabeteko borroka honetan izan duten jarreragatik eta (manifestazio, lanuzte, suge, batzar, prentsaurreko, enkartelada, akanpada ....eta abarretan) izan duten parte hartze aktiboarengatik.
2010-05-05
Gaurko batzarrean aurkeztu bezala enpresak gaur goizean agiri berri bat eman digu, idatzi honekin publikatzen duguna. Informazio honen arabera, enpresak 2011ko lan kargen inguruan aldaketak daude. Aldaketa hauek 35/40 langileen inkorporazioa ekarriko lukete.
Enpresa batzordearen eskariz, idatzizko barne dokumentu batean, enpresak bere konpromisoa aurkezten du kontratua berritu ez eta kaleratuak izan edo izango diren 42 langileak berreskuratzeko.
Egoera berri honetan enpresa batzordeak biharko premiazko batzarrak deitu ditu eta programatutako 2 orduko geldialdia+manifestazioa bertan behera uztea erabaki du.
OHARRA
Beasain, 2010-05-04
Enpresa Batzordeak dei egiten die langile guztiei, ohizko lekuan (MANTENIMENDUKO ZENTRALEAN) datorren maiatzak 05, ASTEAZKENA, goizeko 10:00etan (goizeko errelebo eta lanaldi normala dutenei) eta 14:00etan (arratsaldeko eta gaueko errelebokoei) egingo diren ASANBLADETARA.
GAI ZERRENDA:
Oharrak:
Beasainen, 2010eko maiatzaren 04a

Pasa den ostiralean Enpresa Batzordea eta CAFeko zenbait langile KUTXAko Batzar Nagusiaren aurrean elkarretaratze bat burutu genuen (KUTXAk CAFeko akzioen %20 du). Bertan KUTXAko batzar kideei orri bat banatu zitzaien, ondoan publikatzen duguna.
Aipagarria iruditzen zaigu, esku-orri hau Batzar-kide guztiek jaso zutela inongo eragozpenik jarri gabe, pertsona bat izan ezik, CAFeko zuzendaritzaren aldetik Gizarte Karteran ordezkaria den eta jubilatua dagoen Josetxo Arresek, hain zuzen ere.
Beasain, 2010-05-03
Jaun agurgarria:
Ondo jakingo duzun moduan, CAFen mobilizazioak egiten ari gara duela urtebetetik gurekin lanean ari diren lankideen kopuru handi samarrari laneko kontratua EZ diezaien deuseztatu.
Denok ezagutzen ditugu CAFen egungo datu ekonomikoak, hain zuzen ere prentsan oihartzun handia jaso dute eta hauen moduko titular deigarriak atera dira: “CAFek IHES EGIN DIO KRISIARI”. 133,6 miloi euroko irabaziekin eta 4.335 milioi euroko eskaeren zorroarekin, CAF bere historia osoko unerik onenetan dago. Beasaingo zentroan 2.500 pertsonako plantilla zuzena du, eta nahikoa lanik ez dagoela adierazi eta aldi baterako 42 langileren kontratuak deuseztatzea proposatu dute. Nola da posible?
Enpresak 42 langile utzi nahi ditu kalean, egoera horri beste irtenbideren bat bilatzen saiatu ere egin gabe. Irtenbide horiek mahai gainean daude, eta ez dira horren traumatikoak. Proposamen horiek mahai gainean jarri ditugu, baina Enpresak uko egin dio horiek abian jartzeari.
Ez dugu sinesten kargen inguruko gaia; laneko kargak CAFeko zentro guztien artean banatzen dituzte eta gero eta produkzio zentro gehiago dago: Castejon, Linares, Mexiko, Brasil... bide horretan aurrera eginez gero, zein izango da Goierriko enpleguaren etorkizuna produkzio lana merkeagoak diren beste zentro batzuetara eramaten badute?
Esan dugun moduan, ez da lanik falta; eskarien zorroa CAFek historia osoan izan duen handiena da eta, gainera, CAFek lortzeko aukera handiak dituen oso eskaera garrantzitsuak daude. Baina Zuzendaritzak erakutsi duen egoskorkeriaren aurrean, gure helburua beti izan da eta izango da beste irtenbide batzuk negoziatzea eta, horrekin lotuta, horren traumatikoak ez diren proposamenak aztertuko genituzkeen eta aztertuko genituzke. Horien artean, hau aipa dezakegu adibide moduan: langile batzuk ateratzea berriro sartzeko konpromiso irmoarekin. Baina Enpresak ez du inolako konpromisorik hartu nahi bere gain.
Zuzendaritzak 42 langile horiek kalean utziko ditu beste inon lanik aurkituko ez duten unean.
Lehendakari zaren enpresak, KUTXAk, gure enpresan ordezkaritzaren % 20 baino gehiago du eta gertaera larri honen aurrean, albo batera ezin zarela geratu uste dugu eta are gehiago KUTXA gizarte funtzioa duen entitatea dela jakinda.
Egunotan, KUTXAk Adegirekin eta Foru Aldundiarekin konpromiso batzuk hitzartu dituela egiaztatu dugu. Horien guztien helburua Gipuzkoako enplegua eta ekonomia hobetzea izan da.
Gure aldarrikapenak ulertuko dituzuela eta horren garrantzitsuak diren uneotan ez gaituzuela bakarrik utziko espero dugu, kontratuak ez berritzeko hartu dituzten erabaki ulertezin hauen zoriaren mende alegia. Hori dela eta, gatazka hau konpontzen laguntzeko eta ez berritze horiek eragozteko zuen esku hartuko duzuela egiaztatzeko zain egongo gara.
Ez dago horretarako arrazoirik: laneko karga, eskaerak eta irabazi asko daude. Lagun iezaguzu, beraz, zure erantzukizuna kontuan hartuta.
CAF-BEASAIN (ENPRESA BATZORDEA)
KUTXAko batzar kideei orri.pdf ![]()
Beasainen, 2010eko apirilaren 30an
2010-04-22an EBENTUALEN KALERATZEAK gelditzeko proposatu diren presio neurrien inguruan burututako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza eman da:
Realizado el escrutinio de las votaciones llevadas a cabo en las asambleas en torno a la propuesta de medidas de presión para impedir que se echen a los y las eventuales, celebradas el 22-04-2010, han dado el siguiente resultado:
BAI |
734 |
EZ |
554 |
ZURIAK |
97 |
BALIOGABEAK |
5 |
DENETARA |
1.390 |
OHARRAK:
Emaitza hauen ondorioz presio neurriak onartuak izan dira.Con estos resultados las medidas de presión propuestas han sido aceptadas.
Arratsaldeko langileek lanaldiaren azken orduetan burutuko dituzte lanuzteak. El relevo de tarde realizará los paros en las últimas horas de su jornada.
Gauekoek lanaldi hasieran edo amaieran, tailer bakoitzean egiten den ohitura jarraituz, lanuzteak burutuko dituzte. El personal de noche realizará los paros al inicio o final de la jornada según sea costumbre en el taller.
Beasain, 2010-04-23
Lan kargei buruz enpresak emaniko argumentuek ez dute inolako funtsik, inoizko eskaera handiena eta etekin historikoak izan direla ikusirik. Benetako arazoa ez da lan falta, baizik eta beste batzuen artean:
Osteguna 22, langileen batzarrak egoera aztertu eta erabakiak hartzeko. Ondorengo ekimenak aurrera eramatea proposatzen da:
Beasain,2010-04-22
Apirilaren 7an burutu genituen langile batzarretan onartutako mobilizazioekin jarraituz.
bihar, APIRILAK 14, goizeko 10etan hasita, 2 orduko geldialdia eta MANIFESTAZIOA burutuko dugu (CAFeko sarrera nagusitik Ordizira).
Honez gain, etzi, Apirilak 15: 2 orduko geldialdia egingo dugu lantegian.
CAFeko zuzendaritzak,40-60 langile ebentuali kontratua ez berritzeko hautua egin du Beasaingo lantegian, honen ondorioz, langile hauek datozen asteetan kalean geratzeko arriskuan daude.
CAF S.A. enpresak, inoizko lan-kargarik altuenak ditu (4.335 milioi €) eta 2009ko irabaziak ere orain arte lortutako handienak dira (133.6 milioi €). Azken hilabeteetan komunikabideetako titularrak bereganatu ditu bere emaitzak eta lortutako kontratu berriak argitaratuz, honelako esaldiekin adibidez: "CAF KRISIARI PARREZ".
Azken urteetan lan-zentro berriak ireki dituzte Castejon eta Linaresen, CAF-Beasaingo lan kargak harantz desbideratuz. Berriki beste lan-zentro bat inauguratu dute Brasilen eta emandako informazioaren arabera, 1.000 langilez osatua (lortzen diren kontratuen arabera zifra hori biderkatu egin daiteke). Beasaingo lantegian 2.550 langile gaude (finko eta ebentualak) eta 40-60 langilerentzat lanik ez dagoela defendatzen ari dira.
Enpresaren datuak ikusiz, sinesgaitzak dira bere argudioak. Atzo bertan Granadako hirirako tranbia egiteko eskaintza bereganatu zuen eta munduko leku desberdinetan irekita dauden hainbat konkurtsotan jarrita ditu begiak.
Sortu den egoera ikusita hainbat bilera egin ditugu zuzendaritzarekin gertatzen ari denaren berri izan ahal izateko eta enpresari kontratuak ez berritzearen prozesua gelditu eta egoerari irteerak bilatzeko batzordearekin eseri dadila eskatzeko.
Enpresak bere jarrera mantentzen du, inora iristen ez diren bilerak egiteko prest dago eta bitartean kontratuak ez berritzeko prozesuarekin aurrera darrai.
Benetakoa al da lan falta edo enpresak beste intentzio batzuk ditu?
Lan falta argudiatzeko zuzendaritzak mahai gainean jarritako argudioak erabat sinesgaitzak dira. Esan dugun bezala, CAF historiako momenturik onenean dago eta eta azpikontratazio mailak gorantz doaz gelditu gabe.
Gure ustez azkeneko urteetan enplegu arloan lortu dugun egonkortasuna da enpresak atzera bota nahi duena. Honela, berriro ere ebentualitatea erabili nahi du enplegua erregulatzeko, hau da, ADEGIk bultzatzen duen kontratazio prekarioarekin bat egiten nahi du.
Gainera, etorkizun hurbil batean finko izatera pasako liratekeen 60 ebentual kolpe batez paretik kendu nahi ditu.
Hala ere, astakeria hau saihesteko moduak bilatu behar direla eskatzen dugu batzordetik. Modu desberdinak planteatu dizkiogu enpresari egoera honetatik irteteko: pilatutako orduak disfrutatzea, pertsonala zentro desberdinetara lekualdatzea, langileen aurrejubilatzea, azpikontratatutako lanak berreskuratzea, langileen formazioa eta erreziklajea, eta beste hainbat.
Enpresak ez die gure proposamenei erantzun eta bere horretan jarraitzen du. Horren aurrean ez zaigu mobilizatzea beste aukerarik gelditzen.
Aste Santuaren aurretik, kontratuak ez berritzearen aurka mobilizazioak hasi genituen, Martxoak 25,26 eta 30ean ordubeteko geldialdiak burutu genituelarik eta aste honetan zehar protesta-akanpada bat burutu du enpresa batzordeak zuzendaritzaren bulegoen aurrean.
Apirilaren 7an burutu genituen langile batzarretan Enpresa Batzordeak planteatutako mobilizazioek langileen %61eko babesa jaso zuten:
Apirilak 9: PRENTSAURREKOA eta MANIFESTAZIOA. 2 ORDUKO GELDIALDIA (prentsaurrekoa enpresako sarrera nagusian eta manifestazioa Beasainen langileekin)
Apirilak 13: 2 orduko geldialdia lantegian.
Apirilak 14: 2 orduko geldialdia eta manifestazioa Ordizian.
Apirilak 15: 2 orduko geldialdia lantegian.
Beasain, 2010-04-09
Beasaingo CAFeko Enpresa Batzordea.
Enpresak idatziz helarazi zigun mobilizazio guzien artean planteaturk geneukan AKANPADA ez zuela onartuko eta hori emango balitz (artean oraindik dendak montatzeko genituen) lege urratze larriak burutuko genituela eta...........

Guk aurrera joatea erabaki genuen eta kanpin dendak montatuta daude:
Gaur bigarren idatzia entregatu digu (txantaia moduan)
Gatazkari irtenbidea:
Enpresa haserre dago, gu ere.
Hala ere enpresarekiko komunikazio bideak ez daude itxita eta gaur bertan beste bilera bat burutu da Komitea eta Enpresaren artean.
LABen presio neurriez gain, gatazkari irtenbidea bilatzeko proposamenak lantzen dihardugu.
LAB CAF SAIL SINDIKALA
2010-04-07an EBENTUALEN KALERATZEAK gelditzeko proposatu diren presio neurrien inguruan burututako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza eman da:
BAI |
776 |
EZ |
412 |
ZURIAK |
78 |
BALIOGABEAK |
2 |
DENETARA |
1268 |
2010-04-07 akanpadan
Apirilak 9: PRENTSAURREKOA + MANIFA: 2 ORDUKO PAROA: enpresako sarreran nagusiko parkean PRENTSAURREKOA langile guztien laguntzarekin. Segidan manifestazioa BEASAINEN.
Apirilak 13: 2 orduko paroa sugea eginez tailer ezberdinetan.
Apirilak 14: 2 orduko paroa ORDIZIAN manifa eginez.
Apirilak 15: 2 orduko paroa sugea eginez tailer ezberdinetan.
Beasain, 2010-04-08.
Enpresarekin izandako azken bileran ikusi dugu ez dutela jarrera aldatzeko batere asmorik eta gainera gure ekintzekin, akanpadarekin adibidez, aurrera jarraitzen badugu zigorrak ere jarri ditzazkeela adierazi digu. Batzordeak mobilizazio egutegiarekin aurrera jarraitzea erabaki du eta bulego orokorren aurrean akanpada hasi genuen batzordeko ordezkaritza zabal batek.
Akanpadak aste guztia iraungo du eta langile guztiak gonbidatuak daude bertan parte hartzera.
Aste Santua gainean dugu dagoeneko eta gure egutegian bost jaiegun ditugu. Egun horietan ohikoa den moduan, Enpresak lanak aurreratu ahal izateko lanera etortzeko proposamena egiten du.
Egun horietan lanera etortzeko aukera dagoeneko proposatzen ari direla entzun dute langileek.
Enpresa Batzordetik gogorarazi nahi dizuegu, presioko neurri moduan, Enpresak IV. Dibisioko aldi baterako langileen kontratuak ez berritzeko hartutako erabakia gerarazi arte aparteko ordurik ez egitea argi eta garbi onartu zuela batzarrak.
Era berean, ez du inolako zentzurik Enpresak orduak sartzeko proposamena egiteak egun horietan eta etorkizunean, lan karga gutxitu egin dela eta jendea sobera dagoela adierazi digutenean.
Gainera, tituludunen kolektiboari zuzendutako ohar txiki bat aipatu nahiko genuke; batez ere, aldi baterakotasun egoeran daudenei zuzenduta dago:
Beasainen, 2010eko martxoaren 29an
2010-03-24an EBENTUALEN KALERATZEAK gelditzeko proposatu diren presio neurrien inguruan burututako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza eman da:
Realizado el escrutinio de las votaciones llevadas a cabo en las asambleas en torno a la propuesta de medidas de presión para impedir que se echen a los y las eventuales, celebradas el 24-03-2010, han dado el siguiente resultado:
BAI |
965 |
EZ |
200 |
ZURIAK |
59 |
BALIOGABEAK |
3 |
DENETARA |
1227 |
OHARRAK:
Emaitza hauen ondorioz presio neurriak onartuak izan dira.
Con estos resultados las medidas de presión propuestas han sido aceptadas.
Enpresak, 2009an akabera dibisioan tubero, elektrizista, montadore eta pintore bezala sartutako 40-60 ebentuali kontratua ez berritzeko erabakia hartu du, eta hori da gaur batzar honetara ekarri dugun gaia.
Gaur tratatuko dugun gaiaren inguruan kontsentsua lortu dugu eta interbentzio bakarra egingo dugu Enpresa Batzordea osatzen dugun sindikatu guztien izenean.
Ondoren mikrofonoa irekita utziko dugu parte hartu nahi duen edozein langilerentzat. Segidan, Enpresa Batzordeak bere osotasunean onartu dituen eta sarreran papertxo batean idatzirik pasatu diren presio neurrien inguruko bozketa egingo dugu.
Aurreko asteko asteazkenean, hilak 17, enpresa Enpresa Batzordearekin bildu zen bere erabakia jakinarazteko, bitarte horretan, lehenengo 3 langileri kontratua berrituko ez ziela helarazten ari zen.
Enpresaren argudioak ondorengoak ziren: Caracasko proiektuaren hasierak dakarren atzerapena eta RENFEK AVGL eta Regional Diesel proiektuak jasotzeko eskatu omen duen moteltze edo gelditzea.
Bi arrazoi hauen ondorioz, CAF taldeko hainbat enpresetako (Linares, Zaragoza, Trenasa, Frantzian Bagneres de Bigorren duen CFDn eta Beasain) lan kargetan desajusteak dituztela dio enpresak.
Hasiera-hasieratik erabaki hau onartezina zela adierazi genuen Enpresa Batzordetik, are eta gehiago, inoiz baino lan karga handiagoa eta irabaziak urtez urte gorantz doazela ikusita. Hurrengo egunean, ostegunean, langile guztiei gertatua jakinarazteko Enpresa Batzordeak lehenengo oharra argitaratu zuen. Bestalde, kontratuak ez berritzeko prozesua geldiarazi eta astelehen honetarako, hilak 22, goizeko 9etan egoera honi irtenbideak bilatzeko esertzeko eskatu genion zuzendaritzari, ohar baten bidez. Gure eskaerari ezetz esanez erantzun zigun enpresak ordu batzuk beranduago.
Ostegun horretan bertan, Gizarte Karterak, kontsejoa egiteko bilera programatua zuen. Gizarte Kartera horretan biltzen dira langileok ditugun CAFeko akzioak, eta bertan 4 sindikatu ezberdinetako 4 langilek eta enpresako zuzendaritzaren 4 ordezkarik parte hartzen dute (CAF S.A. ko 2 kontseilariak eta jubilatutako bi departamendu buruak). Kontratuak ez berritzeak sortutako egoera zela eta, alde sozialeko ordezkariek (4 langile ordezkariak) bilerara joateari uko egin zioten eta Enpresa Batzordeak bulegoen aurrean kontzentrazio bat egin zuen protesta gisa.
Ondoren prentsa-ohar bat bidali genuen komunikabideetara, enpresan gertatzen ari zenak kanpoan ere oihartzuna izan zezan.
Astelehena, hilak 22an, enpresa ez zen bilerara agertu eta Enpresa Batzordeak langileen batzarra deitzea erabaki zuen, sarreran eman zaizuen mobilizazioen egutegia adostu eta bozkatzeko asmoz.
Astelehenean bertan, enpresak astearterako biltzeko deialdia luzatu zigun, eguerdiko 12etan. Bilera honetan enpresak dokumentazioa entregatu zigun bertan Beasaingo enpleguaren eboluzioa agertzen zuten eta 4. Dibisioko lan kargak eta akaberako lanetan nola eragingo zuen agertzen zuten. Argumentu hauek erabiliz enpresak berresten zuen kontratuak ez berritzeko hartua zuen erabakia.
Gure aldetik Komitetik esan genien hartu zuten erabakiak ez zuela inongo justifikaziorik: 1Lan karga edo eskariak zein egoera ekonomikoa inoizko altuena dela eta lan karga hauen antolaketan zentroen arteko mugimendu txiki batzuk eginez eta 2azpikontratatuta dauzkagun lan guzietatik zertxobait berreskuratuz planteatzen duten arazoa konponduta egongo litzatekeela.
Komitetik esan genien ere: gure iritziz “lan falta” argumentua erabiliz, bestelako helburu edo arrazoiak estali nahi zituztela. Gure iritziz enpresak kontratuak ez berritzeko BENETAKO arrazoiak hauek dira:
Ordu eta erdi eztabaidan pasa eta gero enpresak ez zituen gure argumentuak onartzen edo
errekonozitzen eta beren erabakian mantentzen zuten.
Enpresa Batzordeak, kontratuak ez berritze honek, inongo justifikaziorik ez duela ulertzen du. Ezin dugu ulertu, orain Beasainen gauden 2500 langiletatik 40-60 langile soberan daudela esatea. Enpresaren argudioak ez dira nahikoak, egun dugun egoerari erreparatzen badiogu: gozatzeko dauden orduak, sekzio guztiek dituzten azpikontratazio maila altuak, zentro produktibo berrien sorrerak, filialetan egiten ari diren inbertsioak,...eta dugun izugarrizko lan-karga (eskaera-kartera) ikusita.
Gainera, eskaera-kartera benetan baxua balitz, hartu beharreko neurriak Enpresa Batzordearekin adostu beharko lirateke, inor kalera ez bidaltzeko posibilitate guztiak bilatu eta aztertzeko.
Enpresak, kontratuak ez berritzeak gelditu eta Batzordearekin gatazka honi irtenbideak bilatzeko eseri behar duela onartu behar du. Hori lortzeko, bozkatu beharko diren ondorengo presio neurriak proposatzen ditugu:
Enpresa Batzordeak aho batez, presio neurri hauek babestu eta hauen aldeko botoa eskatzen du.
Orain, nahi duenarentzat mikrofonoa irekita utziko dugu.
Bozketen emaitzak bihar lehen orduan egingo dira publiko.
Presio neurrien aldekoa balitz, arratsaldeko errelebokoek 14etatik 15etara egingo lukete lanuztea eta bulegoen aurrean elkartuko lirateke. Gaueko erreleboak lanaldiaren hasieran edo bukaeran egingo luke lanuztea, tailerreko ohituren arabera eta ez lukete enpresan egon beharko lanuzte garaian.
Proposamena onartuko balitz, bihar 11etan bulegoen aurrean kontzentratuko ginateke.
CAF-BEASAIN ENPRESA BATZORDEA
2010-03-24
Berria.info
2010-03-19
Erredakzioa. Donostia
CAFeko enpresa batzordeak jakinarazi duenez, zuzendaritzak erabaki du ez dituela berrituko 40 edo 60 behin-behineko langileren kontratuak. Zenbait tren eskaera atzeratu edo moteldu direla azaldu die zuzendaritzak kaleratzeak justifikatzeko. Langileen ordezkariek, ordea, nabarmendu dute CAFek inoiz baino eskaera gehiago dituela.
Enpresa batzordeak behin-behinekoen kontratuak ez berritzeko erabakia geldiarazteko eskatu dio zuzendaritzari. «Enpresak informazioa ahoz soilik helarazi digu, eta ez du inongo datu objektiborik azaldu lan kargen inguruan, eta ondorioz, ez dute inongo arrazoirik eman, gure aldetik kontrastatu ahal izateko», azaldu dute, ohar baten bidez. «CAFek historia guztiko lan kargarik handiena dauka, inoiz baino etekin handiagoak izan ditu, eta taldea zabaltzen ari da, enpresa berriak sortzen ari baita munduko hainbat lekutan», esan dute. CAFek 124,3 milioi euro irabazi zituen 2009an.
Langileen ordezkariek astelehenera arteko epea eman diote zuzendaritzari eskaria onartzeko eta erantzunik ez badute, mobilizazioak antolatzeko batzarra egingo dute. Langileak dira CAFeko akziodun nagusiak.
GARA
GARA | BEASAIN
Beasaingo CAF lantokiko zuzendaritzak aldi baterako kontrataturiko 40-60 bat langileri ez die kontratua berrituko. Halaxe jakinarazi zien enpresak langileei pasa den asteazkenean, hainbat proiekturen atzerapenak eta geldotzeak argudiatuta.
Langileen batzordeak planteamendu hori ez duela «inondik inora» onartzen adierazi zuen atzo prentsa ohar baten bidez. Gainera, enpresak informazioa ahoz helarazi diela azaldu zuten, eta ez dutela lan kargei buruzko inongo datu objektiborik jaso. Nabarmendu zutenez, CAFek «historia guztiko» lan kargarik handiena du, inoiz baino etekin handiagoak izaten ari da eta munduan zehar enpresa berriak sortzen ari da.
Atzo CAFeko Cartera Social sozietateko kontseilariek -langileek enpresan duten partaidetza kudeatzen du elkarte horrek- bilkura egin zuten eta langileen ordezkariek bertara ez joatea erabaki zuten. Hala, sozietateko ordezkariak bilduta zeuden bitartean elkarretaratzea egin zuten. Bilera egiten ari ziren bulegora ere sartu ziren.
Langileen batzordeak datorren asterako bilera baterako deialdia egin dio enpresari, eta astelehenean enpresak ez badu langileen eskaria onartzen, mobilizazioak erabakitzeko langile-batzarrak egingo dituztela adierazi zuten.
lab web orria
18/03/2010 CAF
El comité exige a la dirección que se retracte en su decisión de no renovar el contrato a 40-60 trabajadores eventuales
Ayer, 17 de marzo, la dirección de la empresa CAF de Beasain traslado al Comité su decisión de no renovar el contrato a 40-60 eventuales de la sección de acabado del centro de trabajo de Beasain, alegando que se estan dando retrasos, ralentizaciones, desajustes en cargas... en varios proyectos.
El COMITE DE EMPRESA no acepta de ninguna manera este planteamiento. La empresa ha trasladado esta información de forma oral sin aportan ningún dato objetivo de la situación de cargas de trabajo y, por lo tanto, sin aportar argumentos que puedan ser contrastados por nuestra parte.
CAF tiene la mayor carga de trabajo de su historia, con los mayores beneficios y con una gran expansión , creando nuevas empresas del grupo CAF, en diferentes lugares de todo el mundo.
Hoy se han reunido los consejeros de Cartera Social y hemos decidido que a esta reunion no acudan los representantes de los y las trabajadoras. Mientras los representantes de la empresa estaban reunidos los miembros del comité hemos realizado una encartelada de protesta entrando en las oficinas en las que se estaba realizando la reunion.
Por otro lado, acabamos de trasladar a la empresa una nota en nombre del Comité pidiendo que pare todo esto y pidiendo también una reunion para analizar el tema. Si el lunes la empresa no acepta nuestra peticion, la próxima semana serán convocadas asambleas para decidir movilizaciones.
Beasain, 18 de marzo de 2010
COMITE DE EMPRESA DE CAF-BEASAIN
Comité de Empresa de CAF rechaza que la empresa no renueve entre 40 y 60 eventuales incorporados el pasado año Finanzas.com
El comité de CAF exige que no se rescindan de 40-60 eventuales DIARIO VASCO
Reunion de CAF y el comité de empresa por los trabajadores eventuales DIARIO DE GIPUZKOA
Atzo, hilak 17, Enpresak Komiteari honako hau komunikatu zion:
Lan kargatan, hainbat proiektutan atzerapenak eta ralentizazioak zeudela eta Beasaingo zentroko akaberako 40-60 ebentualei EZ ZITZAIELA KONTRATURIK BERRITUKO esan zuten ( Tubero, elektrikari, muntatzaile, pintore,..........).
ENPRESA BATZORDEAK ez du inondik inora planteamendu hau onartzen. Enpresak informazioa ahoz soilik helarazi digu eta ez du inongo datu objetiborik azaldu lan kargen inguruan, eta ondorioz ez dute inongo argumenturik eman, gure aldetik kontrastatu ahal izateko.
CAFek historia guztiko lan kargarik haundiena dauka, inoiz baino etekin haundiagoak eta zabalkunde haundia ematen ari da, CAF taldeko enpresa berriak sortuz munduko leku desberdinetan.
Gaur Gizarte Karterako kontseilariak bildu dira eta langileon ordezkariak bilera horretara EZ bertaratzea erabaki dugu. Enpresako ordezkariak bilduta zeuden bitartean Enpresa Batzordeko ordezkariok kontzentrazioa bat egin dugu, bilera egiten ari ziren bulegoetara sartuz.
Bestalde, hau dena gelditzeko eskatuz, idatzi bat aurkeztu diogu enpresari eta gaia aztertzeko bilera baterako deialdia ere egin diogu.
Astelehenean enpresak ez badu gure eskaria onartu, hurrengo astean langile-batzarra deituko dugu mobilizazioak erabakitzeko.
CAF-BEASAIN ENPRESA BATZORDEA
Beasain, 2010-03-18
Lan kargatan, hainbat proiektutan atzerapenak eta ralentizazioak zeudela eta 40-60 ebentualei EZ ZITZAIELA KONTRATURIK BERRITUKO esan zuten ( 4.Saila: Tubero, elektrikari, muntatzaile, pintore,..........).
LABek ez dugu inondik inora planteamendu hau onartzen eta atzoezkeroz erantzun posible guziak lantzen ari gara, bai gure artean zein Komitean.
Gaur Gizarte Karterako kontseilariak biltzekoak dira eta bertan LABek duen partaidea bilera horretara ez da joango.
Bilera burutzen den bitarte horretan Komiteak enkartelada-protesta burutuko du bertan.
Bestalde, oraintxe bertan enpresari Komite idatzi bat bidali diogu ultimatum moduan, hau dena geratzeko esanez eta egoera aztertzeko bilera bat eskatuz.
Enpresak ezezkoa erantzungo balu, astelehenetik aurrera........mobilizazioak aztertuko genituzke.
AFILIATU batzarra datorren asterako prestatzen ari gara.




CAFeko web orritik
hartuta.